Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zentral termikoak eta nuklearrak: funtzionamendua, erregaiak eta erreaktore motak

Teknologia-n eguneratua3,2 KB

Zentral Termikoak

Zentral termikoek elektrizitatea sortzen dute erregai fosilekin.

Zentral Termikoen Funtzionamendu Etapak

  1. Erregaiaren energia bero bihurtu.
  2. Beroa lurrunarekin energia potentzial eta zinetiko bihurtu.
  3. Lurrunaren energia mekaniko bihurtu.
  4. Energia mekanikoa energia elektriko bihurtu.

Ziklo Konbinatuko Zentralak

Ziklo konbinatuko zentraletan gas naturaleko eta lurrun turbinak daude, ikatzaren gasifikazioa gas errekuntzarekin egiten da.

Hiru Unitate Nagusiak:

  • Gasifikazio unitatea (erregai solidoa).
  • Ziklo konbinatuko unitatea: Bi turbina eta berreskuratze galdara.
  • Airea zatikatzeko unitatea: behar den oxigenoa sortu.

Erregai Fosilak: Kalteak eta Neurriak

Erregai Fosilaren Kalteak:

  • Baliabide naturalak agortzea.
  • Atmosfera, ura eta lurzorua kutsatzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Zentral termikoak eta nuklearrak: funtzionamendua, erregaiak eta erreaktore motak" »

Espainiako Gerra Zibila: bandoak, indarrak eta nazioarteko laguntza

Historia-n eguneratua2,85 KB

Nazioarteko Egoera eta Gerra Zibilaren Aurrekariak

1930eko hamarkadan, Europan, krisi ekonomiko zabala gertatu zen, eta horren ondorioz, enfrentamenduak ezkertiarren eta eskuindarren artean oso gogorrak izan ziren. Demokrazia mantentzea zaila zen, eta egoera honek Gerra Zibilera eramango du Espainia.

Ondorioak: Gerra Zibilaren Saiakera Europan

Espainiako Gerra Zibila saiakera bat izango da Europarentzat. Bandoak ondo definitzea beharrezkoa da:

  • Matxinatuak
  • Errepublikarrak

Banaketa Geografikoa

  • Matxinatuak: Andaluziako mendebaldea, Gaztela Zaharra, Extremadurako iparraldea, Galizia, Nafarroa, Aragoiko mendebaldea eta hiri batzuk.
  • Errepublikarrak: Katalunia, Valentzia, Andaluziako ekialdea, Gaztela-Mantxa, Madril, Aragoiko ekialdea, Asturias, Kantabria,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: bandoak, indarrak eta nazioarteko laguntza" »

Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,01 KB

Ekintza baino lehen erantzuteko galderak

Mugikorra alde batera uzteak ongizate pertsonalean duen eragina

Zer iritzi duzu mugikorra alde batera uzteak zure ongizate pertsonalean izan dezakeen eraginari buruz?

Erantzunak:

  • Mugikorra alde batera utziz gero, nire jardueretan gauza gehiago egingo nituzke; hau da, denbora beste modu batera kudeatuko nuke eta TikTok edo beste sare sozialetan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan emango nuke.
  • Hobeto kontzentratuko nintzatekeela ikastean eta hobeto egingo nukeela lo.
  • Ondorio positiboak izan ditzakeela uste dut; beste gauza batzuk egiteko aukera eman diezadake, beste gauza batzuei arreta eskainiko nieke...
  • Uste dut mugikorra alde batera uzteak nire ongizate pertsonala hobetu dezakeela.
  • Onuragarria izango
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean" »

Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean

Historia-n eguneratua2,44 KB

Demokraziaren ondamena, faxismoa

Faxismoaren ezaugarri nagusiak

Definizioa: Faxismo hitza Mussolinik sorturiko talde politikotik dator. Izen hori, azkenean, Mussoliniren mugimenduaren antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen.

Printzipio nagusienak

  1. Nazionalismo erradikala: Sarritan, herri garaituen edo etsien nazionalismoa izaten da. Ustezko eskubideren bat ez lortzearen eraginezkoa, Italiaren kasuan. Gerra Handiaren amaieran, eurek nahi zutena ez lortzearen ondoriozko etsipenean euskarritu zen faxismoa.
  2. Antiparlamentarismoa: Faxismoa parlamentuaren eta liberalismoaren kontrakoa da. Faxismoaren ustez, sistema demokratikoek herritarren arteko zatiketa eragiten zuten, eta, beraz, herriaren ahultasuna zekarten.
  3. Arrazoiarekiko mesfidantza:
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean" »

Nafarroako baliabide hidrikoak eta landareria: urtegiak, ubideak eta begetazio-eremuak

Geografia-n eguneratua2,94 KB

Nafarroako Baliabide Hidrikoak

Nafarroan gaur egun 10 urtegi daude, eta ur baliabideen %10 bertan pilatzen da (530 hm³). Erabilpenak ezberdinak dira: kontsumoa, ureztaketa eta energia elektrikoa lortzea.

Urtegiak zonaldeka sailkatuak

Ipar-mendebaldea:

  • Leurza, Urrotz-en kokatua, energia elektrikoa lortzeko bideratua.
  • Artikutza, Goizuetan kokatua, Donostia hornitzeko.
  • Añarbe, Aranon kokatua, elektrizitatea lortzeko.
  • San Antón, Lesakan, Hondarribia eta Irun hornitzeko.

Ipar-ekialdea:

Pirineoetako haranetan 4 urtegi daude:

  • Eugi, Arga ibaiaren goiko ibilguan, Iruña hornitzeko.
  • Irabia, Irati ibaiaren goiko ibilguan, erabilpen hidroelektrikoa.
  • Usoz, Irati ibaian, elektrizitatea lortzeko.

Erdialdea:

Nafarroako erdialdean hiru urtegi daude:

  • Alloz, Salado ibaiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Nafarroako baliabide hidrikoak eta landareria: urtegiak, ubideak eta begetazio-eremuak" »

Proteinen egitura eta peptido loturak: aminoazidoen lotura, peptidoak eta egitura mailak

Biologia-n eguneratua2,31 KB

Proteinen eraketa eta egitura: aminoazidoak elkarrekin lotzen dituen lotura,peptidikoak eta proteinak eratzeko balio duena. Ezaugarriak: 1 amida motako lotura kobalente da. 2 lotura bikoitzeko lotura partziala dauka 3 c alfaren loturek bira egin dezakete. 4 karbonilo taldeko o amino taldeko h loturaren aurkako alboetan daude, hau da, trans erako eraketak dituzte. Peptidoak: aminoazidoak lotura peptidikoen bidez lotuta eratzen diren konposatuak dira.Aminoazido kopururaren arabera bi talde bereizten dira: 1oligopeptidoak: bi-hamar aminoazido dituzte.Polipeptidoak: hamar aminoazido baino gehiagokoak dira eta kate polipeptidiko batek baino gehiagok osatzen du. Proteinak eta egitura: eraketa espazial jakina hartzen dute eta euren funtzioa meurri
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen egitura eta peptido loturak: aminoazidoen lotura, peptidoak eta egitura mailak" »

Euskal Pizkundea (1876-1936): kultura eta literatura susperraldia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,55 KB

Euskal Pizkundea: Susperraldi Kulturala (1876-1936)

Euskal Pizkundea 1876tik 1936ra euskal kulturak bizi izandako susperraldiari deritzo. Bi aro nagusi bereizten dira:

  • Lehen Aroa: 1876an hasi zen, Foruak galtzearekin batera.
  • Bigarren Aroa: Primo de Riveraren diktaduraren ostean hasi eta Gerra Zibila hasi arte iraun zuen.

Helburuak eta Ezaugarriak

Mugimendu honen helburu nagusiak hizkuntzaren defentsa, herri-nortasunaren adierazle gisa, eta kulturaren balioberritzea izan ziren.

Lorpenak eta Garapenak

Euskal Pizkundean zehar, hainbat lorpen eta garapen garrantzitsu izan ziren:

  • Aldizkari eta elkarte ugari sortu ziren.
  • Ikerketa lan ugari egin ziren.
  • Eleberriaren hastapenak finkatu ziren.
  • Literatura-lehiaketak antolatu ziren.
  • Ikastolak sortu ziren eta lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Pizkundea (1876-1936): kultura eta literatura susperraldia" »

Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura, Erresistentzia eta Eraldaketa

Historia-n eguneratua10,68 KB

Iruzkin Historikoa: Frankismoaren Lehen Urteak (1939-1955)

  • Gerra Zibilaren amaierak lau hamarkadatan luzatuko zen erregimen diktatoriala ekarri zuen, non Francok botere guztiak bere gain hartu zituen. Totalitarismo forma gogorra izan zen, batez ere, aurka aritu zirenen zapalketari dagokionez. Errepresioa tresna erabakigarria bihurtu zen erregimena kontrolpean mantentzeko. Erregimenaren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: autarkia, nazioarteko isolamendua eta katolizismoa, besteak beste.
  • Oposizioa herrialdetik kanpo zein barruan eman zen. Barneko erresistentziari dagokionez, itxaropentsu erakusten ziren; izan ere, garai honetan oraindik uste zen aliatuek II. Mundu Gerra irabazten bazuten, Francoren erregimena desegin ahal izango zela, Errepublika
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura, Erresistentzia eta Eraldaketa" »

Euskararen aldaerak: dialektoak, euskalkiak eta batua

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,11 KB

Hizkuntza Aldaeren Definizioak

Dialektoa

Dialektoa ezaugarri linguistiko bereziak dituen hizkuntza-aldaera bat da, lurralde-eremu jakin batean erabiltzen dena. Euskalkiak euskararen dialektoak dira.

Soziolektoa

Soziolektoa gizarte-talde jakin baten hizkuntza-aldaera da (adinaren, kulturaren edo klase sozialaren arabera bereizi daiteke).

Aldaera Estandarra edo Batua

Aldaera estandarra edo batua erreferentziazko hizkuntza-eredua da, aldaera geografiko desberdinetako hiztunen arteko komunikazioa errazteko sortua.

Idiolektoa

Idiolektoa norbanakoaren aldaera da, hiztun bakoitzaren hizkera.

Hizkera Mailak

Testuinguruaren arabera, hizkuntza-forma batzuen edo besteen alde egiten da. Hiru hizkera-maila daude:

  • Lagunartekoa
  • Zaindua
  • Jasoa

Euskalkiak

Euskararen dialektoei...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen aldaerak: dialektoak, euskalkiak eta batua" »

XX. mendeko euskal literatura: politika, aldizkariak eta euskal letren etxea

Historia-n eguneratua3,61 KB

XX. Mendea

hiru zatitan banatzen da, 36ko gerra aurrekoa, diktadura sasoia eta ondorengoa. Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta hazi zen poliki-poliki. Menderik emankorrenetakoa izan zen; horren lekuko dira 1936. urtera arte argitaratu ziren 300 liburuak. Literaturaren inguruan festa, azoka, lehiaketa ugari egin ziren Euskal Herrian zehar.

Politika

XIX. mendearen azken hamarkadan euskal politikagintzan eragin handia izango zuen planteamendua agertu zen: euskal nazionalismoa, mugimendu foralistaren lekukoa hartuko zuena. 1893an Sabino Arana Goirik (1865-1903) aldarrikatu zuen, “Euzkotarren aberria Euzkadi da”.

Hortik aurrera euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea izango zen. Nazionalismoaren...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko euskal literatura: politika, aldizkariak eta euskal letren etxea" »