Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Musulmanen Berrikuntzak Iberiar Penintsulan: Eragina eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak4,57 KB

1. Zeintzuk izan ziren musulmanek sartu zituzten berrikuntzak? Ureztatzeko teknikak, labore berriak, kalitate handiko eskulangintza eta merkataritza biziko gunea.

2. Nolakoa zen eskulangintza eta ze motakoa? Mota asko sartu zituzten: zeramika, larru-bozelketa, urregintza, armagintza, kologarrien ekoizpena eta zetazko lanak.

3. Musulmanek Iberiar Penintsula konkistatu eta gero, ze beste erlijio taldeak geratu ziren eta zergatik? Kristauak eta juduak geratu ziren, kristau talde batzuek soilik iparraldera emigratu zutelako.

4. Zergatik kristau gutxi batzuek emigratu zuten iparraldera? Arabizatu nahi ez zutelako.

5. Zergatik arabiarrek berbereek baino botere gehiago zuten, guztiak musulmanak izanda? Arabiarrak lurralde onenak zutelako eta gobernuko...

Jarraitu irakurtzen "Musulmanen Berrikuntzak Iberiar Penintsulan: Eragina eta Ezaugarriak" »

Erdi Aroko baserriak: XV–XVI. mendeetako garapena

Arteak eta humanitateak2,62 KB

Erdi Aroko baserriak: XV–XVI. mendeetako garapena

Oholezko txabola eta egitura

Erdi Aroko etxebizitzak oholezko txabolak ziren, baina ez ziren enborrez egiten: habeekin egindako barne-egitura eta goitik beherako oholez jarritako kanpoko lau paretak zituzten. Erdi Aroko txabolak gaur egungo baserriak baino askoz txikiagoak ziren, baina tokia bazegoen animalientzat, lastoa pilatzeko eta baita familiak bizitzeko ere. Hala ere, dolarea, bihitegiak, txerritegia eta borda etxebizitzatik bereizita zeuden.

XV. mendeko lehen baserri berrikuntzak

Euskal lurraldeetako lehen baserriak XV. mendean hasi ziren eraikitzen; bi berrikuntza nagusi gauzatu ziren. Alde batetik, kareaz eta harriz eraikitzen ziren. Eta bestetik, lehen aipatutako elementu guztiak (pertsonen...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko baserriak: XV–XVI. mendeetako garapena" »

Erromatar arkitekturaren eraikuntza garrantzitsuenak

Arteak eta humanitateak2,39 KB

  • Foroa: Bizitza politiko eta merkataritzaren zentroa zen, hiriaren erdigunea. Azokak eta basilikak bertan kokatzen ziren (Greziako agora-ren baliokidea). Trajanoren foroa da adibide garrantzitsuenetako bat.
  • Basilika: Ez zen eraikin erlijiosoa. Erromatarrentzat eraikin zibila zen, merkatu edo bilerak egiteko lekua (auzitegi modukoa). Hiru nabe zituen; erdikoa zabalagoa eta alboetakoak bi solairukoak. Magentzioren basilika da ezagunena.
  • Termak: Erromatarrek asmatutako eraikuntzak; ariketa fisikoa egiteko lekuak, bainu publikoak eta igerilekuak ziren, hiritarren bilgune garrantzitsuak. Caracallaren termak dira hondakin garrantzitsuenak.
  • Anfiteatroa: Gladiadoreen arteko borrokak ospatzeko erabiltzen zen. Normalean, akueduktu baten bidez urez betetzen
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar arkitekturaren eraikuntza garrantzitsuenak" »

Teknika kualitatiboa

Arteak eta humanitateak3,31 KB

Koré (emakumeak) eta Kuroia (gizona): Pl = Kuroia. Antzinako Greziako aro arkaikoko tipologia eskultorikoa da, zutik dagoen emakumezko estatua osatzen dute. Bere motako gizonezko bertsioa kuros izendatzen da.
Foro erromatarra:  Erroma klasikoaren erdigune formal eta zibila zen, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa.

Basilika erromatarra: 

Errege etxea esan nahi du, hau da, eraikin dotore, aberatsa. Grezian eta Erroman auzitegiak egoten ziren basiliketan...Erroman, basilika topaketa komertzial, politiko eta juridikoen lekua izan zen, beraz Foroa bezalako espazio publikoetan garatutako bizitzaren gertu kokatu zuten.

Eskultura de bulto redondo: Eskultura forma bat da, gehienetan borobil...

Jarraitu irakurtzen "Teknika kualitatiboa" »

Arte Neoklasikoa: Ezaugarriak, Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Arteak eta humanitateak2,99 KB

Arte Neoklasikoa

1750 eta 1820 artean garatu zen arte-mugimendua da Neoklasizismoa, Frantziako Ilustrazioaren pentsamendu filosofikoan eta estilo klasikoetan oinarritua. Europan zehar zabaldu zen XVIII. mendearen bigarren erdialdean, Greziako arkitektura eta artea gero eta gehiago ezagutarazi baitziren grabatuen bidez.

Arrazionalismoa nagusitu zen berriro, baina Klasizismoaren kontzeptuak birdefinitu ziren. Estilo berria Frantzia iraultzailean garatu zen batez ere, Luis XVI.aren agintaldian eta Ilustrazioaren izpiritupean. Hala ere, Napoleonen ondoren, artisten ideiak Erromantizismorantz aldatu ziren, Neoklasizismoa baztertuz.

Arkitektura Neoklasikoa

Klasizismoaren ereduei jarraituz, simetria, dotoretasuna eta soiltasuna dira estilo honen oinarrizko...

Jarraitu irakurtzen "Arte Neoklasikoa: Ezaugarriak, Arkitektura, Eskultura eta Pintura" »

Eskultura Barrokoa: Ezaugarriak eta Gian Lorenzo Bernini

Arteak eta humanitateak5,71 KB

Eskultura Barrokoaren Ezaugarri Orokorrak

Arkitekturarako aipatu ditugun ezaugarriak baliagarri izango zaizkigu eskultura aztertzerakoan ere. Indarra, monumentalitatea eta adierazkortasuna ziren nagusi, eta mugimendua kezkarik handiena.

Errenazimenduko oreka eta lasaitasunetik urrun, Barrokoak nahiago du mugimendua eta dinamismoa. Lerro bihurriak, espiralak, aireak eramandako oihalak, gorputz eta aurpegien adierazkortasuna dira ezaugarri nabarmenak.

Mugimendua adierazteko bideak

Mugimendua, esan bezala, garai hartako artisten obsesioa zen, eta hura adierazi ahal izateko bide desberdin asko erabili zituzten eskultoreek:

  • Konposizioan lerro diagonalen garrantzia (batzuetan gurutze-forma duten lerro diagonal handien inguruan antolatuta egoten dira
...
Jarraitu irakurtzen "Eskultura Barrokoa: Ezaugarriak eta Gian Lorenzo Bernini" »

Arnolfini Senar-emazteen Margolanaren Azterketa

Arteak eta humanitateak2,43 KB

Arnolfini Senar-emazteak

Giovanni Arnolfini, Brujasen bizi izan zen merkataria, eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan honetako pertsonaiak. Ezkontzaren ziurtagiria-edo dela esan daiteke: Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea jasorik duela (fides levata); keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza da, orekatua eta ardatz zentral baten inguruan oinarritzen da. Ardatza lanparan hasten da, ispiluan jarraitzen du, eta eskuetatik pasatzean txakurrean amaitzen da.

Ispiluaren Garrantzia

Ispiluak garrantzi handia du obra honetan, bi irudien erreflexua nabaritzen baita bertan.

Egilearen Parte-hartzea

Koadro honen egileak, ikusleok ere eszenan sartzen gaitu
...
Jarraitu irakurtzen "Arnolfini Senar-emazteen Margolanaren Azterketa" »

Barrokoaren Ezaugarriak: Arkitektura, Hirigintza eta Artea

Arteak eta humanitateak2,77 KB

Barrokoaren kontzeptua eta jatorria

Barroko hitzak "perla irregularra" esan nahi du eta XVIII. mendean agertu zen, hasiera batean zentzu peioratiboarekin. Artearen arloan, garaiko lengoaiaren konplexutasunari lotzen zaio hitza. Gaur egun, XVII. mendean Italian (Aita Santuen Erroman) sortu zen estiloari deitzen diogu Barroko. Arte barrokoak XVII. eta XVIII. mendeak hartu zituen eta ia Europa osotik hedatu zen.

Hirigintzaren bilakaera eta modernitatea

Arkitektura eta monumentuak hiri-esparruan integratu nahi dira; helburua praktikoa zein sinbolikoa izan zitekeen, eta horrek hirigintza modernoaren oinarriak ezarri zituen. Hiriburuak arautzeko planoak egiten hasi ziren, eta Erroma izan zen halako hirien adibide eta prototipo adierazgarriena (Vatikanoko...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Ezaugarriak: Arkitektura, Hirigintza eta Artea" »

Arte Erromanikoa: Testuingurua, Ezaugarriak eta Hedapena

Arteak eta humanitateak4,32 KB

Arte Erromanikoa

Testuinguru Historikoa

  • Kronologikoki, X. mende bukaeratik XII. mende hasiera arte garatu zen. Herrialdearen arabera desberdina izan daiteke.
  • Arte erromanikoak hiru fase edo aldi ditu:
    1. Lehenengo fasea: Lehen Erromanikoa edo Erromanikoaren hastapenak (X-XI. mende bitartean, 975-1075). Arkitekturan soilik ematen da. Lehen Erromanikoan ez dago eskultura eta pinturarik. Borgoñan, Normandian, Italia iparraldean eta Katalunian garatutako eskolak.
    2. Bigarren fasea: Erromaniko betea (Románico pleno) (XI-XII. mende bitartean, 1075-1150). Europa osoan garatu zen.
    3. Hirugarren fasea: Erromaniko berantiarra (XII-XIII. mende bitartean, 1175-1225).
  • Fase hauek ez dira berdinak herrialde guztietan. Batasun edo homogeneotasun bat dago, baina baita aniztasun
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa: Testuingurua, Ezaugarriak eta Hedapena" »

Abangoardia Mugimenduak: Ezaugarriak, Futurismoa eta Surrealismoa

Arteak eta humanitateak2,53 KB

Abangoardiaren Ezaugarri Nagusiak

  • Tradizioaren aurkako jarrera aktiboa. Antierrealistak dira eta ez dute errealitatea imitatu nahi. Errealitatea nahita desitxuratzen dute.
  • Edertasuna berdin zaie; originaltasunak, aldiz, balio garrantzitsua du.
  • Erromantizismoak aldarrikatzen zuen askatasuna muturreraino eramaten dute, beharrezkoa den guztia apurtuz.
  • Arte intelektuala da, formen joko hutsa, sentimendurik eta pasiorik gabeko artea. Obra ulertzeko, irakurle-ikusleak jarrera aktiboa izan behar du (bere aldetik ahalegin bat egin behar du).
  • Ezberdintasunak gertatzen dira abangoardien artean: batzuk mundu modernoaren berrikuntzen aldekoak dira (adibidez, Futurismoa), beste batzuk, mundu modernoaren alderdi negatiboak azpimarratzen dituzte (adibidez, Espresionismoa
...
Jarraitu irakurtzen "Abangoardia Mugimenduak: Ezaugarriak, Futurismoa eta Surrealismoa" »