Musulmanen Berrikuntzak Iberiar Penintsulan: Eragina eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak4,57 KB

1. Zeintzuk izan ziren musulmanek sartu zituzten berrikuntzak? Ureztatzeko teknikak, labore berriak, kalitate handiko eskulangintza eta merkataritza biziko gunea.

2. Nolakoa zen eskulangintza eta ze motakoa? Mota asko sartu zituzten: zeramika, larru-bozelketa, urregintza, armagintza, kologarrien ekoizpena eta zetazko lanak.

3. Musulmanek Iberiar Penintsula konkistatu eta gero, ze beste erlijio taldeak geratu ziren eta zergatik? Kristauak eta juduak geratu ziren, kristau talde batzuek soilik iparraldera emigratu zutelako.

4. Zergatik kristau gutxi batzuek emigratu zuten iparraldera? Arabizatu nahi ez zutelako.

5. Zergatik arabiarrek berbereek baino botere gehiago zuten, guztiak musulmanak izanda? Arabiarrak lurralde onenak zutelako eta gobernuko karguak berentzat hartu zituztelako.

6. Azaldu desberdintasunak arabiarren eta berbereen artean. Arabiarrak lurralde onenak zituzten eta gobernuko karguak berentzat hartu zituzten. Berbereak, gehiago ziren eta ez zuten etekin handirik lortu, eta matxinatu egin ziren.

7. Azaldu desberdintasunak muladien eta mozarabiarren artean. Muladiak islamaren erlijioa bereganatu zuten zergak ez ordaintzearren. Mozarabiarrak, ordez, beren erlijioa praktikatzen jarraitu zuten, ondorioz zergak ordaindu behar zituzten.

8. Zer gertatzen zen mozarabiarrekin IX. mendetik aurrera? Jazarpenetatik ihes egin zuten, iparraldeko erresumetara emigratu zuten.

9. Azaldu juduen ezaugarriak. Gutxiengoak ziren, oso aktiboak ekonomia-jardueran. Komunitate garrantzitsuetan (Toledon, Granadan, Kordoban, Sevillan eta Zaragozan) zeuden.

10. Non bizi zen jende gehiena? Zergatik hiriak izan ziren hain garrantzitsuak? Hirietan bizi ziren. Hiriak oso garrantzitsuak ziren garrantzi handia zutelako islamaren gizartean eta ekonomiaren, erlijioaren eta kulturaren guneak zirelako.

11. Ze hiriaren atalek zerikusia dute merkataritzarekin? Alondegia zerikusia du merkataritzarekin.

12. Ze hiriaren atalak zerikusia dauka poterearekin? Alkazarra zerikusia dauka poterearekin.

13. Ze hiriaren atalak zerikusia dauka erlijioarekin? Aljama/Meskita da.

14. Non bizi zen jende gehiena? Errebaletan bizi ziren.

15. Azaldu nolakoak diren harresia, medina eta kaleak.

  • Harresia: Hiriak inguratzen zituen eta gauetan ateak ixten zituzten.
  • Medina: Eraikin nabarmenenak egoten ziren, hiriaren bihotza.
  • Kaleak: Estuak eta irregularrak ziren.

16. Islamak, basamortuan sortu zenez, ze zerikusia du materialen ezaugarriekin? Materialak pobreak eta iraupen txikikoak zirela.

17. Zergatik apaindurak aberastasun handiko itxura hartzen zuen? Islamak dekorazio oparoa eta oso ederra zuelako.

18. Ze motatako apaindura erabiltzen zuten? Zergatik? Motibo geometrikoak eta begetalak eta kaligrafia ederra eta artistikoa zen. Hormak Koranako testuez, poemez eta goraipamenez estalita zeuden. Animalien eta pertsonen irudikapena debekatzen zutelako.

19. Azaldu argia atalaren ezaugarriak eta zergatia. Leku freskoak eta atseginak eraikitzea gustatzen zitzaien eta argi-itzalen joko askoko espazioak sortuz, beirateak, saretak eta azulejoen islak erabiliz.

20. Zergatik ura zen hain garrantzitsua? Basamortuetan ura ez zegoelako.

21. Nolakoak ziren arkuak eta zergatik? Ferra-arkua eta arku polibulatua erabiltzen zituzten, basoen itxura hartzeko.

22. Nolakoak ziren estalkiak? Sabai lauak eta zurezkoak eta kupula aberatsak eta ongi dekoratuta.

Deskargatu

PDF Word HTML