Erdi Aroko baserriak: XV–XVI. mendeetako garapena

Arteak eta humanitateak2,62 KB

Erdi Aroko baserriak: XV–XVI. mendeetako garapena

Oholezko txabola eta egitura

Erdi Aroko etxebizitzak oholezko txabolak ziren, baina ez ziren enborrez egiten: habeekin egindako barne-egitura eta goitik beherako oholez jarritako kanpoko lau paretak zituzten. Erdi Aroko txabolak gaur egungo baserriak baino askoz txikiagoak ziren, baina tokia bazegoen animalientzat, lastoa pilatzeko eta baita familiak bizitzeko ere. Hala ere, dolarea, bihitegiak, txerritegia eta borda etxebizitzatik bereizita zeuden.

XV. mendeko lehen baserri berrikuntzak

Euskal lurraldeetako lehen baserriak XV. mendean hasi ziren eraikitzen; bi berrikuntza nagusi gauzatu ziren. Alde batetik, kareaz eta harriz eraikitzen ziren. Eta bestetik, lehen aipatutako elementu guztiak (pertsonen bizilekuak, animalien tokiak, dolareak…) eraikin berean batzen ziren. Baserri mota asko dauden arren, nagusiki bi solairu dituzte: behekoa, familiarentzat eta etxe-abereentzat, eta goikoa, uzta pilatzeko.

  • Behekoa: familiarentzat eta etxe-abereentzat.
  • Goikoa: uzta pilatzeko.

Segurtasuna, aberastasuna eta eraikuntza

Harrizko hormekin egindako etxeak XVI. mendearen lehen erdialdean zabaldu ziren. Orduan landetan segurtasun eta oparotasun giroa zabaldu zen. Errege Katolikoen garaian eta ondorengo epean, bai Ameriketan eta bai Andaluzian aberasteko aukera berriek nekazariei lasaiago bizitzeko eta etorkizunerako plan baikorrak egiteko aukera eman zien. Ez zegoen nobleen erasoaldi edo lapurreten arriskurik, eta nekazari-familien bihotzetan ordura arte bizitako txabola zaharkituak alde batera utzi eta etxebizitza duin eta iraunkor batean bizi nahi izatea nagusitu zen. Bat-batean baserri pilak eraiki ziren, gehienetan harriz eta egurrez, bi materialak ezin hobeto nahasten zituzten teknikak erabiliz.

XVI. mendeko ekonomia eta merkatuak

XVI. mendean gauzatu zen baserrien garapen nagusia. Lurraren jabetza onargarri moduan banatuta zegoen, eta nekazariek lanaren fruituak ekonomia-giro hedakor eta baikorrean goza zitzaketen. Egia da klima, lur mota eta lurraldeko orografia zailak zirela eta ez zeudela oso egokiak laboreak landatzeko, baina familiaren etengabeko ahaleginek lortzen zuten lurretik bizitzeko adina janari eskuratzea. Sagardoa, gaztaina, haragia, behien adarrak eta larrua saltzeak gutxieneko sarrerak osatzea ahalbidetzen zien, eta inguruko herrietako merkatuak Nafarroako eta Gaztelako gariaz ondo horniturik zeuden, lurraldeko berezko defizita osatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML