Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bernini: Santa Teresaren Estasia, Barrokoaren Maisulana

Arteak eta humanitateak3,31 KB

Santa Teresaren Estasia

Artelanaren Testuingurua eta Enkargua

  • Kokapena: Erromako Santa Maria della Vittoria elizan dago, Cornaro kaperaren aldare gaineko erdiko osagaia da.
  • Eraikuntza Data: Cornaro hilobi-kapera 1645 eta 1652 urteen artean eraiki zen.
  • Enkargu Egilea: Federigo Cornaro kardinala izan zen.

Egilea: Gian Lorenzo Bernini

Bernini Erromako eta Barroko aldiko eskultorerik nagusiena dugu, arkitekto eta eskultore aparta. Debozio handiko katolikoa zen.

Berniniren Ezaugarri Artistikoak

  • Arteen Integrazioa: Arkitektura eta eskultura batzen dituzten artelan harrigarriak sortu zituen, modu paregabean landuz.
  • Materialen Erabilera: Marmola eta brontzea erraztasun handiz lantzen zituen, kolore askotako materialak erabiliz.

Barrokoaren eta Artelanaren Ezaugarri

...
Jarraitu irakurtzen "Bernini: Santa Teresaren Estasia, Barrokoaren Maisulana" »

Europako Arte Gotikoa: Katedralak eta Pintura Nagusiak

Arteak eta humanitateak4,48 KB

Erdi Aroko arte gotikoaren adibide nabarmenenak aurkezten dira jarraian, Europako katedral ikusgarrienak eta garai hartako pintura lan garrantzitsuenak aztertuz. Arkitektura, beirateen erabilera, eta irudikapen artistikoaren bilakaera nabarmentzen dira.

Leongo Katedrala: Gotikoaren Distira

  • Estiloa: Gotikoa, XIII. mendean hasi eta XIV.ean amaitua.
  • Materialak: Harlandua, hormigoia eta beira.
  • Oinplanoa: Gurutze latindarra, hiru naberekin.
  • Fatxada: Hiru portikoz osatua, hiru dorrek koroatua. Portiko bakoitzak hiru portada ditu.
  • Ezaugarri nagusia: Hormen ordez beirateak erabili zituzten, argitasun handia emanez.

Burgosko Katedrala: Gotikoaren Maisulana

  • Estiloa: Gotikoa, 1221ean eraikitzen hasi eta XIII. mendean amaitua.
  • Oinplanoa: Gurutze latindarra, hiru
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Arte Gotikoa: Katedralak eta Pintura Nagusiak" »

Santiago de Compostelako Katedrala: Erromanikoa eta Erromesbidea

Arteak eta humanitateak2,76 KB

Santiago de Compostelako Katedrala

Galiziako XI. mendeko arkitektura erromanikoa da, 1075-1105 bitartean egina.

Testuingurua

Erromaniko garaian, Europako batasuna hautsita zegoelarik eta feudalismoa egitura sozioekonomikoa zelarik, bi fenomenok eragin zuten estiloaren garapenean:

  • Mila urtearekiko beldur apokaliptikoa.
  • Peregrinazioak. Santiago izan zen peregrinazio bide garrantzitsu horietako baten bukaera.

Kondaira batek zioen "Campus Stellae" izeneko tokian ermitau batek Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zuela eta eliza bat eraiki behar zela esan zuela. Hasieran zurezko eliza zegoen, baina gaur egungoa Diego Pelaez gotzainaren garaian hasi ziren (1075ean) eta 1105ean bukatu, Diego Gelmirez gotzainaren garaian.

Egileak

  • Bernardo Zaharra: Obra hasi
...
Jarraitu irakurtzen "Santiago de Compostelako Katedrala: Erromanikoa eta Erromesbidea" »

Arkitektura Erromatarra: Ezaugarriak eta Eraikuntzak

Arteak eta humanitateak4,42 KB

Arkitektura Erromatarra

Izaera Praktikoa

Ordenak

  • Ezaugarriak: Greziarra (Joniarra), Toskanarra (Doriarra, Italian) eta Konposatua (kapitel kiribil joniarrak eta akanto-hosto korintiarrak).

Materialak

  • Adreilua eta zementua.

Hormak eraikitzeko teknikak (Opus)

  • Opus caementicium: Porlanaren aurrekaria. Harri koxkorra, area, kareharria.
  • Opus spicatum: Adreilu luze bat da, arrainen ezkatak balira bezala.
  • Opus reticulatum: Adreilu zati txikiak, sare-forma duena, Opus caementicium barruan.
  • Opus quadratum: Harri harlandua luzatua, Opus caementicium barruan.
  • Opus incertum: Harri puska oso irregularrak.

Estalkiak

  • Arkitrabe-sabaiak.
  • Erdi-puntuko ganga.
  • Ertz-ganga.
  • Maskorren gaineko kupula.

Eraikuntzak

Eraikuntza Zibilak

Antzokiak

Erromatarren antzokiko harmailak egitura erdi-...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Erromatarra: Ezaugarriak eta Eraikuntzak" »

Errenazimenduko Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Manierismoa

Arteak eta humanitateak4,16 KB

Donato Bramantea

Donato Bramanteak Errenazimendu beteari, aldi klasikoari, hasiera ematen dio. Ordena, proportzioa, zuhurtasuna eta neurria dira haren ezaugarri nagusienak. Bi obra nagusi egin zituen, bietan oinplano zentrala erabili zuelarik.

San Pietro in Montorio (Tempietto)

Espainiako Errege-Erregina Katolikoek bultzatu zuten tenplu honen eraikuntza. Neurri txikikoa da: 4,5 metro. Oinplano zirkularra du, antzinako eredu greko-erromatarrari jarraituz. Erromatarrengandik oinplano borobila hartu zuen, eta grekoengandik inguratzen duen peristiloa (16 zutabe).

Ordena toskaniarra erabiltzen du:

  • Behean hiru harmaila ditu: estereobatoa (beheko bi harmailak) eta estilobatoa (goikoa), eta zutabea.
  • Taulamendua, arkitrabea eta frisoa (triglifo eta metopak
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimenduko Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Manierismoa" »

Barroko Eskultura eta Bernini: Ezaugarriak eta Obrak

Arteak eta humanitateak4,12 KB

Barroko Eskulturaren Ezaugarri Nagusiak

  • Bezeroak: Eliza eta noblezia.
  • Mugimendua nabarmendua: Jarrera teatralak, dramatikoak eta sentimenduaren adierazleak. Lerro diagonalak, konplexuak eta ekintza dinamikoa. Horretarako, konposizio libre-irekiak, jantzien, gorputzen eta aurpegien espresioak, trataera eta bolumena landu ziren.
  • Tentsio dramatikoa: Tentsio handieneko uneak jasotzen dira, keinu ikaragarriekin.
  • Gaiak: Erlijiosoak, erretratuak, hilobi-monumentuak eta mitologikoak.
    • Boterearen adierazgarri.
    • Kokapena: Toki publikoetan, hala nola enparantzetan eta iturrietan.
  • Material anitzak: Kolore ezberdinetako marmola, brontzea eta beste material batzuk tartekatzen ziren.
  • Argiaren trataera: Oso garrantzitsua zen argi fokala eta bideratua. Izaera dramatikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Barroko Eskultura eta Bernini: Ezaugarriak eta Obrak" »

Erromatar Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,94 KB

Arkitektura Erromatarra: Ezaugarri Orokorrak

1. Materialak

Materialak: Adreilua, zementua eta harri koskorrak konbinatu zituzten. Harria estalkietarako bereziki erabili zen.

2. Ordenak

Ordenak: Doriarra, joniarra eta korintoarraz gain, Toskanoa (doriarraren antzekoa baina enborra erlieberik gabe) eta Konposatua (kapitel konbinatua, zirkulu forma doriarrak eta akanto hosto korintoarrak dituena) erabili zituzten.

3. Elementuak

Elementuak: Arkitrabea, sabaiaz gain, erdi kanoi-ganga, ertz-ganga eta masorren gaineko kupulak erabili zituzten estaltzeko.

Eraikuntza Motak

1. Hirigintza eta Ingeniaritza

  • Oinarri arrazionalagoa eta ordenatuagoa: Harresi hirietan, kaleak lauki batean egituratzen ziren eta erdian foru zabal bat (Agoraren funtzioa) izaten zen.
  • Azpiegiturak:
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak" »

Erromatar Artea: Pintura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,05 KB

Pintura Erromatarra

Pintura erromatarrak tradizio greziarraren eragina jaso zuen, eta haren ezagutza teknikoa gorenera eraman zuen. Ongi modelatutako irudiak erakusten zituen, irudimena bideratu zuten eta halako perspektibaz landu zituzten. Oholetik hormetara margotu zuten. Gai mitologikoak eta prosaikoagoak landu zituzten, eta lau estilo sortu zituzten:

Pintura Estiloak

  1. Marmolezko estaldurak pinturaren bidez imitatu zituena.
  2. Eszenetan ordena klasikoetako elementuak sartzen zituena.
  3. Bigarrenaren berdina, baina eszenak askeago landuz.
  4. Errealitatea luzatzen ari zen sentipena sorrarazten zuten elementu ilusionistez itxuratutako giroak.

Eskultura Erromatarra

Erromatar artea Mediterranear kulturaren sintesi biribila da. Hauek ekintza militar gogoangarriak...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Artea: Pintura eta Eskultura" »

Inpresionismoa eta Antoni Gaudi: Mugimendu artistikoak

Arteak eta humanitateak2,33 KB

Inpresionismoa Frantzian 1860. urtearen aldera sortu zen pintura mugimendua da. Kritikari batek eman zion, nahi gabe, izena: izan ere, Moneten “Inpresioa, egunsentia” koadroaren aurrean zegoela, ikusten ari zenak izuturik zeukala, “inpresionista” hitza erantzi zien joera berri hartan abiatuak ziren taldeko kideei.

Argia eta argiak objektuetan duen eragina, hau da, kolorea, dira ikusizko irudi baten osagaiak, eta, beraz, kolorea eta pintura irudien osagaiak. Sentimentalismo erromantiko oro arbuiatuko zuten, eta zabaldu zen naturaletik pintatzeko joera, objektu baten ezaugarri zehatzen irudikatzeari uko eginez eta objektuaren kolore hutsari heldurik.

Inpresionismoaren sorreraren eragina izan zuten beste faktore batzuk ditugu: zientziaren...

Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa eta Antoni Gaudi: Mugimendu artistikoak" »

Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Margolaritza eta Velázquez

Arteak eta humanitateak2,79 KB

Barrokoa: Krisi Garaiko Artea

Barrokoa XVII. mendean sortu zen arte-estiloa da. Garai hartan, krisi orokorra egon zen ia Europa osoan; bi salbuespen baino ez zeuden: Britainia Handia eta Herbehereak. Oro har, lehen baino okerrago bizi zen. Hainbat arrazoi egon ziren egoera horretarako:

  • Klima: Oso txarra izan zenez, uztak eskasak izan ziren eta jende asko gosez hil zen.
  • Gerrak: Gatazka ugari egon ziren, batez ere erlijio-gerrak.
  • Elizaren boterea: Europako Elizak sekulako indarra izan zuen estatuaren erreformetan.

Ezaugarri orokorrak

Estilo honetan, maisuen lanak Errenazimentukoenak baino konplexuagoak dira. Ezaugarri nagusia dekorazio eta apaindura ugari zituela da. Gorte katolikoetako eta Ipar Europako giro burgesetako estilo barrokoek ez zuten antzekotasunik....

Jarraitu irakurtzen "Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Margolaritza eta Velázquez" »