Apolo eta Dafne: Gian Lorenzo Berniniren eskultura
Apolo eta Dafne Gian Lorenzo Berninik egindako eskultura da. Bultu biribileko eskultura mota da, marmolez egina. Ez zuen bloke bakar batean egin, baizik eta zatiak banaka landu eta gero batu zituen. 1622 eta 1625 urteen bitartean egin zuen. Eskultura honek gai mitologikoa du.
Eskultura hau ondo amaitua dago, era errealistan irudikatua eta aurpegiaren tratamenduari dagokionez adierazkorra da, batez ere Dafneren aurpegia. Goranzko diagonala eta mitologia-gaiaren trataera sentsualak dira konposizio bizi honen ardatz eta oinarri nagusiak. Bi ardatz nagusi aurkitzen ditugu: bata Dafneren eskutik Apoloren eskura, eta bestea, Dafneren gorputz osoa.
Eskultura honen konposizioaren ikusmoldea guztiz iraultzailea...