Abangoardia Mugimenduak: Ezaugarriak, Futurismoa eta Surrealismoa

Arteak eta humanitateak2,53 KB

Abangoardiaren Ezaugarri Nagusiak

  • Tradizioaren aurkako jarrera aktiboa. Antierrealistak dira eta ez dute errealitatea imitatu nahi. Errealitatea nahita desitxuratzen dute.
  • Edertasuna berdin zaie; originaltasunak, aldiz, balio garrantzitsua du.
  • Erromantizismoak aldarrikatzen zuen askatasuna muturreraino eramaten dute, beharrezkoa den guztia apurtuz.
  • Arte intelektuala da, formen joko hutsa, sentimendurik eta pasiorik gabeko artea. Obra ulertzeko, irakurle-ikusleak jarrera aktiboa izan behar du (bere aldetik ahalegin bat egin behar du).
  • Ezberdintasunak gertatzen dira abangoardien artean: batzuk mundu modernoaren berrikuntzen aldekoak dira (adibidez, Futurismoa), beste batzuk, mundu modernoaren alderdi negatiboak azpimarratzen dituzte (adibidez, Espresionismoa edo Surrealismoa).

Futurismoa: Ezaugarriak eta Printzipioak

  • Mundu modernoa miresten du, bereziki teknologia, indarra eta azkartasuna.
  • Makinen eta abiaduraren aldekoak ziren.
  • Arriskuzaleak, gerraren aldekoak (faxismoari lotutako mugimendua izan zen futurismoa).
  • Poesia futuristak teknika eta sintaxia hautsi zituen.
  • Hizkuntza dinamikoaren nahia.
  • Adjektiboak eta adberbioak baztertu zituzten.
  • Ortografia arauak ezabatu zituzten.
  • Hitzak aske utzi zituzten.

Espresionismoa Pinturan: 5 Gako

  • Kontrasteak ditu gustuko.
  • Kolore biziak edo oso ilunak erabiltzen dira.
  • Irudi deformatuak.
  • Sortze prozesua oso garrantzitsua da.
  • Ez dago aurretik egindako plangintzarik.

Dadaismoa

  • Logika alde batera utzi eta absurdua erabiltzen zuten.
  • Collageak eta fotomuntaketak egiten zituzten.
  • Ready Made-aren sortzaileak.

Surrealismoa

  • Irudiak konplexuak, konfusoak, ametsetakoak bezala.
  • Errealistak izan zitezkeen, baina beti estilo irrazional batekin, ametsetako fantasiak deskribatuz.
  • Teknika espontaneoak aurkitu zituzten, prozedura psikoterapeutikoen arabera modelatuak.
  • Batzuek estilo abstraktuagoa zuten.

André Breton: Hilotz Paregabea (jokoa).

Abangoardiako Narratiba

  • Izen zehatzik gabeko pertsonaiak (adibidez, Kafka: "K").
  • Bukaeratik hasi, desordena (adibidez, Proust: Denbora galduaren bila).
  • Istorio ilunak (adibidez, Finnegans Wake) edo arinak (adibidez, Virginia Woolf).

Deskargatu

PDF Word HTML