Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Turner eta Goyaren Obra Nagusiak: Analisi eta Gakoak

Arteak eta humanitateak6,22 KB

Euria, Lurruna eta Abiadura (J. M. W. Turner)

J. M. W. Turner artista britainiarrarena da, 1844an sortua. Londresko National Galleryn dago eta Garai Erromantikoko obra ikonikoa da.

Ezaugarri Teknikoak eta Estilistikoak

  • Teknika: Luminismoa, eszenan mugimendu eta energia sentsazioa sortzeko erabilia.
  • Konposizioa: Trenbideko zubia eta trena bera dira nagusi lehen planoan, paisaia hondoan atzeratzen den bitartean. Horrek sakontasun eta perspektiba sentsazioa sortzen du, baita mugimendu eta abiadura sentimendua ere.
  • Koloreak: Biziak dira; lokomotoraren gorri eta laranjak paisaiaren urdin eta berdeekin kontrajarriak.

Esanahia eta Garrantzia

Koadroak erakusten du nola trenbidea aurrerapenaren eta modernitatearen sinbolo bihurtzen ari zen, eta nola aldatzen...

Jarraitu irakurtzen "Turner eta Goyaren Obra Nagusiak: Analisi eta Gakoak" »

Gotikoa eta Errenazimentua: Artearen Historiaren Gakoak

Arteak eta humanitateak2,99 KB

Gotikoa: Erdi Aroko Artearen Eraldaketa

Gotikoa Europako mendebaldean, XII. mendearen bigarren erdialdetik XVI. mendearen hasiera bitartean garatu zen estiloari deritzo. Frantzian sortu zen, Paris inguruan. Arte estilo honek mundu feudalaren eraldakuntzak islatu zituen. Nazioarteko artea da eta Erdi Aroko pentsamenduaren bilakaerarekin, humanismo kristauaren sorrerarekin eta erreforma zistertarrarekin erlazionatuta dago. Gotikoa arte erlijiosoa izan zen, baina XV. mendetik aurrera arkitektura zibila garatu zen hiri berrien beharrei eta burgesiaren interesei erantzuteko.

Arkitektura Gotikoa

Arkitekturari dagokionez, eraikuntza nagusiak erlijiosoak dira, katedralak bereziki, baina badira eraikuntza zibilak ere. Arkitektura honen ezaugarri nagusienak...

Jarraitu irakurtzen "Gotikoa eta Errenazimentua: Artearen Historiaren Gakoak" »

Hsjakajab s

Arteak eta humanitateak2,48 KB

Egiptoren hieza. Bizantziar formula zurrunak baztertu, eta argitasun eta harmonia miragarriko konposizio sortu, GIOTTOK. Andre maria konposizioaren ardatza, mando gainean, besoetan Jesus, atzean, harri bat , talde osoa Piramide baten  barruan. Isilik eta dotore, gainerako pertsonaiak, bizitasun handiagokoak elkarri begiratzen eta hitz egiten. Figurak linealak baiana gorpuztasun handia hieratikotasun txikia . pertsonaien aurpegiera zehaztasun handikoa , xehetasunek mugimendu-sentsazioa areagotzen mandoaren aurreko hanken jarrerak eta pertsonaien begiradek. Drapeatuak bikainak, errealistak eta landuak, oso arinak eta erorkera onekoak, koloreek figurak moldatzen zituztela, trecentok urre-koloreko berzko atzealdeaeen ordez, paisaia lehor eta menditsu...

Jarraitu irakurtzen "Hsjakajab s" »

Antzinako Greziako Artearen Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,72 KB

Arte greziarra

Antzinako Grezia K.a. 1100etik K.a. 146ra arte hedatu zen. Bi aro nagusi bereiz ditzakegu: Aro Arkaikoa (K.a. VIII-V. mendeen artean) eta Aro Klasikoa (K.a. V. mendea). Bi hiri nagusi nabarmendu ziren: Atenas eta Esparta, bi eredu politiko muturrekoekin; demokrazia eta aristokrazia, hurrenez hurren. Alexandro Handiarekin, inperio baten osaerari bide eman zitzaion Greziaren bateratzerako, eta helenismoaren eta orientalismoaren arteko sintesia gertatu zen.

Arkitektura: Ezaugarriak

  • Proportzioa: Zatien arteko proportzioa zaintzea (ordena) eta modulu geometriko edo aritmetikoaren erabilera (proportzio aureoa).
  • Optika: Gure perspektibagatik egindako akatsak zuzentzea (marra horizontalak igo, alboetako zutabeak loditu, zutabeak atzeratu)
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Artearen Ezaugarriak" »

Erromatar Erromanikoaren Artearen Europako Zentroak

Arteak eta humanitateak2,49 KB

Fromista-ko San Martin

Erromez eliza/Templu katolikoa/Tierra de Campos eskualdean kokatuta (palencian)/ XI.mendean eraikia/Prototipo europako erromanikoa/Camino de Santiago/ Kristautasuna bultzatzeko eta zabaltzeko/ horma lodiak/kanoi gangak eta ertz gangak/erdi puntuko arkuak/bentana txikiak/kontrahorma

Compostelako Santiagoko Katedrala

Erromez katedrala/Templu katolikoa/Apostole Santiago/XII.mendean eraikia/ oinplano gurutze latindarra (jainkoaren erresuma, 3 nabe, girola, absidioloak, absidoa, transeptoak, torrea, 3 ate baina ate nagusi bat)/zutabe eta gurutze formako pilareak eta arkuak/Erromesak hartzeko gunea du/ kanoi bobeda/ klarestorioa/ kanoi eta ertz gangak

Conques-eko Santa Feren Azken Epaiketa

tinpanoan/ eliza batean kokatuta/ satanas...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Erromanikoaren Artearen Europako Zentroak" »

Antzinako Artearen Lau Eredu Nagusi

Arteak eta humanitateak7,45 KB

Koliseoa

Identifikazioa

  • Koliseoa edo Flaviotarren Anfiteatroa, Erroman, I. mendean. (Vespasianorekin hasi eta Titorekin amaitu zen).

Azterketa Formala

  • Oin eliptikoa zuen. Ardatz nagusia 189 m-koa da, eta ardatz txikia, berriz, 156 m-koa.
  • Harresiak, zutabeak eta arkuak trabertino harriz eginak ziren, eta harlanduak mortairurik gabe zeuden elkarri lotuta. Azpizorua tobaz (buztinaz) eta adreiluz egina zegoen.
  • Fatxada erdi puntuko arku sail batez osatuta zegoen. Solairu bakoitza ordena batean egina zen:
    • Toskanarra behekoan.
    • Joniarra erdikoan.
    • Korintoarra hirugarren eta laugarrenean.
  • Azkeneko solairua harresi itsu bat da, zutabeduna eta hutsarte txiki batzuekin. Solairu honetatik habe (viga) batzuk irteten ziren, eta bertatik oihal bat hedatzen zen hormen
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Artearen Lau Eredu Nagusi" »

Greziako Eskulturaren Eboluzioa: Aldi Arkaikotik Helenismora

Arteak eta humanitateak4,36 KB

Aldi Arkaikoa (K.a. VIII. mendea - K.a. V. mendea)

Aldi Arkaikoa K.a. VIII. mende bukaeratik V. mende hasiera arte irauten du. Aurrekotasunaren legea mantentzen da, eta hieratismoa, estatismoa eta zurruntasuna ziren ezaugarri nagusienak.

  • Kuroi-ak (gizonezkoak) eta Korai-ak (emakumezkoak) aldi honetako adibide aipagarrienak dira.

Figuren aztertze naturalista bat egiten zen, jarrera ezberdinak moldatzen dira (egonkortasuna), irribarrea finkatzen da, naturalismorantz abiatzen da, eta oihalen malgutasun eta biguntasun teknikoak aurreratzen dira. Honen adibideak dira Moskoforoa eta Aristodikos. Tenplu batzuetako frontoietan bultzatzen da, honen adibidea Miron-en Diskoboloa da.

Aldi Klasikoa: Edertasunaren Kanona

Orain Aldi Klasikora pasatzen gara, non...

Jarraitu irakurtzen "Greziako Eskulturaren Eboluzioa: Aldi Arkaikotik Helenismora" »

Kordobako Meskita: Handitzeak eta Kalifaldiko Estiloa

Arteak eta humanitateak2,82 KB

Kordobako Meskitaren Handitzeak (780. urtetik X. mendera)

780. urtean hasi eta X. mendera arte hainbat handitze jasan zituen Kordobako Meskitak.

1. Abderraman I.a (Eraikuntza Hasiera)

Abderraman I.ak San Bizente elizaren tokian eraikitzeko agindua eman zuen. Eliza zaharraren hainbat material aprobetxatu ziren, baita eraikin erromatarretatik hartutakoak ere:

  • Kolomak, kapitelak, harlandua.

Toki ezberdinetatik jasotako kolomen altuera ezberdina zenez, nabeen altuera berdina lortzeko neurri ezberdinetako harroinak eta zimazioak erabili zituzten. Kolomak baxuegiak zirenez, eraikinari altuera handiagoa emateko, arkuak bi pisutan eraiki ziren:

  • Behekoak: ferra-arkuak.
  • Goikoak: pilastra batzuetan oinarritutako erdi-puntuak.

Hauen gainean isurki biko estalkia...

Jarraitu irakurtzen "Kordobako Meskita: Handitzeak eta Kalifaldiko Estiloa" »

Grezia eta Erromako Artearen Ezaugarriak: Estiloak, Garaiak eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak2,86 KB

Grezia eta Erromako Artearen Ezaugarriak

Estilo Arkitektonikoak

Doriarra: zaharrena, soil eta sendoena. Joniarra: liraina, arina.

  • Doriarra:
    • Zurabeak ez du baserik.
    • Ertz biziko fuste ildaskatua.
    • Gorantz fustearen diametroa estutzen da.
    • Fustearen goialdean koilarinoa.
  • Joniarra:
    • Ildazkak ditu, baina ertzak ez dira zorrotzak, kamutsak dira.
    • Kapitelak biribilduak ditu.

Korintiarra: joniarraren antzekoa, akanto hostoz apaindutako kapitela duena.

  • Aurreko eta atzeko aldean frontoi antzekoa du.
  • Kapitela hostoz apainduta dago.

Grezia Klasikoko Eskulturaren Garaiak

Garai Arkaikoa:

  • Irribarre arkaikoa.
  • Begi almendratuak.
  • Simetrikoak.
  • Mugimendu barik.
  • Trinkoak.
  • Ilearen tratamendu berezia.
  • Zurrunak.

Garai Klasikoa:

  • Idealismoa.
  • Naturalismoa.
  • Edertasuna.
  • Harmonia.
  • Kanona.
  • Kontrapostoa.
...
Jarraitu irakurtzen "Grezia eta Erromako Artearen Ezaugarriak: Estiloak, Garaiak eta Arkitektura" »

Barrokoa: Ezaugarriak, Eskultura eta Pintura

Arteak eta humanitateak3,19 KB

Barrokoa (Europako XVII eta XVIII. mendeko estiloa)

Barrokoa (Barrueco edo perla irregularra) artearen arloan, garaiko lengoaiarekin lotzen da.

  • Ezarritako hiru botereen (eliza, monarkia, burgesia) adierazpena antzeman daiteke.
  • Bi taldetan banatu zen: burgesia protestanteak sustatutakoa eta errege-botereak sustatutakoa.
  • Testuinguruarekin dituzten erlazioak ere kontutan hartu behar dira. Pintura eta eskultura bere baitan biltzen dira, eta batasun batera integratzen dira espazio edo unibertso bat lortuta: theatrum sacrum (antzoki sakratua). Adierazpidearen oinarrizko elementuak arte plastikoak dira.

Eskultura

  • Italian sortu zen, eta leku guztietan agertzen hasi zen.
  • Funtsezko elementua eszenografia barrokoei gorte- edo jauregi-kutsua edo esanahi sinbolikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Barrokoa: Ezaugarriak, Eskultura eta Pintura" »