Koliseoa
Identifikazioa
- Koliseoa edo Flaviotarren Anfiteatroa, Erroman, I. mendean. (Vespasianorekin hasi eta Titorekin amaitu zen).
Azterketa Formala
- Oin eliptikoa zuen. Ardatz nagusia 189 m-koa da, eta ardatz txikia, berriz, 156 m-koa.
- Harresiak, zutabeak eta arkuak trabertino harriz eginak ziren, eta harlanduak mortairurik gabe zeuden elkarri lotuta. Azpizorua tobaz (buztinaz) eta adreiluz egina zegoen.
- Fatxada erdi puntuko arku sail batez osatuta zegoen. Solairu bakoitza ordena batean egina zen:
- Toskanarra behekoan.
- Joniarra erdikoan.
- Korintoarra hirugarren eta laugarrenean.
- Azkeneko solairua harresi itsu bat da, zutabeduna eta hutsarte txiki batzuekin. Solairu honetatik habe (viga) batzuk irteten ziren, eta bertatik oihal bat hedatzen zen hormen gainetik, soka eta txirrika batez.
- Azpizorua tunelez eta kartzelaz beterik zegoen, eta bertan gladiadoreak, kondenatuak eta animaliak zeuden.
Azterketa Estetikoa
- Antzina 50.000 ikusleentzako lekua zeukan.
- Enperadorea eta Senatariak harearen ondoko lekuetan kokatzen ziren, eta zenbat eta gorago, orduan eta gizarte-klase beheragokoak zeuden.
- Koliseoan itsas guduak (naumakiak) egin ahal ziren (jolastokia urez estaltzen zen), gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak (animalia ehizak, exekuzioak, borroka famatuen antzezpenak, greziar mitologian oinarritutako antzerkiak...).
- Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur gisa, eta erromatar arkitekturaren hobekien kontserbatutako ereduetako bat da.
Bruto Kapitolinoren Erretratua
Identifikazioa
- Bruto Kapitolinoren burua. Erromako Kapitolinoko Museoan. K.a. III. mendekoa, Erromako Errepublikaren garaikoa.
Azterketa Formala
- Brontzezkoa. 69 cm.
- Bruto irudikatzen du, Erromako Errepublikaren sortzailea, errealismo handiarekin; aurpegiko zimurrak ere irudikatzen dira.
- Burua galdutako irudi batena da. Pertsonaia bizarduna, begirada bizia, ezpain estuak, masail nabariak eta kopeta altua. Bizarra ile-xerlo malkartsuz egin zen, eta adatsa libre erortzen da aurpegiaren gainean.
Azterketa Estetikoa
- Artistaren helburua patrizioaren nortasuna irudikatzea izan zen. Estilo naturalistari dagokio. Hil ondoren ere, pertsonaiaren presentzia luzatu nahi zuten horrela.
Partenona
Artelanaren Identifikazioa
- Partenona, antzinako Greziako tenplu nagusia, aro klasikokoa, Atenaseko Akropolian dago.
- Fidiasek bultzatua (tenpluko erliebeen eskultore nagusia).
- Enkargu-egilea Atenasko polis demokratikoa izan zen, eta haren izenean, Perikles agintari nagusia.
- Egileak: Iktino eta Kalikrates arkitektoak; lanen zuzendari eta ikuskatzailea, Fidias maisua, Periklesen laguna zena.
Azterketa Formala
- Materiala eta teknika: marmola, brontzezko grapez lotuta.
- Oinplanoa: neurri monumentalekoak; ia 70 x 30 m, errektangeluarra edo angeluzuzena.
- Oinplanoaren zatiak eta funtzioak:
- Pronaosa: ataria (Naosaren aurrean).
- Naosa: gela nagusia, Atenearen estatua gordetzeko gela.
- Birjinen gela (Atenasko altxorra gordetzeko lekua): Naosaren atzean.
- Opistodomosa (Naosaren atzean).
- Zutabedia: ordena doriarreko kolomez inguratua. Tenplu peripteroa da.
- Altxaera eta arkitektura-elementuak: ohikoak baino handiagoak, monumentalagoak dira. Ordena doriarra eta joniarra erabiltzen dira.
- Kolomak: kanpokoak eta naosekoak doriarrak, harroinik gabeak; fustea ildoduna da, entasiarekin; koilarea (collarino), ekinoa (plater erakoa) eta abakoa (angeluzuzenekoa) kapitelean. Birjinen gelako kolomak joniarrak dira.
- Arkitrabea jarraia.
- Frisoa triglifo eta metopetan banaturik.
- Frontoiak: aurrealdean eta atzealdean, taulamendua eta bi isuriko teilatuaren arteko espazio triangeluarra, eskulturaz beterikoa, eszena mitologiko garrantzitsuenak irudikatuta.
- Dekoraziorako esparruak, beraz, metopa doriarrak, friso joniarra eta frontoiak dira Fidiasen eta honen eskolako lanak jasotzen dituztenak. Guztietan programa mitologikoak irudikatzen dira. Konposizio biziak, lan bukaera bikainak, arropa bustien teknika, polikromia biziaren erabilera...; naturaltasun idealizatuaren gailurrera iritsi omen zen.
Azterketa Estetikoa
- Kanpoko espazioak lehentasuna du, Greziako tenpluak kanpotik ikusita izateko eginda baitzeuden.
- Partenoiaren funtzioa Atenea Parthenos jainkosaren estatua gordetzea zen, eta aldi berean Atenasko altxorra gordetzea (birjinen gelan gordetzen zena).
- Akropolia Atenasen goiko aldean erraz defendatzeko moduko gotorleku txiki bat zen, harresiz inguratuta. Han santutegia zegoen, Atenasko leku sakratuenak eta bertan ere, historiaurreko garaietatik, tenplu garrantzitsuenak.
- Atenasko buruzagi Perikles garaile atera zen; Akropoliaren berreraikitze lanez ere arduratu zen. Partenoia da gehien gailentzen dena. Partenoia berehala Atenasen sinbolo eta monumentu enblematiko bilakatu zen, demokrazia atenastarraren irudia eta Periklesen politika arrakastatsuaren sinboloa.
Laokoonte eta Semeak
Artelanaren Identifikazioa
- Laokoonte eta semeak. Mukulu biribileko eskultura askea. Rodasko artista batzuek zizelatu zuten.
- Garai helenistikoko eskulturarik adierazgarriena da (K.a. 338-30). Erromako Vatikanoko Museoan dago. Julio II.a Aita Santuak erosi zuen obra hau eta Michelangelori eman zion zaharberri zezan.
Azterketa Formala
- Marmol zurian egina, mukulu biribileko eskultura askea. Mukulu biribileko zenbait eskulturak osatutako multzo bat da, beraz, konposizioa konplexua da.
- Proportzioak tamaina naturalekoak baino handiagoak dira.
- Biluzik dagoen gizonezko bat, beste bi gazte, hauek ere biluzik, eta pertsonaien gorputzetan kiribiltzen diren sugeak daude irudikatuta. Giharrak puztu egiten zaizkie eta aurpegiek mina adierazten dute. Laokoonteren giharrak nabarmentzeko egindako ahaleginaren ondorioz, semeek gihar handiak badituzte ere, altueraz txikiak dira.
- Anatomia irudikatzeko interesa dago. Irtenune (saliente) eta barrunbe (entrante) oso nabariekin dago modelatuta.
- Plano bakarrean dago antolatuta, aurrez aurre begiratzeko egina. Begi-bistakoa da konposizio diagonala eta piramidala dela.
- Errealismoa eta adierazkortasuna oso nabaria da.
Azterketa Estetikoa
- Garai helenistikoari buruz hitz egiten digu eskulturaren gaiak, eta Virgilioren Eneidatik ateratakoa da: Troiako apaizak (Laokoontek) soldadu grekoz beteta zihoan zaldi erraldoia ez onartzeko eskatu zien herrikideei, eta Apolo mindu egin zen horregatik. Jainkoek, Troia suntsitzeko zituzten planak bertan behera joan zirela ikustean, bi itsas-suge erraldoi bidali zituzten apaizaren eta honen bi semeen bila. Gaia benetan tragikoa da; apaizak, bere heriotzaren min fisikoaz gain, min psikikoa sentitzen du bere semeak hiltzen ikustean.