Kordobako Meskita: Handitzeak eta Kalifaldiko Estiloa
Kordobako Meskitaren Handitzeak (780. urtetik X. mendera)
780. urtean hasi eta X. mendera arte hainbat handitze jasan zituen Kordobako Meskitak.
1. Abderraman I.a (Eraikuntza Hasiera)
Abderraman I.ak San Bizente elizaren tokian eraikitzeko agindua eman zuen. Eliza zaharraren hainbat material aprobetxatu ziren, baita eraikin erromatarretatik hartutakoak ere:
- Kolomak, kapitelak, harlandua.
Toki ezberdinetatik jasotako kolomen altuera ezberdina zenez, nabeen altuera berdina lortzeko neurri ezberdinetako harroinak eta zimazioak erabili zituzten. Kolomak baxuegiak zirenez, eraikinari altuera handiagoa emateko, arkuak bi pisutan eraiki ziren:
- Behekoak: ferra-arkuak.
- Goikoak: pilastra batzuetan oinarritutako erdi-puntuak.
Hauen gainean isurki biko estalkia altxatzen da. Dobelen alternantzia kromatikoa eta arkuak bi pisutan eratzea dira ezaugarri nagusiak. Abderraman I.aren meskita quiblarekiko perpendikularrak diren hamaika nabez osatzen da, elkarren artean hamaika kolomez banandurik. Erdiko nabea altuagoa eta zabalagoa da. Quibla ez dago ekialdera begira, hego-ekialdeko noranzkoa du.
2. Abderraman II.a (833-848)
Kordobako biztanleriaren handitzearen ondorioz, Abderraman II.aren garaian (833-848) quibla bota eta lehenengo nabeak beste zortzina kolomekin luzatu ziren. Kapitel eta fuste berriak egin ziren. Patioa (shan) handitu zen eta minarete berria eraiki zen, zaharra baino handiagoa.
3. Alhaken II.a (961-979): Handitze Garrantzitsuena
Alhaken II.ak (961-979) handitze garrantzitsua burutu zuen, hamabi kolomako nabe berriak erantsi zizkien lehenengo zaharrei. Qibla horma bikoitzez osaturik gelditu zen. Mihrab-aren aurrean kalifarentzako lekua egokitu zen: Maqsura. Maqsuraren aldean arkuteria bikoitza jarri zuten. Arkuak gingilduak eta gurutzatuak dira. Arku hauek apaingarri funtzioa betetzen dute.
4. Al-Mansur (987-990): Azken Handitzea
Laugarren eta azken handitzea Kordobako populazioaren etengabeko gehitzearen ondorioz, Al-Mansur-en garaian egin zen (987-990). Meskita hegoalderantz gehiago luzatu ezin zenez, ekialderantz zabaldu zuen beste zortzi naberekin, lehenengo egitura errepikatuz. Handitze honen ondorioz, mihrab-a ez zen quiblaren erdian geratu.
Arkitektura Estiloa: Kalifaldiko Estiloa
Kordobako Meskitaren ezaugarri nagusiak, Kalifaldiko Estiloaren barruan, hauek dira:
- Oinplano laukizuzena.
- Harlanduaren erabilera.
- Arku gainjarriak.
- Dobelen alternantzia kromatikoa.
- Kolomak eta kapitelak beste eraikinetatik aprobetxatuak.
- Ferra-arkua alfizekin.
- Kanpoaldean almenak eta horma-bularrak.
Etapa honetan ere “Toledoko Argiaren Kristo” eraiki zen.