Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Artearen eta Historiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Arteak eta humanitateak2,32 KB

Trikuharriak

Trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Trikuharriak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Europa mendebalde osoan, Eskandinaviatik Iberiar Penintsulara, baita Euskal Herrian ere, eta Mediterraneo aldean kokatzen dira. Europako trikuharri zaharrenak Neolitiko eta Kalkolitiko aroetan eraiki eta erabili ziren gehienbat, K.a. 4.500 urtearen inguruan hasita eta K.a. 2500 urtera arte gutxi gorabehera.

Zizela

Zizela mailu egoki batekin eginiko kolpaketa baten bidez hotzean materiala (harria gehienetan) mozteko, ildotzeko edo arbastatzeko erabiltzen den esku-tresna bat da. Maiz erabiliz gero, zizelaren mozketa-ahoa kaltetu eta zorroztu behar da. Eskulturgintzan maiz erabiltzen da.

Neolitoa

Harri...

Jarraitu irakurtzen "Artearen eta Historiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

XIX. eta XX. Mendeetako Literatura Mugimenduak

Arteak eta humanitateak2,97 KB

Errealismoaren ezaugarriak

  • Zehaztasuna: Errealitatearen analisi zientifikoa.
  • Behaketa irudimenaren gainetik.
  • Jarrera salatzailea: Dirua, boterea eta arazo politikoak dira eleberrietako gaiak.
  • Sinesgarritasuna.
  • Pertsonaia mota berriak: Burgesia eta langileak.
  • Eleberria, genero nagusia: Kezka eta arazoak islatzeko bidea.
  • Hizkuntza argia eta ulergarria: Erregistro desberdinak erabiltzen dira gizarte-mailak irudikatzeko.
  • Ordena kronologikoa.
  • Narratzaile orojakilea.
  • Deskribapenak: Ugariak eta zehatzak dira, bai paisaietan eta baita pertsonaietan ere.
  • Naturalismoa: Pertsonaien jokabideen oinarrian dauden legeak aztertzen ditu.

Poesiaren ezaugarriak

  • Balio burgesen aurka: Bizimodu patxadatsua, ordenatua, negozioak, dirua eta ospea saihestuko dituzte.
  • Bizimodu bazterrekoa
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. eta XX. Mendeetako Literatura Mugimenduak" »

Bauhaus: Historia, Helburuak eta Funtsezko Aldiak

Arteak eta humanitateak2,57 KB

Bauhaus: Arkitektura, Diseinua eta Artea

Bauhaus arkitektura-, diseinu- eta arte-eskola handia izan zen, Walter Gropiusek fundatua, Alemaniako Weimar hirian, 1919an. Bauhaus Arte eta Lanbide Eskolaren eta Arte Plastikoen Eskolaren arteko bateratzetik sortu zen. Arte-eskola honetan (lehen aldiz) estetika industrialari buruzko lehen ikerketak egin ziren, diseinuaren mundua garatuz.

Bauhausen Helburu Nagusiak

Bauhausen helburu nagusiak hauek ziren:

  • Ikasleei edo artistei lanbideetarako oinarrizko hezkuntza trinkoa ematea, material eta erabilera desberdinak eta formaren mintzaira ezagutuz.
  • Arkitekturaren gorentasunaren menpean, joera artistikoak eta artisauak bat egitea.
  • Ekoizpen artistikoak biztanleriaren beharretara moldatzea.
  • Arte-eskoletan berrikuntza
...
Jarraitu irakurtzen "Bauhaus: Historia, Helburuak eta Funtsezko Aldiak" »

Errealismoa: XIX. mendeko artearen iraultza soziala

Arteak eta humanitateak1,73 KB

Errealismoa: kontzeptua eta testuingurua

Pintura errealista eta bere ikuspegi naturista eta zuzena XIX. mendearen bigarren herenean abiatu zen Frantzian, Gustave Courbet eta Jean-François Millet artisten eskutik. Erromantizismoaren idealizazioaren ordez, errealitate zehatzaren aldeko joera nagusitu zen.

Errealismoaren sorrera eta testuinguru soziala

Errealismoak errotik jo zuen erromantizismoaren kontra. 1848ko iraultzaren ondoren, baldintzak aldatu egin ziren: burgesia kontserbadorea sendotu zen boterean eta proletalgoa agertu zen. Pintore errealistek gizarte-egoera hori salatu eta zapalkuntza agerian utzi nahi izan zuten.

Ezaugarri nagusiak

  • Konpromiso soziala: Gizarte-maila apalenekiko konpromiso politikoa.
  • Objektibotasuna: Idealismorik eta subjektibotasunik
...
Jarraitu irakurtzen "Errealismoa: XIX. mendeko artearen iraultza soziala" »

Errenazimentuko Eskultura eta Arkitektura Nagusiak

Arteak eta humanitateak10,75 KB

Errenazimentuko Eskultura

Errenazimentuko eskultura Italian garatu zen lehenengo. Florentziako eta beste hirietako artistek lan grekoetan eta erromatarretan aurkitu zuten inspirazio iturria, baina estilo berri bat sortu zuten.

Ezaugarri Nagusiak

Materialak

Aldi klasikoko materialak, hala nola marmola eta brontzea, erabili ziren.

Gaiak

Proportzio eta harmoniarekiko interesa nagusitu zen. Tradizio klasikoko gaiak eta bibliakoak nahastu ziren. Giza gorputza adierazgai nagusietakoa izan zen: biluzia, perfektua eta idealizatua. David eredu erabilietakoa izan zen; beste eredu bat condottiero-a izan zen. Zaldizko estatuak eta soin erretratuak ere izan ziren, eta erretratuetan gauzatu zen batez ere errealismoa eta indibidualtasuna.

Konposizioa

Konposizio zentripetoak...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Eskultura eta Arkitektura Nagusiak" »

La Mona Lisa: Leonardo da Vinciren maisulana

Arteak eta humanitateak2,83 KB

La Mona Lisa edo La Gioconda (Leonardo da Vinci, 1503-1506)

Deskribapen (pre)ikonografikoa

Erretratu figuratiboa da. Emakumezko bat aulki batean eserita ageri da, ezkerreko besoa aulkiaren gainean eta eskuineko eskua beste eskuaren gainean duelarik. Atzealdean paisaia bat ageri da (lakuak, mendiak eta behe-lainoa), obrari sakontasuna emanez. Horizonte-lerroa ez dator bat: gure eskuinaldean altuagoa da eta ezkerraldean baxuagoa.

Ezaugarri teknikoak

  • Euskarria: ohola.
  • Materiala: olioa.
  • Lan-teknika: pintzelaz margotua.
  • Konposizioa: piramide erakoa, erpina buruan duelarik.
  • Bolumena eta espazioa: sfumato teknika erabili du autoreak ertzak lausotzeko (adibidez, sorbaldetako oihalean hauteman daiteke). Mahukan, aldiz, ingerada ongi definitua dago.
  • Lerroa: orokorrean
...
Jarraitu irakurtzen "La Mona Lisa: Leonardo da Vinciren maisulana" »

Atseginen Baratzea: Bosch-en Maisulana Aztergai

Arteak eta humanitateak2,64 KB

Atseginen Baratzea, Hieronymus Bosch margolariaren obrarik ezagunenetako bat da. Espainian El Bosco izenez ezaguna. Gaur egun Madrilgo Prado Museoan dago, eta 1485-1510 bitartean egina dela uste da.

Atseginen Baratzea: Sarrera eta Egitura

Hiru zatitan banatzen da:

  • Paradisua (ezkerreko panela)
  • Delizien Lorategia (erdiko panela)
  • Infernua (eskuineko panela)

Bi alboetako panelak erdikoaren gainean itxita daudenean, kanpoaldeko margolana ikus daiteke. Irudi honek Lurraren sorrerari egiten dio erreferentzia, Sorkuntzaren hirugarren egunean.

Ezkerreko Panela: Paradisua eta Jatorrizko Bekatua

Ezkerreko taulan Paradisua irudikatzen da: Adan eta Eva Jainkoaren eskutik ezagutzen diren unea. Orokorrean, jatorrizko bekatua irudikatzen du. Ikusten den palmondoak...

Jarraitu irakurtzen "Atseginen Baratzea: Bosch-en Maisulana Aztergai" »

Eskultura Barrokoa: Ezaugarriak eta Maisuak

Arteak eta humanitateak2,87 KB

Eskultura barrokoa funtsezko elementua izan zen eszenografia barrokoei gorte edo jauregi-kutsua edota esanahi sinbolikoa emateko.

Materialak eta Gaiak

  • Italian gehienbat marmola erabili zen.
  • Espainian, aldiz, zura erabili zen, batez ere.

Askotarikoak ziren tipologia eta gaiak, baina gai erlijiosoak edota aita santuen, errege-erreginen hileta-monumentuak egin ziren gehienbat. Gai mitologikoak ere jorratu ziren.

Ezaugarri Formalak eta Bernini

Figura exentua erliebearekin lotzen da irudiaren gaineko ikuspegi bakarrarekin jokatzen duelako. Ikuspegi bakarra izatea antzerki-izaerarekin lotzen da, eskulturaren zerbitzura jartzen da arkitektura, haren agertokia baita. Eta Bernini izan zen hobekien definitu zuen ideia hori, maisutasunez lortu baitzuen arkitektura,...

Jarraitu irakurtzen "Eskultura Barrokoa: Ezaugarriak eta Maisuak" »

Arte Gotikoa: Arkitektura, Ezaugarriak eta Bilakaera

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Arte Gotikoaren Ezaugarriak

Arkitektura izan zen arte-adierazpide nagusia arte gotikoan, batez ere hiriko esparruan garatu zelako. Katedralak izan ziren eraikin garrantzitsuenak. Gorantz begira eraikita, eta argitasuna nagusi barnealdean, eremu bikaina bilakatu nahi zituzten Jainkoarengana hurbiltzeko. Jainkoaren eta gizakiaren arteko hurbiltasun hori eskultura eta pinturaren esparruan ere azpimarratu zen, arkitekturaren mende baitzeuden bi arte horiek. Eskulturan eta pinturan gai erlijiosoek nagusi izaten jarraitu bazuten ere, erromanikokoak baino naturalistagoak eta ez hain urrunak izan ziren eszenak.

Arkitektura Gotikoa: Elementu Nagusiak

Eraikin garrantzitsuena katedrala izan zen. Elementu nagusiak hauek dira:

  • Bertikaltasuna eta argitasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Gotikoa: Arkitektura, Ezaugarriak eta Bilakaera" »

Erromatar Artearen Historia eta Eskulturaren Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,94 KB

Erromaren Testuinguru Historikoa

Italiako mendebaldean kokatuta, Erromaren historia hiru etapa nagusitan banatzen da:

1. Etruskoen menpeko garaia (K.a. VII-VI)

  • Hiriaren sorrera etruskoen eskutik.
  • Mende bat baino gehiago iraun zuen eragin politiko, artistiko eta kulturala.
  • K.a. VI. mendean, erromatarrak etruskoen kontra altxatu eta kanporatu egin zituzten.

2. Errepublika (K.a. VI-I)

  • Errepublika ezarri eta erromarkuntza prozesuari hasiera eman zitzaion.
  • Egitura politiko, kultural eta sozialak finkatu ziren.
  • Erromako hiriaren botere-nahiaren ondorioz, inperioa zabaltzeko prozesua hasi zen.

3. Inperioa (K.a. I - K.o. V)

  • Erroma berregituratu zen.
  • Botere militarra eta politikoa enperadorearen esku geratu zen (lehena: Octavio Augusto).
  • Konkistei ekin zitzaien
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Artearen Historia eta Eskulturaren Ezaugarriak" »