Greziako Eskulturaren Eboluzioa: Aldi Arkaikotik Helenismora
Aldi Arkaikoa (K.a. VIII. mendea - K.a. V. mendea)
Aldi Arkaikoa K.a. VIII. mende bukaeratik V. mende hasiera arte irauten du. Aurrekotasunaren legea mantentzen da, eta hieratismoa, estatismoa eta zurruntasuna ziren ezaugarri nagusienak.
- Kuroi-ak (gizonezkoak) eta Korai-ak (emakumezkoak) aldi honetako adibide aipagarrienak dira.
Figuren aztertze naturalista bat egiten zen, jarrera ezberdinak moldatzen dira (egonkortasuna), irribarrea finkatzen da, naturalismorantz abiatzen da, eta oihalen malgutasun eta biguntasun teknikoak aurreratzen dira. Honen adibideak dira Moskoforoa eta Aristodikos. Tenplu batzuetako frontoietan bultzatzen da, honen adibidea Miron-en Diskoboloa da.
Aldi Klasikoa: Edertasunaren Kanona
Orain Aldi Klasikora pasatzen gara, non edertasun fisikoa eta espiritualaren greziar ideala bilatzen den. Proportzioak matematikoki aztertzen dira, kanona egokituz; harria, marmola eta brontzea erabiltzen dituzte.
V. mendeko eskultorerik garrantzitsuenak hauek dira:
- Miron (Diskoboloa): Giza gorputzaren figura eta perfekzioa interesatzen zaio, figura mugimenduan.
- Fidias (Atenea Parthenos): Idealismoa eta naturalismoa batzen ditu. Edertasuna eta serenitatea aurpegietan ikusiko ditugu, mugimendua efektismorik gabe adieraziko du, eta greziar pentsaera erlijioso eta zibila irudikatu zuen.
- Polikleto (Doriforoa): Indarra, oreka eta edertasun ideala batuko ditu. Edertasun eta proportzio idealak finkatu zituen, kanona asmatu zuen, eta burua gorputzaren 1/7 izango zela ezarri zuen neurri ideal gisa.
Helenismorako Trantsizioa
Helenismorako bilakaera hasten da, Peloponesoko Gerratik sortutako aldaketa sozial eta politikoek tradiziozko sentimendu erlijiosoa eta pentsaera aldatuko dituzte. Serenitatea, oreka, idealizazioa mantentzen diren arren, sentimenduak eta gogoak errepresentatzen dira, espresibitatea eta mugimendua lantzen dira, gai erlijiosoen tratamendu arruntagoa dago eta errealismoa eta dramatismoa gero eta handiagoak dira.
Eskultorerik garrantzitsuenak:
- Praxiteles (Olinpiako Hermes): Aurpegietako espresibitatea azaltzen hasten da (tristura edo malenkoliak). Pertsonaiek silueta kurbatua dute (praxitelestar kurba), eta gorputzak zerbaiten gainean daude. Gaztetxoen gorputzak leunketa moldatzen du.
- Eskopas (Meleagro): Pertsonaien psikologia islatu nahi du, baina izaera patetikoa, larrialdia eta sentimendu tragikoa emanez.
- Lisipo (Herakles Farnesio): Dotoretasuna eta malgutasuna erabiltzen du atleten irudietan, edertasun maskulinoaren kanona sortu zuen (burua gorputzaren 1/8 da). Jarrera naturalistagoa azaltzen du, eta Alejandro Handiaren eskultore ofiziala izan zen.
Aldi Helenistikoa (K.a. III. eta II. mendeak)
Aldi Helenistikoa K.a. III. eta II. mendeetan hasten da. Polis sistemaren krisialdia dator, eta Alejandro Handiak bere Mazedoniar Inperioan Polis guztiak integratzen ditu. Greziako kultura unibertsalizatu egiten da, Ekialdeko herrien eraginak nahasten zaizkio ideal klasikoarekin batera.
Ezaugarriak:
- Gai batzuk patetikoak eta gogorrak dira; beste batzuk barnekoiak, finak eta samurrak.
- Errepresentazio erraldoiak eta kaleko eszena arruntak, samurrak eta umoretsuak ere agertzen dira.
- Errealismoan aurreratzen da, egiazkoak, gordinak eta sakontasun psikologiko handikoak dira.
- Oreka eta harmonia klasikoa galtzen doa; haurrak eta zaharrak ikus daitezke.
Artelan bereizgarriena Miloko Venus da, Praxitelesen kurba edo serpentinata duena. Aldi Helenistikoan hainbat eskola bereiz daitezke:
- Atikako Eskola (Arantzaren haurra)
- Pergamoko Eskola (Galata hilzorian)
- Rodaseko Eskola (Samotraziako Garaipena, Laookonte eta bere semeak)
- Alexandriako Eskola (Nilo ibaia)
- Trallesko Eskola (Farnesio zezena)