Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Arkitektura eta Pintura Gotikoa: Ezaugarriak eta Estiloak

Arteak eta humanitateak3,4 KB

Arkitektura Gotikoaren Kanpoaldeko Elementuak

Beste bi elementu nabarmentzen dira kanpoaldean: bi isurkiko estalkia eta zinborioa, zenbaitetan gurutzadura koroatzen duena. Ageri diren beste elementu arkitektonikoak orratzak eta piramide edo kono formako pinakuluak, dorreetan, eta gableteak, frontoi modura jarritako punta-zorrotzak, eraikinen bertikaltasuna azpimarratzeko baliatzen dira.

Arkitektura gotikoaren bilakaera aztertzeko, beharrezkoa da eraikin erlijiosoak (batez ere katedralak) eta eraikin zibilak bereiztea.

Adibideak

  • Notre-Dame (Irudiak)
  • Sainte-Chapelle (Beirateak)

8.6. Pinturaren Dibertsitatea Aro Gotikoan

Teknikak eta Materialak

  • Pixkanaka, freskoan egiten zen horma-pintura baztertu eta taula gaineko pintura eta beiratezko pintura erruz
...
Jarraitu irakurtzen "Arkitektura eta Pintura Gotikoa: Ezaugarriak eta Estiloak" »

Velázquez Madrilgo Gortean: Erretratuak eta Maisulanak

Arteak eta humanitateak2,5 KB

Velázquez Madrilgo Gorteko Erretratugile (1631-1648)

Madrilera itzuli eta gorteko erretratuekin aritu zen. Garai honetakoak dira Filipe IV.a, Olivaresko konde-dukea edota Baltasar printzearen erretratu bikainak zaldi gainean. Obra horietan paisaiak, bere lanean orain arte izan ez zuen garrantzia hartu zuen. Horrela, tonu urdinak eta berdeak nabarmentzen dira gehienbat.

Errege Familia eta Erretratu Psikologikoak

Errege-erreginaren inguruko familiartekoen eta bufoien erretratuak ere egingo ditu. Erretratu horietan pertsonaiak bakarrik azaltzen dira, gizatasunez irudikatuak, beraien izaera psikologikoa nabarmen utziz, beste edozein gizasemeren parean.

Bredako Errendizioa edo Lantzen Koadroa

Aipatu beharra dago baita Bredako Errendizioa edo Lantzen

...
Jarraitu irakurtzen "Velázquez Madrilgo Gortean: Erretratuak eta Maisulanak" »

XIX. mendeko arte-estiloak: Neoklasizismoa eta Erromantizismoa

Arteak eta humanitateak2,76 KB

Neoklasizismoa

Neoklasizismoak oinarria Antzinako Grezian eta Erroman du; antzinako oreka eta ordena berreskuratu nahi zen.

  • Kolorea lerroaren menpe dago; lerroaren balio arrazionalak eta inguru garbiak dituzte gustuko.
  • Oinarrizko koloreak erabiltzen dituzte bolumenak hobeto adierazteko.
  • Perspektiba lineala erabiltzen da; pertsonaiak plano bakarrean agertuko dira.
  • Argia hotza da eta argi-kontraste gutxi dago koadroetan.
  • Gai batzuk mundu klasikotik datoz (biluziak) eta beste batzuk iraultzatik (historikoak, askatasunarekin lotuta daudenak).
  • Konposizio geometrikoak eta sinpletasuna nahiago dituzte.
  • Formek solemnitatea bilatuko dute eta irudiak eskulturalak balira bezala tratatuko dituzte.
  • Gertaera aurkeztu egiten da, iritzirik eman gabe.
  • Koadroaren xehetasun
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko arte-estiloak: Neoklasizismoa eta Erromantizismoa" »

XX. Mendeko Literatura: Proust eta Alemaniako Idazleak

Arteak eta humanitateak1,98 KB

Frantzia: Marcel Proust

"Denbora galduaren bila"

  • Pertsonaiak aimeraren liburu bat idatzi nahi du, irakurleek irakurritakoa.
  • 1. pertsonako narratzailea.
  • Protagonista ezezaguna da:
    • Ez da deskribatzen.
    • Ez du izenik.
  • Narratzaileen oroimenak erabakitzen du gertakarien garrantzia, luzera eta hurrenkera, kronologia lineala hautsiz (denbora elipseak, etab.).
  • Nobelak pertsonariaren:
    • Nerabezaroa.
    • Lehen heldutasuna.
    • Haurtzaroa, etab., narratzen ditu.
  • Pertsonaia nobela bat da, XIX. mendekoa modukoa.
  • Pertsonaien bilakaera:
    • Psikologian.
    • Iritsietan.
    • Hizkuntzan ageri da.
  • Gai nagusia dezepzioa da, hausnarketa filosofikoa, sexuala, etab.
  • Giza talde zikoitz, dekadente bat, mesfidatia maitasunean ere, goranahia, etab.

Alemania eta Austria

Thomas Mann

Eleberri intelektuala

  • Oso berrikuntza
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Literatura: Proust eta Alemaniako Idazleak" »

Arkitektura Gotikoaren Eraikuntza eta Dekorazio Elementuak

Arteak eta humanitateak2,93 KB

Eraikuntza Elementuak eta Berrikuntza Teknikoak

Arkitekturan aldaketa handiak izan ziren; berrikuntza teknikoek eraikinak estaltzeko modu berriak ekarri zituzten.

Materiala

Harlandua erabiltzen jarraitu zen.

Oinplanoak

  • Latindar gurutze formako oinplanoa dute, erromesaldirako eliza erromanikoetatik eratorria.
  • Hiru eta bost nabekoak izan ohi dira.
  • Girola edo deanbulatorioa eratzen da, absideko kapera erradialetarako sarbidea errazteko.

Euskarriak eta Altxaera

  • Pilare konposatuak erabiltzen dira, pilare erromanikoek baino zutabe gehiago dituztenak, gurutze gangatik datozen nerbioak eusteko.
  • Pisua arbotanteen edo zutoin-arkuen bidez igortzen zen kanpoko kontrahormetara.

Katedral Gotikoetako Hiru Pisuak:

  1. Arku formeroak
  2. Triforioa
  3. Beirateak (leihoak)

Horregatik,...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Gotikoaren Eraikuntza eta Dekorazio Elementuak" »

Virginia Woolf eta XX. mendeko eleberrigintza

Arteak eta humanitateak3,02 KB

Virginia Woolf eta 'Al Faro'

Aurrean dugun testua Virginia Woolf-ek idatzitako Al Faro deituriko nobelaren pasarte bat da. Virginia Woolf XX. mendean kokatzen dugun idazlea da, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagokoa, Kafka, Proust eta beste hainbat idazlerekin batera. Idazle hauek errealitatea era desberdinean azaltzeko nahiarekin teknika berriak erabili zituzten. Virginia Woolfen ezaugarri nagusienetarikoak barne-bakarrizketa, denbora eta espazioaren trataera sinbolikoa eta lirikotasunaren erabilpena dira. Ingalaterran kokatzen dugu, eta bai autorea eta bai nobela XX. mendeko literaturaren testuinguruan kokatzen ditugu.

XX. mendeko eleberrigintzaren bilakaera

XX. mendean nobela izan zen gehien garatu zen generoa. Nobela, zinearekin batera, adierazpen...

Jarraitu irakurtzen "Virginia Woolf eta XX. mendeko eleberrigintza" »

Teknika kualitatiboa

Arteak eta humanitateak2,3 KB

PINTURA:lehen fresk lekuan,leiho polikromatuak. Koloreztatutako beirak erabiliz, edo egindago beiraren gainean pintatuz.Gero bastidore baten mantendu.Harriz, burdin, berun.Forma konplikatu. *Pint euskarri berri;taula edo kaballeteko pint. Hainbat teknika: TENPLEA:aglut gisa pigment lotzeko arrautza edo loka erabiltzen (pintzel finak)OLIOA: aglut oliotsua.Astiro lehortu, gainean pintatudaiteke ta zuzeuntzeko aukera.*Taula hauekin erretaulak egiten dira;miniatu edo liburuen iluminazioak ere.*Gai nagusi erlijiosoa, nahiz eta adibide profanoak egon. Irudiak adierazko ta naturalistagoak,sentimenduak ta senttzaioak adierazi.* kuadroen atzeko partean hondoaren ordez, espazio errealak;paisaia.
GOTILINEALA:XV aurre. *Kolore biziko pinturak*urre koloreko...

Jarraitu irakurtzen "Teknika kualitatiboa" »

Arte eta Arkitektura Greziarra: Ordenak eta Hirigintza

Arteak eta humanitateak2,55 KB

Arte eta Arkitektura Greziarra

Ordena Arkitektonikoak

  • Doriarra: Zutabeek ez dute oinarririk eta enborrak ildodunak dira (ertz bizikoak). Kapitelak bi osagai nagusi ditu: ekinoa eta abakoa, forma sinplekoak. Arkitrabe laua du eta frisoa metopa eta triglifoez bertikalki banatuta dago, polikromatutako erliebez apaindua.
  • Joniarra: Zutabeek oinarria dute eta enborrak ildodunak dira (ertz kamustuekin). Kapitelak bi kiribilduraz apainduta daude, bata eskubira eta bestea ezkerrera. Arkitrabea zerrenda horizontaletan banatua dago eta etenik gabeko frisoa polikromatutako erliebez dekoratuta dago.
  • Korintiarra: Zutabeek oinarria dute eta enborrak ildodunak dira (ertz kamustuekin). Kapitelak akanto-hostoez apainduta daude.

Tenplu Greziarrak

Tenplu greziar nagusiena...

Jarraitu irakurtzen "Arte eta Arkitektura Greziarra: Ordenak eta Hirigintza" »

Arte Erromanikoa eta Gotikoa: Ezaugarriak eta Adibideak

Arteak eta humanitateak6,12 KB

Arkitektura Gotikoa

Estilo berritzailea, Saint-Denis basilika izan zen ideia berriak islatzen lehena.

Ezaugarriak

  • Elementu sostengatzaileak: aparailu erregularra, harlandua.
  • Elementu sostengatuak:
    • Arku zorrotza.
    • Gurutze-ganga.
    • Beirate-leihoak.
    • Pilare konposatuak euskarri.
  • Gurutze-gangen garapena:
    1. Sinplea.
    2. Sexpartita.
    3. Izar formakoa.
    4. Konbatuak.
  • Latin gurutzeko oina katedraletan, 3 edo 5 nabekoa.
  • Kontrahormen gainean elementu dekoratzaileak.
  • Arbotantea: gurutze-gangen pisua jaso eta kanpoko kontrahormetara bideratzen du.
  • Mugagabetasuna iradokitzen du, ondorioz bukatugabearen sentsazioa.

Frantzian

  • Zistertar ordena (Fontenayko abadia):
    • Erreforma zistertarra.
    • Garbizalea erlijioan.
  • Chartres: 2 dorre kanpoan, barruan 3 nabe, elementu sostengatzaileak pilare konposatuak,
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa eta Gotikoa: Ezaugarriak eta Adibideak" »

Antzinako Grezia: Gizartea, Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak5,43 KB

Antzinako Grezia: Herri Antolamendua

Hitzaurrea

Uharte ugari daude, lehorreko lurrak menditsuak dira eta ibar estuak daude lautada batzuekin batera. Polisa estatu txikia zen, eta erasoa izanez gero erraz defendatzeko lekuan eraikitzen zuten; mendi edo muinoren baten maldan normalean. Leku gorenean akropolia egoten zen (muino sakratua). Hiritar batzuk emigratu egiten ziren polis berriak sortzeko.

Antolamendu Soziopolitikoa

Gizartearen ezaugarririk nabarmenena produkzio-modu esklabista da, zalantzarik gabe. Jabeak produkzio-baliabideak eta esklabuak zituen bere jabetzan. Salmentan edo trukaketan, esklabuek prezio jakin bat izan ohi zuten.

Antolamendu Politikoa

Antolamendu politiko nagusiak hauek izan ziren:

  • Oligarkia
  • Anarkia
  • Tirania
  • Demokrazia

Erlijioa

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Grezia: Gizartea, Arkitektura eta Eskultura" »