Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,41 KB

Barrokoa: Sarrera

XVI. mendearen bukaeran sortu eta Rococorekin bukatzen da, XVIII. mendearen erdian. Mendebaldeko Europan hasi zen eta gero zabaltzen joan zen. Hainbat egoera historikok eraginda: Erreforma protestanteak, monarkia absolutuen ezarpena. Elizak eta Nobleziak boterea zentralizatu nahi izango dute eta funtzio propagandistikoa beteko du. Errealitatea eta egunerokotasuna bilatuko da. Monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... interesatzen zaie. Honek boterea eta autoritatea islatzen du. Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan tentsio dramatikoarena; pinturan airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena.

Arkitektura Barrokoa: Ezaugarri Orokorrak

Errenazimentuaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura" »

Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean

Arteak eta humanitateak-n eguneratua4,67 KB

Goi Errenazimendua (Cinquecento)

Goi Errenazimendua XVI. mendearen lehen zatiari dagokio. Artista nagusiak hauek izan ziren:

  • Florentzia eta Erroma: Leonardo Da Vinci, Michelangelo eta Rafael.
  • Venezia: Tiziano.

Bigarren zatitik aurrera Manierismoa sortu zen. Ezaugarri nagusiak:

  • Irudiaren batasunaren bilaketa.
  • Obraren osagaiak konposizioaren mendean ezartzea.
  • Forma geometriko soilen erabilera konposizioa egituratzeko.
  • Marrazketaren nagusitasuna kolorearen aurretik.

Pintura

Leonardo Da Vinci

Errenazimenduko artista osoa zen (pintorea, marrazkilaria, eskultorea, arkitektoa, idazlea...). Edertasuna idealizatu gabe izadian aurki daitekeela uste zuen. Garrantzi handia eman zien argiari, itzalari eta aireko perspektibari, bolumena nabarmenduz.

Teknikak eta Teoriak:

...
Jarraitu irakurtzen "Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean" »

Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,26 KB

Testuinguru Historikoa

XII. mendea amaitzean gauzatu zen estilo gotikoa, aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozialen, politikoen eta filosofiko-erlijiosoengatik, XV. mendera arte iraun zuelarik. Frantzian hasi zen mugimendua eta azkar hedatu zen Espainian, Alemanian, Italian eta Europako beste lurraldeetan.

XII. mendearen erdialdetik aurrera, merkataritza azkar hedatu zen eta merkataritza-bide berriak zabaldu ziren ekialderantz. Horrekin batera, hiriko bizimodua berpiztu zen. Hiriak hazi ziren eta hiri-giroko gizarte-molde berri bat garatu zen. Burgesia gero eta indartsuagoa zen. Hirietan gremioak sortu ziren, lanbide bereko artisauek osatuak.

Europako gizartearen pentsamoldea aldatu zen; hiriak handitu ziren eta burgesia eta monarkiak gero eta...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa" »

Maskaradak, xaribariak eta pastoralak: euskal jai eta antzerki tradizionalak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,75 KB

Maskaradak

Maskaradak jai-giroko dantza eta musikaz lagunduriko mimo eta adierazpen mintzatuak dira, itxura asko har ditzaketenak.

Taldeak

  • Gorriak (bertako jendea)
  • Beltzak (atzerritarrak)

Maskaradetan musikariak ere izaten dira, saio osoan zehar jotzeko. Herriaren sarreran, bideoa etzanda aurkituko dute (barrikada). Horixe da maskaradaren funtsa kokatzen den lekua.

Pertsonaiak (Gorriak)

  • Txerreroa: Maskarada irekitzen duena da. Zaldi buztana duen makila luze bat darama eskuan.
  • Gathuzaina: Eskuan sorgin-guraizeak daramatza.
  • Kantiniersa: Edan-upel txiki bat darama lepotik zintzilik.
  • Zamaltzaina: Txerreroaren antzera doa jantzita, baina gerri bueltan zurezko tramankulu bat dauka.
  • Entseina: Bandera edo entseina eramaten duelako esaten zaio horrela.
  • Marexolak:
...
Jarraitu irakurtzen "Maskaradak, xaribariak eta pastoralak: euskal jai eta antzerki tradizionalak" »

Errenazimentuko arkitektura eta eskultura: ezaugarri nagusiak eta ordezkariak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,39 KB

Arkitektura Errenazentista

Antzinateko forma arkitektonikoak berreskuratu ziren, arkitektura klasikoaren printzipio eta eskema jakinak jarraituz:

  • Ordena arkitektonikoetan oinarritutako diseinua.
  • Elementu klasikoen berreskurapena: zutabea, taulamendua, frontoia, arkua, pilarea, atea eta leihoa.
  • Giza arrazoian eta Antzinateko ereduen prestigioan oinarritutako espazioen antolaketa.

Arkitektura kalkulu arrazionalerako eta apaindura zibilerako tresna bihurtu zen.

Garaiak eta Ordezkariak

  • Quattrocentoa (Florentzia): Brunelleschi (Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, Inuzenteen ospitalea).
  • Cinquecentoa: Bramante (San Pietro in Montorio, Belvedereko eskailera) eta Michelangelo (Biblioteca Laurenzianako eskailera, San Pedro basilikako kupula).
  • Espainia:
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko arkitektura eta eskultura: ezaugarri nagusiak eta ordezkariak" »

Pintura gotikoa: Trecento, Florentziako eta Sienako eskolak eta gotiko flandestarra

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,17 KB

Pintura Gotikoa: Estilo Nagusiak eta Ezaugarriak

Erromanikoaren elizetako horma-pintura desagertu zen, eta margotzeko lekua aldatu zen (erretaulak eta triptikoak), baita miniaturak ere sortu ziren. Pintura gotikoa hiru estilotan sailka dezakegu:

  • Trecentoko Gotikoa (Italiako Gotikoa)
  • Pintura Flandestarra

Trecentoko Gotikoa (XIV. Mendea)

Italian sortu zen. Horma-pintura ez zen desagertu, eta lan gehienak freskoak dira. Trecento esaten diote italiarrek XIV. mendeari, kultura-giroa adierazteko.

Naturaltasun Handiaren Ezaugarriak

Irudiek sakontasuna dute, espazioan kokatuta daude, itzalak adierazten dira, bolumenak eta sentipenak adierazten dira.

Florentziako Eskola

Cimabue izan zen aitzindaria eta Trecento pinturaren sortzailea. Giottok, berriz, irudiei...

Jarraitu irakurtzen "Pintura gotikoa: Trecento, Florentziako eta Sienako eskolak eta gotiko flandestarra" »

Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,94 KB

Arkitektura Gotikoa: Katedralen Garaia

Arte gotikoaren aroa katedralen garaitzat jo genezake, eta hirietako artetzat. Biziki handitu ziren orduan hiriak, ikusgarriro hazi zen haietan ekonomia eta bizkor zabaldu ziren gremioak, orduko hirietako biztanleen erlijiotasun sendoarekin batean. Frantzian hasi zen mugimendua, baina laster hedatu zen Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurralde batzuetara. XII. mendearen bigarren zatian sortu zen estilo berritzailea.

Giro Ideologikoa eta Saint Denis Basilika

Giro ideologiko horren erakusgarri gardena eskaintzen digute Hugo de Saint Victor teologoak eta Suger abadeak, Parisko Saint Denis abadiako abade nagusiak, eliz espazioaren inguruan plazaratu zituzten ideiek. Saint Denis basilika izan zen,...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia" »

Industria-hiria: XIX. mendeko zabalgunea eta hiri-periferia

Arteak eta humanitateak2,66 KB

1.2.2. Industria-hiria: XIX. mendeko zabalgunea eta hiri-periferia

Industrializazioarekin batera, espazioaren aldetik faktore erabakigarri bat garraioen eta bide-sareen garapena izan zen. Azpiegitura berriek (errepideek eta trenbidetokiek) hartzen zuten espazio fisikoagatik, barrutien arteko loturak errazten zituztelako.

Plangintza horren lehen emaitzak trena hiriguneetara iristea eta zabalgune proiektua izan ziren. Zabalguneok egiteko, Erdi Aroko harresiak bota eta sektore berriak planifikatu behar ziren hirigune historikoen inguruan, edo bestela, auzo historikoei erantsita.

Bi ezaugarri zituzten: batetik, bideplanoaren erregulartasuna (ortogonala edo erradiala), hiriko barneko joan-etorriak errazteko; eta bestetik, etxesailkoak antolamendua...

Jarraitu irakurtzen "Industria-hiria: XIX. mendeko zabalgunea eta hiri-periferia" »

Arte gotikoa: ezaugarriak, testuingurua eta arkitektura

Arteak eta humanitateak3,57 KB

Pintura gotikoa

Marren nagusitasuna, kolore eneremuak bereiztuz. Marra lodia eta kontraste handikoa. Eskema hierarkikoak eta simetrikoak errepikatu egiten dira.

Sinbolismoaren erabilera

Ez dute natura imitatzen, munduhonetatik haratago beste errealitate bat irudikatzen dutelako. Irudien bidez, Bibliaren mezu doktrinala zabaltzea dute helburu.

Jainkotasun handiko irudietan, izaera jainkotarra nabarmentzen da hieratizazioa eta mugimendu falta antzemanez.

Irudi narratiboak eta adierazkorrak mezua ondo ulertu dadin, kolore biziak eta kontrastatuak oso egokiak suertatzen dira.

Batzuetan, expresibitatearen mesedetan, irudi deformatu eta desproportzionatuak egiten dira.

Teknikak

  • Horma eta gangetan, nagusiki absidetan: freskoa
  • Egur gainean, aldareko aurrealdeak:
...
Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: ezaugarriak, testuingurua eta arkitektura" »

Greziar Arkitektura Klasikoa: Akropolisa, Ordenak eta Tenploak

Arteak eta humanitateak6,3 KB

Arkitektura: Hirigintza

Akropolisa greziar klasikotik heredatu den ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen kokatua, 165 metroko mendi baten gainean dago. K.a. V. mendean eraiki zen, Periklesen agindupean, eta jatorriz gotorleku bat zen.

Arkitekturaren oinarriak

  • Lan orekatuak eta proportzionalak sortzea da helburua, simetria eta armonia lortzeko.
  • Edertasuna proportzioan eta neurrian oinarritzen da, gizakiaren ikuspuntutik.
  • Kolosalismoaren aurkako artea da.
  • Eraikin erlijiosoak eta zibilak eraikitzen dira. Tenplua jainkoaren egoitza da.

Bisualki perfektuak diren errekurtsoak

  • Entasia: zutabeak erdian lodiagoak dira.
  • Izkinetako zutabeak: lodiagoak dira.
  • Zutabeen arteko espazioa: desberdina da.

Eraikuntza sistema

Eraikuntza dintelduna da, arkitrabedun sistema...

Jarraitu irakurtzen "Greziar Arkitektura Klasikoa: Akropolisa, Ordenak eta Tenploak" »