Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Pintura Erromanikoa: Ezaugarriak, Teknikak eta Adibideak

Arteak eta humanitateak2,59 KB

Pintura Erromanikoa: Ezaugarri Orokorrak

Helburua ez zen errealitatea irudikatzea, Itun Zaharreko eta Berriko ideiak eta kontzeptuak adieraztea baizik. Naturalismo ezak zehazten du pintura erromanikoaren izaera, eta irudikatutako elementuen konbentzionalismoa eta aurkezpen estereotipatua ditugu haren ezaugarri nagusiak.

Teknikak

Horma pintura landu zen nagusiki eta temple pintura.

Gaiak

Ikonografia, Kristo Pantokrator, apokalipsiko irudiak, Adan eta Eba, Ama Birjina eta haurra altzoan eta Itun Zaharreko pasarteak.

Gaien Trataera

Zentzu hierarkikoa, hieratismoa, frontalitatea, estatismoa, bidimentsionaltasuna, estilizazioa, errepikapena.

Baliabide Piktorikoak

Marra beltz lodi batez inguratzen zen marrazkia. Argirik ez eta koloreak lauak dira. Konposizioa...

Jarraitu irakurtzen "Pintura Erromanikoa: Ezaugarriak, Teknikak eta Adibideak" »

Arte Bizantziarra: Inperioaren Sorrera eta Eragina

Arteak eta humanitateak3,92 KB

Arte Bizantziarra: Inperioaren Sorrera

Arte klasikoa desagertzen zihoan bitartean, Konstantinoplan IV. mendetik 1453ra tradizio erromatarra gorde zen. Kultura bizantziarra Erdi Aroan forma artistikoen igorle eta sortzaile bihurtu zen. VI. mendea da goren unea. Justiniano zen enperadorea, eta gerra luze batzuen ondoren lurralde asko lortu zituen. Grezia zaharretik, ekialdearen eta kristautasunaren eraginez, zibilizaziorik bikainenetako baten ardatza izan zen.

Konstantinopla: Kultura Bizantziarraren Erakusgarri

Konstantinopla bizantziar kultura handiaren erakusgarri zen, Bosforoko leku estrategikoan kokatua. Erdialdean enperadorearen jauregi sakratua eta Santa Sofiaren basilika zeuden. Eliza eta portikoak ere bazituen. Herri jai nabarmenak zeuden...

Jarraitu irakurtzen "Arte Bizantziarra: Inperioaren Sorrera eta Eragina" »

Greziar Artea: Arkitektura, Eskultura eta Zeramika

Arteak eta humanitateak2,72 KB

GREZIAR ARKITEKTURA

Greziarrek eraikin erlijiosoak eta zibilak eraiki zituzten. Arkitektura erlijiosoaren barruan, Olinpia, Delfos, Atenas edota Epidauroko santutegietan egindako tenpluak ditugu, besteak beste.

Tenpluen Oinplanoa eta Funtzioa

Tenpluen oinplanoa beti berdina izaten zen: jainkoarentzako gune bat (cella edo naos). Gune horrek laukizuzen forma zeukan eta zutabe biribileko euskarriz inguratua zegoen. Cellaren aurrean, edo atzean, beste ganbara batzuk eraiki zitezkeen.

Oinarrizko eskema hori abiapuntutzat hartuta, honako hiru ordena hauek asmatu zituzten:

  • Doriarra
  • Joniarra
  • Korintiarra (azken hau joniarraren aldaera bat bazen ere).

Tenpluek ez zituzten eliza moderno batek betetzen dituen funtzio berdinak betetzen. Jainkoarekiko kultuarekin...

Jarraitu irakurtzen "Greziar Artea: Arkitektura, Eskultura eta Zeramika" »

XIX. Mendeko Errealismoa eta Artistak

Arteak eta humanitateak2,51 KB

David

Neoklasizismo frantsesaren erakusle handienetako bat izan zen. Napoleonen artista ofiziala izan zen. Irudien argi orokor uniformea, kontraste bizirik edo baliabide tenebristarik gabea zen. Marrazkiari koloreari baino garrantzi handiagoa eman zitzaion. Koadroetan irudien batasuna eta oreka sendotu ziren. Helburua edertasuna bilatzea zen. Erretratugile guztiz dotorea izan zen. David hain atxikirik bizi izan zen Iraultzaren eta Napoleonen Inperioko idealei, non Bruselara joan behar izan zuen ihesi, Frantziako Borboien monarkia berrezarri zutenean.

Lanak

  • Napoleon Koroatzea
  • Marat erailik

Delacroix

Oso pintore ugaria izan zen, luzaro bizi izan zelako. Gai guztiak ukitu zituen: politikoak (Askatasuna herriaren gidari), exotikoak (Sardanapaloren heriotza)...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Errealismoa eta Artistak" »

Artearen Maisulanak: Konparaketa eta Azterketa

Arteak eta humanitateak2,27 KB

Eros eta Psike

Eros eta Psike eskultura Antonio Canova eskultore italiarrak egin zuen 1787 eta 1793 urteen artean. Eskultura estilo neoklasikokoa da. Neurriak 155 x 168 cm-koak dira. Bultu biribilekoa da, marmolezkoa, eta aurrealdetik ikusteko egina dago. Canova Apuleioren Urrezko Astoa obran inspiratu zen, eta eskultura honek maitasuna irudikatzen du. Forma klasikoetan inspiratu zen pertsonaia gazteak irudikatzeko ereduan, eta teknikaren aldetik bukaera perfektua da.

Eros eta Psike musu bat emateko zorian dauden momentuan, haien aurpegiek espresioa daukate, baina ez dira Michelangeloren eskulturak bezain espresiboak. Bi ardatz daude, 'X' forma osatzen dutenak, baina Psiqueren hankaren ardatza luzeagoa da. Bi ardatzen erdigunea pertsonaien buruetan...

Jarraitu irakurtzen "Artearen Maisulanak: Konparaketa eta Azterketa" »

Artelan Errenazentistak: El Greco eta Botticelli

Arteak eta humanitateak2,58 KB

El Greco: Orgaz Kondearen Ehorzketa

Margolan hau, XVI. mendean, 1596. urtean egin zuen El Grecok. Errenazimenduan egin zen, manierista estiloan. Toledoko Santo Tomé elizarentzat egin zuen, eta gaur egun ere bertan dago.

Artelanaren Datuak

  • Neurriak: 4,80 x 3,60 metrokoak.
  • Teknika: Oihal gaineko olio-pintura.

Konposizioa eta Esanahia

Margolana bi zatitan banatzen da:

  • Beheko partea: Ehorzketa agertzen da, lutoa eta seneritatea islatuz. Bertan, aurreko eta atzeko ilarak bereiz ditzakegu, zaldunak (erretratuak) agertzen direlarik. San Agustin eta San Esteban, lehen planoan daudenak, Gonzalo Ruiz de Toledo, Orgaz Kondearen gorpua lurperatzeko jaitsi ziren.
  • Goiko aldea: Zerua irudikatu zuen, zoriontsuen bizitza irudikatuz.

Ezaugarri Artistikoak

Goiko figurak...

Jarraitu irakurtzen "Artelan Errenazentistak: El Greco eta Botticelli" »

Gasteiz: Historia, Hirigintza eta Egitura

Arteak eta humanitateak2,88 KB

Kokapena

Gasteiz hiri baten planoa da, baldintza geografiko eta bilakaera historiko luze baten emaitza. Kokapen geografiko pribilegiatua du, estrategikoa, kostaldea eta barrualdearen arteko bidean, Arabako lautadaren erdian, 525 metroko altueran. Historian zehar, merkatu indar handia izan du. Erromes bidea izan zen, eta horrek, XIII. mendean, hiri-hazkundea eta merkataritza-garapena ekarri zituen. Arabako biztanleriaren % 75 Gasteizen bizi da. Plano erregularra du, hirian zehar mugitzea erraztuz.

Historia

  • K.a. I. mendean: Erromatarrak bizi izan ziren denbora batez (Arkaia).
  • 1181: Antso VI.ak "Nova Victoria" fundatu zuen.
  • 1200: Alfontso VIII.ak konkistatu zuen.
  • XIII-XVIII. mendeak: Egitura feudal tipikoa.
  • XIX. mendea: Garapen modernoa.
  • 1950etik aurrera:
...
Jarraitu irakurtzen "Gasteiz: Historia, Hirigintza eta Egitura" »

Neoklasizismoa: Eskultura eta Pintura Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,26 KB

Eskultura

Eragin ez-iraultzailea klasizismoaren eraginagatik Berpizkundean. Eskultoreek ez zituzten drama handiko poseak irudikatzen. Koloretako marmola ez zen erabiltzen. Forma idealizatuak marmol zurian egiten ziren.

Egileak

Canova

Bere lanak perfektuki amaituak zeuden eta benetako pertsonak ziruditen. Irudi erakargarriak, graziaz beteak eta dotoreak. Dignitate falta zuten pertsonak eta aurpegi atsegineko emakumeak. Ospe handia lortu zuen, baina ezin zuen beste garaietako eskultoreekin lehiatu.

Lanak:

  • Apolo eta Psike
  • Hiru Graziak

Thorvaldsen

Daniar eskultorea, Neoklasizismoko ordezkari ospetsuenetako bat. Grezia klasikoko estiloa bereganatu zuen, Greziar mitologiatik hartutako motiboak erabiliz. Pertsonaia garrantzitsuen erretratuak.

Lanak:

  • Maria Magdalena
  • Zeus
...
Jarraitu irakurtzen "Neoklasizismoa: Eskultura eta Pintura Nagusiak" »

Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea

Arteak eta humanitateak4,69 KB

Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea

Sarrera

Goya XVIII. eta XIX. mendeetan bizi izan zen eta obra ugari egin zituen. Bizitza luzea izan zuen, eta bere ekoizpen artistikoa oso oparoa izan zen. Bere obran garrantzitsuak dira data hauek: Madrilera bizitzera joatea, gor geratzea, Independentzia Gerra, Fernando VII.aren itzulera eta Frantziarako erbesteratzea.

Hasierako lanak

Hasieran, pintura erlijiosoak egin zituen. Madrilen zegoenean, tapizak egiteko kartoien pintorea izan zen. Gai herrikoiak, egunerokoak, jaiak... landu zituen, kolore bizien erabilera eginez. Hasieran garaiko moda azaltzen bazuen ere, gero gertakizunen aurrean begirada kritikoa azaldu zuen. Amaieran kritika satirikoa egin zuen, adibidez, “Ezkontza”...

Jarraitu irakurtzen "Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea" »

Rokoko Estiloa: Dotorezia eta Sentsualitatea

Arteak eta humanitateak4,55 KB

Rokokoa, XVIII. mendeko Frantziako barruko dekoraziorako estilo artistiko bat izan zen, 1720ko hamarkadaren amaieratik garatua. Beste herrialde batzuetan "Frantziako Estiloa" izenez ere ezagutzen da. Estilo honek barrokoaren handitasuna alde batera utzi eta arintasuna, grazia eta intimitatea bilatu zituen.

Ezaugarri nagusiak:

  • Galantea: Luxuzko eta findutako elementuak.
  • Kontrasteak: Asimetriak eta forma kurbatuak.
  • Portzelana: Elementu exotikoak eta Txinako artearen imitazioa.
  • Koloreak: Pastel tonuak, zuriak eta urre koloreak nagusi.

Rokoko Arkitektura

Rokoko arkitekturak jendearen gustua erakarri zuen, eraikuntza txikiak eta bereziak sortuz. Estilo hau batez ere barruko espazioetan garatu zen, hala nola pergola dotoreetan, kabineteetan eta boudoiretan....

Jarraitu irakurtzen "Rokoko Estiloa: Dotorezia eta Sentsualitatea" »