XIX. Mendeko Errealismoa eta Artistak
David
Neoklasizismo frantsesaren erakusle handienetako bat izan zen. Napoleonen artista ofiziala izan zen. Irudien argi orokor uniformea, kontraste bizirik edo baliabide tenebristarik gabea zen. Marrazkiari koloreari baino garrantzi handiagoa eman zitzaion. Koadroetan irudien batasuna eta oreka sendotu ziren. Helburua edertasuna bilatzea zen. Erretratugile guztiz dotorea izan zen. David hain atxikirik bizi izan zen Iraultzaren eta Napoleonen Inperioko idealei, non Bruselara joan behar izan zuen ihesi, Frantziako Borboien monarkia berrezarri zutenean.
Lanak
- Napoleon Koroatzea
- Marat erailik
Delacroix
Oso pintore ugaria izan zen, luzaro bizi izan zelako. Gai guztiak ukitu zituen: politikoak (Askatasuna herriaren gidari), exotikoak (Sardanapaloren heriotza) edo ekialdeko nahiz Marokoko lurraldeak gaitzat harturikoak, eta historikoak edo Erdi Arokoak. Miretsi egin zituen Rubens, Rembrandt eta pintore barrokoak. Pintzelkada askeak egiten zituen, eta kontraste biziak eta kolore dirdiratsuak.
Courbet
Courbet dugu, beharbada, errealista izena hobekien dagokion pintorea. Ideologiaz sozialista proudhondarra zen. Aurkezten zuen aurrean azaltzen zitzaion gizartea, idealizazio oro bazter utzirik. Publiko burgesaren alde baten mespretxu handiena jaso zuen horregatik.
Margolan ezagunenak
- Ehorzketa Ornansen
Millet
Laborarien bizimodua izan zen ordudanik haren koadroetako gai nagusia. Haien bizimodu ezin latzagoak hunkiturik, bere garaiko laborari sasoilari pobreak aurkeztu zituen margolanetan, egoera hura salatu nahian, irudikaturiko pertsonaien duintasuna agerian utziz.
Daumier
Karikaturatik hurbil daude batzuetan haren marrazkiak. Salatu zituen klase xumeen bizi-baldintza latzak eta zapaltzaileen ustelkeria, eta kartzelan sartu zuten behin baino gehiagotan horregatik.
Haren lan famatuena
- Crispin eta Scarpin
Corot
Paisaialari bikaina izan zen. Paisaiak naturalean pintatzeko ohitura zuen. Inpresionismoaren aurreko arte moldea du.
Haren lan garrantzitsuena
- Chartreseko Katedralaren Ikuspeia
Errealismoa
XIX. mendearen bigarren herenean abiatu zen mugimendu hau Frantzian. Oso desberdinak ziren pintoreak. Paisaiaren pintura errealistak garai hartako gizartearen ohiturak, bizimodua eta portaeraren deskribapen zorrotza egiten du. Errotik jo zuen Errealismoak Erromantizismoaren kontra.