Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea
Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea
Sarrera
Goya XVIII. eta XIX. mendeetan bizi izan zen eta obra ugari egin zituen. Bizitza luzea izan zuen, eta bere ekoizpen artistikoa oso oparoa izan zen. Bere obran garrantzitsuak dira data hauek: Madrilera bizitzera joatea, gor geratzea, Independentzia Gerra, Fernando VII.aren itzulera eta Frantziarako erbesteratzea.
Hasierako lanak
Hasieran, pintura erlijiosoak egin zituen. Madrilen zegoenean, tapizak egiteko kartoien pintorea izan zen. Gai herrikoiak, egunerokoak, jaiak... landu zituen, kolore bizien erabilera eginez. Hasieran garaiko moda azaltzen bazuen ere, gero gertakizunen aurrean begirada kritikoa azaldu zuen. Amaieran kritika satirikoa egin zuen, adibidez, “Ezkontza” lanean.
Gortasuna eta aldaketa politikoen eragina
1790etik aurrera, gortasunak eta egoera politikoak eragina izan zuten bere obran. Adibidez, “San Antonio La Floridako” freskoetan, petxinetan aingeru eta santuen irudiak egin zituen, eta narrazioa kupulan. Han, jendetza ugarik inguratzen du hildakoa berpiztu zuen santua. Gaia eguneroko gai gisa landu zuen. Espazioa koloreak definitzen du. Pertsonaien ezaugarriak sinplifikatuta daude, eta sentimendu ugari azaltzen dira. Eredu klasiko eta arau konbentzionalen kontra, gero eta argiago agertzen da.
Apetak (1797-1799)
Irudi grabatuak dira. Giza izaeraren satira egiten du: justizia eza, sineskeria, ez ulertzea, sasi jakituria...
Erretratuak
Aristokrazia, errege-familia, lagunak... erretratatu zituen. Adibidez, “Karlos IV.aren familia” taldeko erretratua da. Konposizioari dagokionez, familia zutik dago, artista pintatzen ari den pertsonaiari begira, ia lerroan.
Gerraren hondamendiak (1808-1811)
XIX. mendeko lehen urteetatik bere baitan biltzen da artista, eta egoera politikoa nabaritzen da bere koadroetan. Gerran oinarrituta, biolentzia, krudeltasuna eta bakardadea agertzen dira bere obran.
Fernando VII.aren itzulera eta isolamendua
Fernando VII.aren itzulerak hasieran esperantza sortu bazuen ere, ezer ezean geratu zen erregeak liberalen kontrako errepresioa hasi zuenean. Kamara pintorearen titulua gorde arren, ez zuen mandatu gehiagorik jaso. Gero eta isolatuago egon zen.
Pintura beltzak
“Pintura beltzak” izeneko lanetan, adibidez, “Saturno bere seme-alabak jaten”, Goyak azpikontzientean arakatuz errepresentazio patetikoak egin zituen. Gai mitologikoa da: Saturno. “Sorginak” eta “Akelarrea” lanetan, berriz, eguneroko gaiak landu zituen. Koloreei dagokienez, ke beltza, gorriren bat, marroiak erabili zituen. Izena ez dator pintura hauen koloretik, gaitik baizik. Eszena oso gogorrak errepresentatzen dira, irudiak sinplifikatuta daude, eta koloreak puruak dira, nahastu gabe.
Goyaren erbesteratzea
Garai honetakoak dira “Bordeleko zezenak” eta “Bordeleko esne saltzailea”. Pintura baikorragoak dira.
Obraren ezaugarriak
- Obra ugaria.
- Genero eta gai guztiak landu zituen: oihala, freskoa, grabatuak, marrazkiak, gai erlijioso eta profanoak...
- Grabatuak eta marrazkiak pinturak bezain garrantzitsuak dira.
- Bere artea eta obra bilakatzen doaz bere bizitzan zehar, gero eta libreago aurkezten da.
- Oso pintore kolorezalea da.
- Idealismotik ihesi, naturalismoa landu zuen.
- Hasieran bizitzaren ikuspegi baikorra landu bazuen ere, gero eta errealistagoa izango da.
- Irudimen handikoa.
- Errealitatea umorez eta satiraz landu zuen.
- Errealitate hau gero deformatu eta bere alde izugarrian margotu zuen.
- Bere obra oinarrizkoa da ikuspuntu historikotik.
- Errealitate historikoa eta piktorikoa elkar lotzen dira.
- Filosofiaren aldetik, gizakiaren kritika gogorra eta ezezkorra egin zuen, bere nahia eta krudeltasuna erakutsiz.
Artearen norabide berrien aitzindaria
Goya artearen norabide berrien aitzindaritzat har daiteke:
- Erromantizismoarena: sentimenduak lantzeko modu berria duelako, gizakien analisi psikologikoa egiten duenean. Jendetza bihurtzen du koadro askoren protagonista: “Fusilamenduak”, “Akelarrea”...
- Inpresionismoarena: argia eta kolorearen trataeran.
- Espresionismoarena: adierazpenaren menpean jartzen duelako irudien itxura: irudiak sinplifikatu...
- Surrealismoarena: ametsen munduan murgiltzen hasten denean.