Gasteiz: Historia, Hirigintza eta Egitura
Kokapena
Gasteiz hiri baten planoa da, baldintza geografiko eta bilakaera historiko luze baten emaitza. Kokapen geografiko pribilegiatua du, estrategikoa, kostaldea eta barrualdearen arteko bidean, Arabako lautadaren erdian, 525 metroko altueran. Historian zehar, merkatu indar handia izan du. Erromes bidea izan zen, eta horrek, XIII. mendean, hiri-hazkundea eta merkataritza-garapena ekarri zituen. Arabako biztanleriaren % 75 Gasteizen bizi da. Plano erregularra du, hirian zehar mugitzea erraztuz.
Historia
- K.a. I. mendean: Erromatarrak bizi izan ziren denbora batez (Arkaia).
- 1181: Antso VI.ak "Nova Victoria" fundatu zuen.
- 1200: Alfontso VIII.ak konkistatu zuen.
- XIII-XVIII. mendeak: Egitura feudal tipikoa.
- XIX. mendea: Garapen modernoa.
- 1950etik aurrera: Hazkunde ikaragarria (industrializazioa, etorkinak).
- 1980ko maiatzaren 23a: EAEko hiriburu izendatu zuten.
Hiri Egitura
Hiriaren garapenarekin batera, hiru espazio nabarmentzen dira:
Alde Zaharra
Hasieran, harresiz inguratuta zegoen. Plano erradiozentrikoa du, hiru kale luze eta lau atetan bukatzen ziren bi zeharkaleekin. Kaleek gremioen izenak zituzten (funtzio nagusia militarra zen). XIII. mendean, lehen zabalgunea egin zen (Korreo, Zapatari, Errementari, Andre Maria). 1256an, bigarren zabalgunea egin zen (Aiztogile, Pintore, Judutegia); harresiz beste aldean, arrabalak zeuden. XV-XVIII. mendeen artean ez zen hazkunderik izan. Ezaugarriak: bilbe itxia, eraikin baxuak, etxegintza (dorretxeak, Otxanda dorrea, herri xehearen etxe luzeak, jauregiak, jauretxeak), lurzoru erabilera (etxebizitzak, lantegiak, dendak, biltegiak, eraikin publikoak), gizarte arloan (erdigunean dirudunak eta eraikin publikoak, periferian langileak).
Zabalgunea (XIX. mendean zehar)
Sarrera: Olagibelen lanak, karlistaldia, frantziarren inbasioa, Plaza Berria. Lehen erdialdean, militarren apartean, karlistaldiaren bukaeran beste funtzio batzuk gehitu ziren (merkatua, industria, erlijioa), ekonomiaren gorakada, trena, geltoki kalearen alineazioa proiektatu zen (Dato), kale zabal eta erregularrak. Bigarren erdialdean, hegoalderantz zabaldu zen. 1900-1950 artean, hazkunde geldoa izan zen. Mendearen hasieran hiritartze berriak egin ziren (Lovaina, Judimendi). 1940tik aurrera, etorkinak etorri ziren (Mercedes, BH, Michelin). 1950etik aurrera, industrializazio prozesu azkarra eta etorkinen etorrera zela eta, auzo modernoak eraiki ziren: Abetxuku, Arana, Adurtza, Pilar, Ariznabarra, Sansomendi, Zaramaga… 1973ko krisian, hiria bitan hirukoiztu zen. 2000. urtean, Hiri Plan Nagusiak hiriaren hazkundea ekialdera eta mendebaldera eraman zuen (Salburua, Zabalgana), ez dute izaera administratiboa. Gaur egun, 240.000 biztanle ditu. Etorkizunera begira, etxebizitzen prezioak baxuak dira, baina langabezia tasa altua da. Etorkin atzerritarrak gizarteratzeko beharra dago.