Greziar Artea: Arkitektura, Eskultura eta Zeramika
GREZIAR ARKITEKTURA
Greziarrek eraikin erlijiosoak eta zibilak eraiki zituzten. Arkitektura erlijiosoaren barruan, Olinpia, Delfos, Atenas edota Epidauroko santutegietan egindako tenpluak ditugu, besteak beste.
Tenpluen Oinplanoa eta Funtzioa
Tenpluen oinplanoa beti berdina izaten zen: jainkoarentzako gune bat (cella edo naos). Gune horrek laukizuzen forma zeukan eta zutabe biribileko euskarriz inguratua zegoen. Cellaren aurrean, edo atzean, beste ganbara batzuk eraiki zitezkeen.
Oinarrizko eskema hori abiapuntutzat hartuta, honako hiru ordena hauek asmatu zituzten:
- Doriarra
- Joniarra
- Korintiarra (azken hau joniarraren aldaera bat bazen ere).
Tenpluek ez zituzten eliza moderno batek betetzen dituen funtzio berdinak betetzen. Jainkoarekiko kultuarekin loturiko altxor-gordailu gisa erabiltzen ziren. Tenplua jainkoek haien eskaintzak uzteko lekua zen. Tenpluaren barruko gela, cella delakoa, nagusiki ganbera gotortu eta despentsa gisa erabiltzen zen. Aldarea zerupean zegoen, askotan tenpluaren aurrean.
Fededunei ostatu emateko pentsaturik ez zeudenez, ez ziren dimentsio handikoak ezta altuak ere izan behar. Kanpotik ikusiak izateko eraiki ziren.
GREZIAR ESKULTURA ETA ARTE PLASTIKOAK
Eskultura: Kanona eta Giza Irudia
Greziako artistek eskultura ugari egin zituzten, tenpluak apaintzeko eta jainkoak goresteko helburuarekin. Greziarrentzat jainkoek giza itxura zeukatenez, estatuek gizakiaren itxura izan behar zuten, baina inolako akatsik gabe.
Horregatik, gorputz atalen artean forma zehatzak eta proportzio idealak, hau da, kanona, bilatu nahi izan zuten. Artistak gizaki moten eredu gero eta zorrotzagoak egiten ahalegindu ziren (emakumeak, gizonak, gazteak, agureak…). Hasierako estilo zurrunetatik (eskultura egiptoarrak imitatzen hasi baitziren), gaur egungo kanon idealetara iritsi arte, bilakaera handia izan zuten.
Zeramika eta Pintura Estiloak
Ez da greziar pinturaren adierazpenik gorde, baina zeramikazko ontziak erabil ditzakegu nolakoa izan zitekeen pentsatzeko. Ontziek hainbat forma zituzten, ematen zitzaien erabileraren arabera. Hauek ziren gai nagusiak:
- Mitologiako gaiak.
- Literatur lanetako gaiak (adibidez, Iliada eta Odisea).
- Prestatzen ari ziren atletak.
- Gerrako irudiak.
Zeramikan hiru estilo bereizi ziren:
- Geometrikoa.
- Hondo gorriaren gainean egiten ziren irudi beltzak.
- Hondo beltzaren gainean egiten ziren irudi gorriak.