Arte Bizantziarra: Inperioaren Sorrera eta Eragina

Arteak eta humanitateak3,92 KB

Arte Bizantziarra: Inperioaren Sorrera

Arte klasikoa desagertzen zihoan bitartean, Konstantinoplan IV. mendetik 1453ra tradizio erromatarra gorde zen. Kultura bizantziarra Erdi Aroan forma artistikoen igorle eta sortzaile bihurtu zen. VI. mendea da goren unea. Justiniano zen enperadorea, eta gerra luze batzuen ondoren lurralde asko lortu zituen. Grezia zaharretik, ekialdearen eta kristautasunaren eraginez, zibilizaziorik bikainenetako baten ardatza izan zen.

Konstantinopla: Kultura Bizantziarraren Erakusgarri

Konstantinopla bizantziar kultura handiaren erakusgarri zen, Bosforoko leku estrategikoan kokatua. Erdialdean enperadorearen jauregi sakratua eta Santa Sofiaren basilika zeuden. Eliza eta portikoak ere bazituen. Herri jai nabarmenak zeuden Hipodromoan.

Gatazka Ikonoklasta

Erlijio irudiak suntsitzeko mugimendua izan zen. Gerra zibil bilakatu zen eta jende asko hil egin zen. Honen ondorioz, erlijio irudiak zorrotzagoak bilakatu ziren:

  • Pantokrator jainkoa bedeinkatze keinuarekin eta argi koroarekin.
  • Theotokos jainkoaren ama Hodigitria tronu batean eserita edo zutik ageri da.
  • Ama Birjina Nikopeia (Garaipenaren Ama Birjinia).
  • Galaktotrophousa (Esnearen Ama Birjina).
  • Eleusas (Samurtasunaren Ama Birjina).

Arkitektura Bizantziarra

Harria eta adreilua erabiltzen ziren. Oinplano erdikidea edo zentrala, zirkularra edo karratu baten txertatuta. Atari modura narthex sarrera. Euskarriak harroinadun zutabeak ziren, fuste biluzidunak eta kapitelak piramidearen formakoak. Altxaera erdi puntuko arkuaz, ertz gangaz eta kanoi ganga formako estalkiz eta petxinen gaineko kupulaz apainduta. Apaindurak garestiak ziren.

Santa Sofia Eliza

Karratu batean txertaturiko greziar gurutze formako oinplanoa du, narthexarekin. Erdian kupula zentral handi bat dago. Honi eusten lau petxinek, pilare sendoen gaineko lau arkuk eusten diote. Pisua arintzeko bi kupula erdi handienak eusteko eta bigarren mailako beste txikiago batzuk pisua lurreraino transmititzeko.

Veneziako San Markos Eliza

Grekotar gurutze formako oinplanoa eta danbor gaineko kupuladuna.

Ravennako San Vital Eliza

Oinplano zentrala du, oktogonala. Kupula du erdian, adreiluzkoa kanpoaldea eta dekorazio politez barrualdea. Mosaiko aipagarriak ditu (Justiniano eta bere gortea).

Mosaiko Bizantziarrak

Konstantinoplan zeuden garrantzitsuenak hondatu ziren. Ravennako San Vitalen Justiniano eta bere gortea eta Teodora eta gorteko andreak aurki ditzakegu.

Justiniano eta Bere Gortea (Mosaikoa)

Mosaikoa elizaren alde batean dago. Irudiak lauak eta hieratikoak dira, eta bakoitza bere karguari dagokion ikurrarekin ageri da. Konposizio zurruna eta hierarkikoa da, eta jantziak dira azpimarragarrienak.

Pintura Bizantziarra

Aurrez aurrekotasunaren legea eta alderantzizko perspektiba erabili zituzten.

Paleokristaua: Lehen Kristau Artea

Katakunbetako Sinboloak

  • Krisma: alfabeto grekoko khi edo rho.
  • Txoria eta fruituak: jainkoak emaniko dohainak.
  • Arraina: lehen kristauen sinboloa.
  • Artzain onaren itxura: haren bizitzako pasarteak.

Arkitektura Paleokristaua

Lehenengo basilika erromatarren ereduaren arabera eraiki ziren eliza gehienak. Patioak atrio izeneko portiko batez inguratuta, atari bat atrioaren eta eliz barruaren artean (narthex). Baziren oin zentraleko eraikinak. Gorputz zentrala jasota eraikitzen zuten, eta beherago nabe kontzentriko bat, eraztun formako ganga batez estalia. Eliza txikietan gehien bat. Martiruum, santu martiriren baten ohorezko eliza.

Pintura, Mosaikoa, Eskultura Paleokristauak

Naturaren eta espirituaren arteko gatazka, egun ere modu batean dagoena. Forma dotoreak eta kalitate handiagoak. Bazter oro zabaldu zen elizak mosaikoz dekoratzeko eta sarkofagoak harrian zizeldu eta edertzeko joera, eta objektuak urre, zilar eta boliz landu.

Deskargatu

PDF Word HTML