Artelan Errenazentistak: El Greco eta Botticelli
El Greco: Orgaz Kondearen Ehorzketa
Margolan hau, XVI. mendean, 1596. urtean egin zuen El Grecok. Errenazimenduan egin zen, manierista estiloan. Toledoko Santo Tomé elizarentzat egin zuen, eta gaur egun ere bertan dago.
Artelanaren Datuak
- Neurriak: 4,80 x 3,60 metrokoak.
- Teknika: Oihal gaineko olio-pintura.
Konposizioa eta Esanahia
Margolana bi zatitan banatzen da:
- Beheko partea: Ehorzketa agertzen da, lutoa eta seneritatea islatuz. Bertan, aurreko eta atzeko ilarak bereiz ditzakegu, zaldunak (erretratuak) agertzen direlarik. San Agustin eta San Esteban, lehen planoan daudenak, Gonzalo Ruiz de Toledo, Orgaz Kondearen gorpua lurperatzeko jaitsi ziren.
- Goiko aldea: Zerua irudikatu zuen, zoriontsuen bizitza irudikatuz.
Ezaugarri Artistikoak
Goiko figurak luzangak dira, gorputz proportzioekin. Koloreei dagokienez, lurreko atalean hotzak dira, apezpikuen arropa izan ezik; eta zeruko atalean kolore beroagoak agertzen dira. Margolan honek argi irreala du, eta aipagarriak dira El Grecok egindako hodei bitxiak. El Grecok koloreekin eta argi irrealekin jokatzen du mugimendu sentsazioa emateko. Pertsonaia eta irudi guztiak erdialdera inklinatzen dira eta markora moldatuta daude.
Sandro Botticelli: Venusen Jaiotza
Sandro Botticellik egin zuen, 1482-1484 bitartean, tenperaz, oihal gainean. 278,5 cm zabal eta 172,5 cm-ko altuera du. Gaur egun, Uffizi galerian dago, Florentzian.
Interpretazioa eta Konposizioa
Venusen jaiotza baino gehiago, Venusen hondartzara iritsiera irudikatzen du. Ezkerraldean Zefir eta Kloris daude, elkar besarkatuta, materiaren eta izpirituaren batasuna sinbolizatuz.
Uste da margolan hau Lorenzo di Pierfrancesco de Médici-ren eskariz egin zela Villa di Castello apaintzeko. Beste teoria batzuk ere badaude, horregatik ez du data zehatzik. Egileak irudikatzen duen unea, jaiotzaren ondoren, Zitera uharterako iritsiera da.
Venus obraren erdian agertzen da, ardatz nagusia izanik, maskor handi baten gainean; bere ile horiek atal intimoak estaltzen dizkiote eta eskuineko besoarekin bularra estaltzen du. Lehen esan bezala, Zefir eta Kloris agertzen dira, eta haien inguruan larrosak erortzen dira. Ninfa batek hondartzan itxaroten dio, mantu gorri batez estaltzeko.
Koloreen Erabilera
Azkenik, koloreak zuhurrak, bigunak eta birrindatuak dira, jainkosa bezala. Berde hotzak eta urdinak arrosa-koloreko alderdi beroetatik nabarmentzen dira, urrezko ukituekin.