Pintura Erromanikoa: Ezaugarriak, Teknikak eta Adibideak
Pintura Erromanikoa: Ezaugarri Orokorrak
Helburua ez zen errealitatea irudikatzea, Itun Zaharreko eta Berriko ideiak eta kontzeptuak adieraztea baizik. Naturalismo ezak zehazten du pintura erromanikoaren izaera, eta irudikatutako elementuen konbentzionalismoa eta aurkezpen estereotipatua ditugu haren ezaugarri nagusiak.
Teknikak
Horma pintura landu zen nagusiki eta temple pintura.
Gaiak
Ikonografia, Kristo Pantokrator, apokalipsiko irudiak, Adan eta Eba, Ama Birjina eta haurra altzoan eta Itun Zaharreko pasarteak.
Gaien Trataera
Zentzu hierarkikoa, hieratismoa, frontalitatea, estatismoa, bidimentsionaltasuna, estilizazioa, errepikapena.
Baliabide Piktorikoak
Marra beltz lodi batez inguratzen zen marrazkia. Argirik ez eta koloreak lauak dira. Konposizioa simetrikoa eta hierarkikoa.
Joerak Iberiar Penintsulan
- Italo-bizantziarra: Bizantziar estetikaren eraginpekoa (Tahulleko Sant Climent eta Santa Mariako multzoak eta Maderueloko Vera Cruz elizako freskoak).
- Frantziarra: Naturalismo eta dinamismo gehiagokoa (Leongo San Isidoro elizako panteoiko freskoak).
- Islamiar eraginpeko pinturak: Mozarabiar miniatureen ereduen jarraipena (Soriako Berlangako San Baudilio elizako freskoak).
Lanik Bikainenak
Katalunian: Tahull
1125. urte aldera eginak. Bertako irudien hieratismoan eta frontalitatean Bizantzioko eragina nabari da, batez ere Pantokratorrean. Maiestatez beterik dagoen Kristoren hieratismoak eta zurruntasunak jainkoarenganako beldurra sentiarazten zien fededunei.
Sant Climent
Kristo izugarri handia, eta eskuineko eskua eta oinak argikoroatik kanpora aterata ditu. Konbentzionalismoak eta aurkezpen estereotipatuak dira nagusi. Kolore lauak ditu, inguruetan tonalitate bera baina ilunagoak.
Santa Maria
Absideko esfera laurdeneko gangan dago margotuta freskoz. Ama Birjina eta haurra argi-koroa baten barruan daude, errege magoak gurtzen ari diren bitartean. Tronu batean jarririk ageri da ama birjina, haurrak inolako maitasun keinurik. Hiru zerrenda horizontalek iradokitzen dute irudiak ageri diren espazioa eta guztiz ezabatzen da sakontasun sentsazioa.
Gaztelan: Leongo San Isidoro Elizako Errege Panteoiko Freskoa
Gaiak ebanjeliokoak segi arren, panteoiko sei gangetan finagoak eta arinagoak dira, naturalistagoak. Zalutasuna nabari da, sineskortasuna. Espazio sentzaziorik gabeko margolana. Perspektibaren zantzuak eskain litzakeen formarik gabea. Espazio harremanik gabeko elementuak daude.