Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Paulina Bonaparte Venus Garaile Gisa: Canovaren Maisulana

Arteak eta humanitateak2,08 KB

Deskribapen Formala

Paulina erdi biluzik eta etzanda dago marmol zuria imitatzen duen eta urrezko apaindurak dituen zur pintatuko chaise-longue batean. Parisek jainkosa ederrenari emandako sagarra du ezkerreko eskuan. Canovak pertsonaiaren anatomiaren irudikapen naturalista bat bilatzen du; konposizio triangeluar eta oso orekatua erabiltzen du horretarako. Gainera, errezelen eta horien tolesturen xehetasunez kezkatzen da, baita haragi-koloreez ere. Aurrealdetik ikusteko (aurpegi bakarra) irudia bada ere, bere alde guztiak landu ziren.

Gaia

Paulina Bonaparte Napoleonen arreba txikiena zen. Enperadoreak oso gazte ezkonarazi zuen Le Clercekin, bere jeneral onenetako batekin. Paristik alde egin eta senarra eta semea galdu ondoren, Camillo Borgheserekin...

Jarraitu irakurtzen "Paulina Bonaparte Venus Garaile Gisa: Canovaren Maisulana" »

Islama eta Arkitektura: Al-Andalusen Bilakaera

Arteak eta humanitateak2,8 KB

Islama:

Herri barbaroen inbasioaren ondoren, arabiarrek imperio zabal bat eraiki zuten. Zibilizazioaren eta inperio islamarren sorburua Arabia zen. Biztanleria politeista zen, hiri nagusiak Medina eta Meka. Mahomak Arabiako herria erlijiobakarrean bateratzea lortu zuen islamizatuz. Baia, geroago, ez zuen arrakasta izan, beraz, alde egin zuen eta hor Muslimen egutegia hasi zen. Islama erlijiob monoteista da, oso sinplea, eta sinesme eta betebeharrak Koranean daude.

Arkitektura: Adierazpen Garrantzitsua

Arkitektura adierazpen garrantzitsua da, dekoratiboa asko landu zen. EZAUGAR:

  • Material pobreak: adreilu, egur, igeltsua ez ziotelako garrantzi handirik eman iraupenari.
  • Pilare eta zutabe meheak euskarri gisa.
  • Eutsi beharreko elementuak: arku mota ezberdinak:
...
Jarraitu irakurtzen "Islama eta Arkitektura: Al-Andalusen Bilakaera" »

Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismoa, Abstrakzioa...

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Abstrakzioa

Aurreko estiloetan egindako aldaketa guztietan oinarritutako estiloa.

Arte abstraktuan errealitatekoak ez ziren formak irudikatzen hasi zen, objektuak kanpoan utzi zituzten.

Abstrakzioaren barruan hainbat estilo desberdin daude:

  • Kandinsky: Lehen pintorea bere lanean abstrakzioa erabili zuena. Bere garaian bere artea oso apurtzailea izan zen. Bere pinturek ez zuten ezertan errealitaterik adierazi behar.
  • Mondrian: Forma geometrikoak eta oinarrizko koloreak nagusi dira. Lasaitasuna transmititu nahi du.
  • Malevich: Formak eta koloreak adierazi nahi ditu, baina alferrikako guztia kentzen denean geratzen dena bakarrik (zuriaren gaineko zuria, zuriaren gaineko beltza).

Surrealismoa

Freuden psikoanalisiaren teorian oinarrituta, arteak ametsei, erreprimitutako...

Jarraitu irakurtzen "Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismoa, Abstrakzioa..." »

Material Berriak, Modernismoa eta Abangoardiak Artean

Arteak eta humanitateak3,27 KB

Material Berrien Arkitektura

Material berriek, batez ere burdinak, altzairuak eta beirak, orain arte ezinezkoak ziren eraikuntzak egiteko aukera eman zuten. Eraikin oso zabalak, erdiko euskarri gabekoak, altuera handikoak eta zabalera ikaragarrizkoak egin ziren. Aukera hauek merkeak, ausartak eta azkarrak ziren.

Arkitektura mota hau, gehienbat, ingeniariek egiten zuten, arkitektoak antzinako arkitekturari lotuta zeudelako.

Eiffel Dorrea (Frantzia)

Gustave Eiffel ingeniariak erakusketarako proiektatu zuen dorre hau. Bere neurri ikaragarriek harridura eta eztabaida sortu zuten. Dorrea desmuntagarria zen eta erakusketa bukatu ostean desmuntatzeko asmoa zegoen, baina bere arrakasta ikusita, bertan uztea erabaki zen, eta Parisko sinbolo ezagunena bihurtu

...

Jarraitu irakurtzen "Material Berriak, Modernismoa eta Abangoardiak Artean" »

Errenazimentuko Artelan Nagusiak: San Pietro in Montorio eta Michelangeloren Moises

Arteak eta humanitateak4,37 KB

San Pietro in Montorio: Bramanteren Maisulana

Hurbilketa Historikoa

Egilea: Donato Bramante (1502).

Errenazimentu beteko arkitekto nagusitzat hartzen da. Oinplano zentraleko eraikinak egiten zituen, Errenazimentuko oinplano ideala jarraituz.

Azterketa Formala

Tenplu honek ezaugarri hauek ditu:

  • Oinplanoa: Zentrala eta borobila da, ardatz guztietan simetrikoa.
  • Estalkia: Kupulaz estalita dago, esanahi kosmikoa adieraziz.
  • Estiloa: Tradizio klasikoa eta kristaua batzen ditu. Ordena toskanarreko tenplua da; sinplea izanik, plastikotasuna ematen dio, argi-ilun joko erritmikoak sortuz.
  • Egitura: Hainbat egitura kontzentriko ditu, goranzko perspektiba eta estutasuna areagotuz.
    • Barnean, krepidomaren hiru harmaila borobil daude.
    • Podiuma eta honen gaineko peristiloa,
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Artelan Nagusiak: San Pietro in Montorio eta Michelangeloren Moises" »

Inpresionismoa: Argiaren eta Denboraren Pintura

Arteak eta humanitateak2,75 KB

Inpresionismoa

Burgesia kapitalista boterean finkatzen den garaia da. Kapitalismoaren eta II. Industria Iraultzaren hazkundearen garaia da. Europa hedatzen ari da munduan banaketa koloniala dela eta horrekin batera ikerketa zientifikoen garapen garrantzitsua emango da (Darwin). Finean, aldakorra den mundua da eta pintoreak ezin du hori bazterrean utzi.

Aldaketak eta Ezaugarriak

Helbururik nagusiena Edertasunaren ideala Askatasunaren idealagatik ordezkatzea da. Pintura pentsamendu eta historiaren oin-bilurretatik askatuko dute. Urrats hori ulertzeko testuinguru historiko-sozialean arakatu behar da:

  • Trenbidearen inpaktua: lehen aldiz esperimentatuko da abiadura kontzeptua. Erretinak, beraz, errealitate distortsionatua kaptatzen du.
  • Argazkiaren inpaktua:
...
Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa: Argiaren eta Denboraren Pintura" »

Arte Neoklasikoa: Testuingurua, Arkitektura eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,52 KB

Arte Neoklasikoa

1. Testuingurua

Frantziako Iraultzak (1789) eta Industria Iraultzak erabat markatu zuten garaia:

  • Erregimen Zaharraren amaiera ekarri zuten.
  • Mundu modernoaren oinarriak sortu zituzten.

Gertakari nagusiak:

  • Nazionalismoaren eta populazioaren hazkundea.
  • Industrializazioak gizarteak erabat aldatu zituen.
  • Mugimendu berrien sorrera.

Antzinate greko-latinora zuzendu zen begirada. Ilustrazioaren ideia berrien alde, Winckelmann eta Mengs izan ziren abiapuntu. "Inperio estiloa" izena hartu zuen. Pentsamendua arrazoian oinarritu zen, esperimentazioan fede itsua izan zen eta absolutismo monarkikoari gorrotoa adierazi zitzaion.

Artearen konstante bat kritika da, eta helburua edertasuna. Klasikoa (lilura eta imitazioa) modelotzat hartzeak antzinatearen...

Jarraitu irakurtzen "Arte Neoklasikoa: Testuingurua, Arkitektura eta Ezaugarriak" »

XX. Mendeko Eskultura: Abangoardiak, Kubismoa eta Artista Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,63 KB

XX. Mendeko Eskultura: Eraldaketa eta Abangoardiak

1910 baino lehenago, eskultura erabat aldatzen hasi zen. Adibidez, bolumenez soilik arduratzen zen eskultura egitera pasa ziren. Abstrakzioaren garaian, eskulturen eraikuntzaren arazo teknikoek eta material berriek lehen mailako garrantzia hartu zuten.

Eskulturak modu subjektiboan eta pertsonalean egiten zituzten, eta abangoardia ugariren eragina izan zuten. 3D-tan egiten zuten lan, eta oinarrizko ezaugarri hauek zituzten:

  • Plano eta bolumenen elkarguneak.
  • Formaren deskonposaketa eta desitxuratzea.
  • Hutsunea garrantzitsuena da.
  • Kolorea ere baliagarria zen.

Kubismoaren eragina eskulturan

Pinturan eta eskulturan Kubismoaren eragina nabari da. Eskulturak hutsuneak zituenez, modu berri bat sortu zen masa-...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Eskultura: Abangoardiak, Kubismoa eta Artista Nagusiak" »

Errenazimentuko Eskultura: Ezaugarriak, Artisten Lanak eta Espainiako Bilakaera

Arteak eta humanitateak3,22 KB

Errenazimentuko Eskulturaren Ezaugarri Orokorrak

Errenazimenduko eskultoreentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, edertasunaren irudipena ere bazuten helburu nagusitzat. Gainerako arteetan bezala, eskulturan nolabaiteko bereizketa hautematen da XV. mendeko estiloaren, non brontzea ugaritasunez erabili baitzen, eta XVI. mendeko birtuosismoaren artean, non lehentasunez marmola erabiltzera jo baitzen.

  • Arkitektura bezala, eredu klasikoetan oinarritzen da: proportzio-kanona.
  • Antzinako material nobleak erabili zituzten, baina lortutako perfekzioa izugarria izango da.
  • Gaiei buruz, erlijiosoez gain, gai profanoak eta alegorikoak ere jorratzen dituzte.
  • Antropozentrismoa: giza gorputz biluziak garrantzia hartzen du.
  • Zaldizko eskulturak ere garrantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Eskultura: Ezaugarriak, Artisten Lanak eta Espainiako Bilakaera" »

Arte Islamiarra: Arkitekturaren Ezaugarriak eta Eraikin Motak

Arteak eta humanitateak3,33 KB

Arte Islamiarra

Arkitektura: Ezaugarri Orokorrak

  1. Horizontaltasuna: Eraikinek altuera txikia izaten dute. Handitasuna zabaleraren bidez lortzen da. Barnealdeak oso apainduta daude. Gehienak oso azkar eraiki ziren.
  2. Materiala: Material pobreak erabiltzen dira, gero estali egiten direnak itxura dotorea emateko. Adreilua, pezoa, egurra eta arlangaitza. Gainetik igeltsua, azulejuak eta abar jartzen dira.
  3. Euskarriak: Pilareak, zutabeak eta hormak. Ez dute orden zehatzik jarraitzen, baina kapitel korintoarrak erabiltzen dira, baita kubikoak eta abaniko itxurakoak ere.
  4. Arkua: Oso arku mota ezberdinak erabiltzen dira, hala nola, ferra arkua, lobulatua, zorrotza, eta ferra arku zorrotza. Altuera lortzeko arkuak gainjartzen dira.
  5. Estalkiak: Orokorrean, estalki
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Islamiarra: Arkitekturaren Ezaugarriak eta Eraikin Motak" »