Material Berriak, Modernismoa eta Abangoardiak Artean

Arteak eta humanitateak3,27 KB

Material Berrien Arkitektura

Material berriek, batez ere burdinak, altzairuak eta beirak, orain arte ezinezkoak ziren eraikuntzak egiteko aukera eman zuten. Eraikin oso zabalak, erdiko euskarri gabekoak, altuera handikoak eta zabalera ikaragarrizkoak egin ziren. Aukera hauek merkeak, ausartak eta azkarrak ziren.

Arkitektura mota hau, gehienbat, ingeniariek egiten zuten, arkitektoak antzinako arkitekturari lotuta zeudelako.

Eiffel Dorrea (Frantzia)

Gustave Eiffel ingeniariak erakusketarako proiektatu zuen dorre hau. Bere neurri ikaragarriek harridura eta eztabaida sortu zuten. Dorrea desmuntagarria zen eta erakusketa bukatu ostean desmuntatzeko asmoa zegoen, baina bere arrakasta ikusita, bertan uztea erabaki zen, eta Parisko sinbolo ezagunena bihurtu zen.

Modernismoa

Eraikuntza teknika berriak eta material berriak ezagutu arren, modernistek eraikinen interpretazio pertsonala bilatu zuten. Nahiz eta modernismoa estilo zehatz bat ez izan, baditu bere ezaugarri komunak:

  • Modernizatzeko gogoa.
  • Industrializazioak inposatutako estetikaren kontra joatea.
  • Artea eta bizitza bat egitea.

Gaudí: Adierazle nagusia

Hasieran historizismoaren eragina izan zuen, baina gero hori alboratu eta naturan bilatu zuen bere inspirazio iturria, naturaren estrukturak kopiatzen saiatuz. Garai honetakoak dira bere obra garrantzitsuenak:

  • Sagrada Familia
  • Mila Etxea (La Pedrera)
  • Parke Güell

Bilbon, Atxukarro eta La Concordia tren geltokia aipagarriak dira.

Le Corbusier: Arkitektura Modernoaren Bost Puntuak

Le Corbusierrek arkitektura ulertzeko modu berri bat proposatu zuen:

  • Pilareen gaineko eraikina (Pilotis)
  • Sabaian lorategiak
  • Leiho longitudinalak
  • Oinplano askea
  • Fatxada librea

Bere obra nagusiak: Villa Savoye eta Unité d'Habitation.

Kubismoa Eskulturan

Pinturaren kubismoaren eragina eskulturan ere nabaritu zen. Brancusi errumaniarrarekin, errealismo ukituak desagertu ziren eskulturatik. Edozein material erabiliko da.

Kubistek ez dute bolumenik adierazi nahi, baizik eta espazioa. Kubismoak tradizioarekin apurtu eta formak geometrizatu zituen. Abstrakzioak eragin handia izan zuen. Hutsuneek eta zuloek balore plastiko eta estetikoak dituzte.

Picassok eman zion hasiera, baina Brancusi izan zen eskultore kubista garrantzitsuena. Brancusik oso estilo pertsonala zuen, non abstrakzioa eta arte primitiboa nahasten zituen. Adibideak: Txoria, Musua.

Espresionismoa

Errealitatea deformatzen zuten sentimendu sakonak adierazteko. Esperantzarik gabeko pinturak, keinu eta jarrera exageratuak, ia karikaturak. Artistaren emozioak adierazi eta ikusleari transmititu nahi zitzaizkion. Ordena, harmonia eta oreka baztertu zituzten.

Edvard Munch

Gaixotasunak eta heriotzak inguratutako pintorea zen, izaera garratza eta pesimista zuena. Paisaia adierazteko kolore bortitzak eta irrealak erabili zituen, eta bertan kokatzen zuen pertsonaia, larritasuna, bakardadea eta beldurra adierazteko. Horrela sortu zuen bere obra famatuena (Garrasia).

Deskargatu

PDF Word HTML