Arte Neoklasikoa: Testuingurua, Arkitektura eta Ezaugarriak
Arte Neoklasikoa
1. Testuingurua
Frantziako Iraultzak (1789) eta Industria Iraultzak erabat markatu zuten garaia:
- Erregimen Zaharraren amaiera ekarri zuten.
- Mundu modernoaren oinarriak sortu zituzten.
Gertakari nagusiak:
- Nazionalismoaren eta populazioaren hazkundea.
- Industrializazioak gizarteak erabat aldatu zituen.
- Mugimendu berrien sorrera.
Antzinate greko-latinora zuzendu zen begirada. Ilustrazioaren ideia berrien alde, Winckelmann eta Mengs izan ziren abiapuntu. "Inperio estiloa" izena hartu zuen. Pentsamendua arrazoian oinarritu zen, esperimentazioan fede itsua izan zen eta absolutismo monarkikoari gorrotoa adierazi zitzaion.
Artearen konstante bat kritika da, eta helburua edertasuna. Klasikoa (lilura eta imitazioa) modelotzat hartzeak antzinatearen eta modernitatearen arteko jarraipen historikoa deuseztatu zuen.
Monumentuak arkitektoek egin zituzten, garapen sozial eta funtzionalarekin: eskolak, ospitaleak, zubiak, kaleak... Eskultoreak eta pintoreak hiriarentzat egiten zuten lan: estatuak, apaindurak… baita erretratua hobetsi ere.
Teknika zehatzak erabili ziren, hau da, imajinazio barrokoari aurre eginez, ideario neoklasikoak artistaren benetako teknika proiektatu zuen. Ukitu indibiduala eta genialtasun arbitrarioak baztertu ziren. Artistak zehaztasun teorikoa bilatu zuen.
Winckelmannek edertasunaren ideal berri bat bultzatu zuen, lan grekoetan oinarritua. XVIII. mendeko akademien helburua sinpletasun zintzoa lortzea zen, hala ere, mende bukaeran euren aurka zeuden Voltaire eta Diderot. Artea problema formala eta sentimendu arazoa bezala ikusi zuten.
Sublimearen ideia mugarik gabeko elementuekin irudikatu zen: itsasoa, zerua... Pintoreskismoa, irregulartasunean oinarritu zen: forma eta koloreen bariazioan, elementu arkitektoniko eta naturalen batuketan, eta argia eta itzala sentsazioak lortzeko.
Arkitektura
- Pisu eta tentsioen kalkulu arduratsua eta materialen erresistentzien ikerketa egin zen.
- Material berriak erabili ziren (marmola, adreilua).
- Ordena dorikoa, fuste ildaskatuarekin, erabili zen.
- Zutabearen garrantzia eta estatuaz beteriko frontoiak itzuli ziren.
- Erromatik espazioaren zientzia eta kupula gogoratu ziren, Panteoiaren tenplua imitatuz.
- Kopia da nagusi, imajinazio berritzailerik gabe.
- Elementu apaingarriak baztertu ziren.