Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Arkitektura: Errenazimendutik Barrokoera

Arteak eta humanitateak2,89 KB

ARKITEKTURA:

Ezaugarri orokorrak: Errenazimenduaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen dira. Lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak agertuko dira, gainera den dena ondulatuko da. Argiak garrantzia hartuko da: argilunak bilatuko dira eraikuntzaren forma arkitektonikoaren somaketa oztopatzeko. Dekorazio arkitektonikoa erabiliko da gainazalei mugimendua emateko. Elementu eta forma arkitektoniko tradizionalak korapilatzen dira efektismoa bilatzeko, horrela mota askotako arkuak agertuko dira. Barrualdean efektu ezenografikoak eta perspektibak bilatzen dira eta horretarako dekorazio piktoriko ilusionista erabiltzen da, kupula eta gangetan bereziki. Eraikuntzarik garrantzitsuenak elizak eta jauregiak izango dira. Eraikuntzak eta paisaiak...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura: Errenazimendutik Barrokoera" »

David eta San Pietro in Montorio: Errenazimentuko Maisulanak

Arteak eta humanitateak2,79 KB

Migel Anjel Buonarrotiren Davida (1501-1504)

Ezaugarriak eta Estiloa

Migel Anjel Buonarrotiren Davida mukulu biribileko eskultura da, zutik dagoen gizon gazte bat irudikatzen duena. Marmol zuriz egina dago, eta akabera dotoreak itxura leuna ematen dio. Handitasuna eta tentsio dinamikoa transmititzen ditu. Argiak neurrizko argi-iluna sortzen du gainazalean. Adierazpen figuratiboa eta idealista du, giza gorputzaren ideala bilatuz, eta jarrera autoritarioa erakusten du. Eskulturaren ezaugarri formalak eta giza irudia idealizatzeko nahia kontuan hartuta, Italiako Cinquecentoko obra klasizista da.

Gaia, Sinbolismoa eta Egilea

Gaia erlijiosoa da: Itun Zaharreko Daviden irudia; hala ere, Migel Anjelek ikonografia tradizionalarekin hautsi zuen, David eskultura...

Jarraitu irakurtzen "David eta San Pietro in Montorio: Errenazimentuko Maisulanak" »

Velazquez Barrokoan Meninak

Arteak eta humanitateak2,13 KB

Velazquez barrokoan Meninak -Konposizioaren beheko aldean agertzen dira figura guztiak, eta, horri esker, eremu bisual handia sortzea lortzen du artistak. Infanta Margaritaren irudian elkartzen dira konposizio-diagonalak, gainerako pertsonaiak marraztuko dituztenak; diagonalak infantarengandik ispiluraino eta atzealdeko ateraino proiektatzen dira. Bi elementu horiek, ispiluak eta ateak, sakontasun eszeniko handia ematen dute, gainera. Lehenak berez eremu piktorikotik kanpo dagoen zerbait islatzen du, eta bigarrenak bikain zabaltzen du eremu bisuala. Harrigarria da, bestalde, oihalaren ertzetako figura eta objektu batzuen ebaketan lortutako modernotasun handia; izan ere, ezaugarri horrek espontaneotasun handia ematen dio eszenari. Velazquezek
...
Jarraitu irakurtzen "Velazquez Barrokoan Meninak" »

Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Adierazpideak

Arteak eta humanitateak3,48 KB

Arte Figuratiboa Erromanikoan

Arte plastikoak eraikinetan integraturik garatu ziren. Portada (atelada) eta absidea ziren gune apainduenak, bataiarri eta kapitelekin batera, formak esparru berezi horietara egokituz. Ikonografiak eduki sinbolikoa du. Helburu didaktikoa betetzen zuen, Biblia eta erlijio-gaiak irudikatuz fededunak hunkitu eta hezitzen baitzituzten.

Ondorioz, irudiek indar adierazkor handia zuten, eta edertasun formala eta naturalismoarekiko interesa galdu egin zen. Konposizioek simetria printzipioa jarraitzen zuten, eta irudi hieratikoek denbora-eza adierazten zuten.

Gai ohikoenak hauek ziren:

  • Kristo azken epaiketan (Pantokrator)
  • Ama Birjina
  • Santuak

Gai profanoak, berriz, bigarren mailan geratzen ziren.

Eskultura Erromanikoa

Eskultura monumentala...

Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Adierazpideak" »

Arte Gotikoa eta Erromanikoa: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,67 KB

Arte Gotikoa

Katedralen Aroa

Gotikoa katedralen aroa da. XIII. mendean katedral handiak egin ziren merkataritza garapena, mentalitate berriaren eta abarren ondorioz. Arkitektura gotikoak espazioaren tratamendu ezberdina bideratu zuen. Katedralak izan ziren eraikin garrantzitsuenak. Argia eta altuera dira helburu jainkoarengana hurbiltzeko. Jainkoaren eta gizakien arteko hurbiltasun hori eskultura eta pinturaren esparruan ere azpimarratu zen.

Arkitektura Gotikoa

Eraikin altuagoak eta argitsuagoak altxatzeko, arku zorrotza eta gurutze-ganga erabili ziren. Pisua zuzenean zutabeen eta pilareen gainean bermatzeko aukera ematen du. Beirate koloretsua ere erabiltzen zuten, argitasun bereziagoa emateko. Kanpoaldean, arbotanteak zeuden pisu guztia eusteko.

...

Jarraitu irakurtzen "Arte Gotikoa eta Erromanikoa: Arkitektura eta Eskultura" »

Erromanikoa: Arte, Arkitektura eta Monasterioak

Arteak eta humanitateak4,66 KB

Erromanikoa: Testuingurua eta Ezaugarri Orokorrak

Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan garatutako estilo artistikoa izan zen. Europako lehen estilo nazioartekoa izan zen, Frantzian sortu eta Europa osoan zabaldu zena. Sentimendu erlijioso handia eta Jainkoari eskerrak emateko joera nabarmendu ziren. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak izan ziren. 910. urtean Cluny ordena sortu zen, eta erromes bide nagusiak garatu ziren.

Arte erlijiosoa eta didaktikoa zen, kristautasunaren eta Eliza Katolikoaren zerbitzura. Santiagora bi bide nagusi zeuden: kostaldekoa eta barrualdekoa. Helburua bizitza ekonomikoa piztea eta Europako komunikazio sarea sendotzea zen.

Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Artearen enkargatzaileak pribilegiatuak ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Erromanikoa: Arte, Arkitektura eta Monasterioak" »

Antzinako Greziako Eskultura: Ezaugarriak eta Obra Nagusiak

Arteak eta humanitateak6,12 KB

Eskulturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Fustean, brontzezkoak eta marmolezkoak.
  • Bi tipologia nagusi:
    • Erliebea: paretari itsatsiak.
    • Exentua: askea, bolumen osokoa.
  • Giza irudia gai nagusia.
  • Polikromatuak ziren, denborarekin kolorea galduz.
  • Gizakiaren edertasun fisikoa eta oreka irudikatu nahi zen:
    1. Kanon baten beharra.
    2. Edertasuna proportzio bezala ulertu.
    3. Irudiak harmonikoak eta idealizatuak.
    4. Gai nagusia gizakia biluzik.
  • Bolumenaren irudikapena.
  • Frontalitatearekin apurtu, edozein angelu eta ikuspuntutik ikusteko.
  • Gehienak konkor osokoak, erliebeen salbuespenaz.
  • Mugimendua: hasieran hieratikoak, gero dinamismo forma guztiak saiatuz.

Garaiak eta Estiloak

Garai Arkaikoa

  • Hieratikoak: mugimendu eza eta emoziorik ez.
  • Frontalitatea.
  • Simetrikoak eta geometrikoak.
  • Egilerik ezagunik
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Eskultura: Ezaugarriak eta Obra Nagusiak" »

Arte Abstraktua: Espiritualtasuna eta Aldaketa Soziala Artearen Bidez

Arteak eta humanitateak5,25 KB

Francisco Goya

1746an sortu zen Zaragozako herri batean, Rokokoa, Neoklasizismoa eta Erromantizismoa hurbil zirela.

Goyaren estiloa

Bi hamarraldietan egindako lanetan, Rokoko espirituan sartutako Goya ikusten da. Baina beste garai batzuetan estilo guztiz pertsonala landu zuen, espresionismoa eta inpresionismoa aurreikusten zituena.

Goyaren lanak

Artista oso emankorra izan zen eta erretratuak, ohitura-koadroak, bere garaiko gertaerak azalduz eginiko lanak, tapizetarako kartoiak eta erlijio-giroa gain harturiko freskoak eskaini zituen.

Goyaren bizitza politikoa

Espainiako argidunekin bizi izan zen eta ideia progresisten eta abertzaletasunaren arteko tirabira bizi izan zuen.

Bateko nahiz bestekoen gehiegikeriek deskribatuz eskainiko zituen bere koadro...

Jarraitu irakurtzen "Arte Abstraktua: Espiritualtasuna eta Aldaketa Soziala Artearen Bidez" »

Paulina Bonaparte Venus Garaile Gisa: Canovaren Maisulana

Arteak eta humanitateak2,08 KB

Deskribapen Formala

Paulina erdi biluzik eta etzanda dago marmol zuria imitatzen duen eta urrezko apaindurak dituen zur pintatuko chaise-longue batean. Parisek jainkosa ederrenari emandako sagarra du ezkerreko eskuan. Canovak pertsonaiaren anatomiaren irudikapen naturalista bat bilatzen du; konposizio triangeluar eta oso orekatua erabiltzen du horretarako. Gainera, errezelen eta horien tolesturen xehetasunez kezkatzen da, baita haragi-koloreez ere. Aurrealdetik ikusteko (aurpegi bakarra) irudia bada ere, bere alde guztiak landu ziren.

Gaia

Paulina Bonaparte Napoleonen arreba txikiena zen. Enperadoreak oso gazte ezkonarazi zuen Le Clercekin, bere jeneral onenetako batekin. Paristik alde egin eta senarra eta semea galdu ondoren, Camillo Borgheserekin...

Jarraitu irakurtzen "Paulina Bonaparte Venus Garaile Gisa: Canovaren Maisulana" »

Islama eta Arkitektura: Al-Andalusen Bilakaera

Arteak eta humanitateak2,8 KB

Islama:

Herri barbaroen inbasioaren ondoren, arabiarrek imperio zabal bat eraiki zuten. Zibilizazioaren eta inperio islamarren sorburua Arabia zen. Biztanleria politeista zen, hiri nagusiak Medina eta Meka. Mahomak Arabiako herria erlijiobakarrean bateratzea lortu zuen islamizatuz. Baia, geroago, ez zuen arrakasta izan, beraz, alde egin zuen eta hor Muslimen egutegia hasi zen. Islama erlijiob monoteista da, oso sinplea, eta sinesme eta betebeharrak Koranean daude.

Arkitektura: Adierazpen Garrantzitsua

Arkitektura adierazpen garrantzitsua da, dekoratiboa asko landu zen. EZAUGAR:

  • Material pobreak: adreilu, egur, igeltsua ez ziotelako garrantzi handirik eman iraupenari.
  • Pilare eta zutabe meheak euskarri gisa.
  • Eutsi beharreko elementuak: arku mota ezberdinak:
...
Jarraitu irakurtzen "Islama eta Arkitektura: Al-Andalusen Bilakaera" »