Inpresionismoa: Argiaren eta Denboraren Pintura
Inpresionismoa
Burgesia kapitalista boterean finkatzen den garaia da. Kapitalismoaren eta II. Industria Iraultzaren hazkundearen garaia da. Europa hedatzen ari da munduan banaketa koloniala dela eta horrekin batera ikerketa zientifikoen garapen garrantzitsua emango da (Darwin). Finean, aldakorra den mundua da eta pintoreak ezin du hori bazterrean utzi.
Aldaketak eta Ezaugarriak
Helbururik nagusiena Edertasunaren ideala Askatasunaren idealagatik ordezkatzea da. Pintura pentsamendu eta historiaren oin-bilurretatik askatuko dute. Urrats hori ulertzeko testuinguru historiko-sozialean arakatu behar da:
- Trenbidearen inpaktua: lehen aldiz esperimentatuko da abiadura kontzeptua. Erretinak, beraz, errealitate distortsionatua kaptatzen du.
- Argazkiaren inpaktua: Argazkiak demostratuko du ikusmena zehazten duena kolorea dela, eta ez marrazkia.
- Oleoaren (tuboan) inpaktua: XIX. mendean orokortzen da. Ondorio oso iraultzailea ekarriko du, artistak ez baititu pigmentuak kontu handiz elaboratu behar, beraz, tailerretik aire librera (plen air) aterako da pintatzera.
- Natura eta Argiaren inpaktua: aire librean egoterakoan errealitate berri bat agertzen da, argiz beteriko errealitate bat, bere proiekzioari esker kolorea posible egiten delarik.
- Denboraren inpaktua: naturarekin, aldakorra denarekin duten kontaktuak latente dagoen parametro batekin lotuko ditu artistak: denbora, edo, hobeto esanda, denboraren iragatearekin eta horren efektuak.
Pintura Inpresionistaren Ezaugarriak
Gaia: Hutsala Denaren Errekuperazioa
Honela arreta arazo formaletan jartzen da. Paisaia, generorik emankorrenetako bat, gai nagusia da. Paisaiak inpresionisten interes guztiak kontzentratzen dituen eremu bat eskaintzen du: aire librea, naturarekin kontaktua, argiarekin topatzea.
Teknika
Inpresionistak teknika azkarra dute, pintzelkada solte, luze eta materia piktorikoz beteak, atmosferaren bibrazioa hobeto kaptatzeko. Ez dago ukiturik. Lerroa desagertu egiten da eta pintzelkada eta kolorea dira balore nagusienak. Goya jotzen da, sarri, pintzelkada mota horren aintzindaritzat.
Kolorea
Esanguratsua da inpresionistek kolore beltza kentzea paletatik. Horren arrazoia: itzalak ez direla inoiz beltzak, koloreztatuak baizik. Modelatu tradizionala, kolore eta argi gradazioekin, ez da existitzen. Formak eta bolumenak inpaktu argitsu eta kromatikoetan disolbatzen dira.
Perspektibarik Eza
Espazioaren balorazio berria. Ez dago sakoneraren ilusioa ematen duen espazioarekiko interesik.
Argiaren Balorazio Berria
Kolorea ez da existitzen, ez eta forma ere. Airea-argia erlazioa bakarrik.