Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Komunikazio-jazoeraren osagaiak: Hymes-en eredua

Psikologia eta soziologia3,75 KB

Komunikazio-jazoeraren osagaiak (Hymes, 1972)

Egoera

  • Espazioa: Kanpoko mugak (taberna, ikasgela...) eta barruko mugak (ikasgelan irakaslearen eta ikasleen mahaiak).
  • Denbora: Kanpoko mugak (hasiera/bukaera) eta barruko mugak (ikasgelako azpigertaerak: taldekako lanean saioa antolatu, lana bera, amankomunean jarri, zalantzak argitu...).
  • Giro psikosoziala: Adibidez, diskoteka bateko elkarrekintza ez-formala. Partaideek betetzen dituzten tokiek hitza erabiltzeko beharra edo eskubidea ematen dute, eta errolak adierazten dituzte.

Parte-hartzaileak

  • Ezaugarri soziokulturalak: Adina, sexoa, klasea, etnia, estatusa, hitz-errepertorioa, ezagupenak...
  • Errola: Estatusaren arabera, egoera jakin batean norbaitengandik espero den berbaldi-jokabidea eta haien arteko
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazio-jazoeraren osagaiak: Hymes-en eredua" »

Teoria Funtzionalista eta Gizarte Estratifikazioa

Psikologia eta soziologia2,5 KB

1.3. Teoria Funtzionalista

  • Gorputza eta organoak = gizartea.
  • Durkheimen lana aipatzea ezinbestekoa da.
  • Klasea eta estratua bereiztu behar dira:
    • Klasea: Faktore objektiboz osatuta dago eta ekoizpen-sisteman kokapen berezi bati lotua.
    • Estratua: Faktore subjektiboz osatuta.

Estratuen Teoriaren Printzipioak

  • Klase ezberdinen osagarritasun funtzionalaren ideia bete (eginkizun ekonomikoetatik abiatuz).
  • Lanaren zatiketa funtzionalaren ideia (ez dago tokirik klase borroketarako; klase ezberdinak osagarriak direnez, ez da lehiarik sortzen).
  • Estratifikazioaren teoria estratuaren bidez (estratu bakoitzak funtzio bat betetzen du eta rol sozial batzuk ditu).
  • Estratifikatutako jarduera sozialen errealitate enpirikoa.

Durkheim

  • Faktore ekonomikoak gizartean nagusi diren
...
Jarraitu irakurtzen "Teoria Funtzionalista eta Gizarte Estratifikazioa" »

Gizakiaren ezaugarri biologikoak eta portaera bereziak

Psikologia eta soziologia2,68 KB

Desberdintasun biokimikoak, genetikoak eta anatomikoak

Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokienez, ez dago alde handirik gizakiaren eta antropoideen artean: gizakiok 23 kromosoma pare ditugu, eta tximino antropoide handiek, 24.

Anatomiari dagokionez, oso desberdinak gara:

  • Hortz eta masailezur txikiak.
  • Eskuaren forma: trebetasun konplexua eta zehatza.
  • Bipedismoa: bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna.
  • Garunaren garapena: hirukoiztu egin zen.

Portaera desberdintasunak

  • Sinbolizatzeko gaitasuna: Gizakia sinboloen bidez komunikatzen da; gainerako animaliek, aldiz, zeinu naturalak erabiltzen dituzte.
  • Errealitatean bizitzea: Adimenari esker, gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, eta aldi berean badakigu gurekin ere zerikusia dutela;
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ezaugarri biologikoak eta portaera bereziak" »

Alienazioa eta nortasuna: Marx, lana eta burokratia

Psikologia eta soziologia2,7 KB

Alienazioa (ALI)

Alienazioa kapitalismoaren esentzia osatzen du Karl Marxerentzat. Berak esaten du: Gizakia historiaren protagonist aktiboa da; lanaren bitartez bere burua adierazten du. Ondorioz, jabetza pribatuaren sistemaren ondorioz langilea salgai bihurtzen da eta bere nortasuna garatzeko aukera galtzen du.

Alienazioa gertatzen da gizakiak lanean bere nortasuna garatzeko aukera duenean baina lana ez badu borondatezkoa; inposatua eta derrigorrezkoa baizik. Hau da, behartutako lana da (langileak ez du bere burua garatzen; hau da, ez du bere ongizatea sumatzen).

Langileak bere lanetik ez dute lortzen behar duten asetetasuna; hau da, lana beste behar batzuk asetzeko bitartekoa bihurtzen da. Lanaren izaera alienatua honela agertzen da: indarkeria,...

Jarraitu irakurtzen "Alienazioa eta nortasuna: Marx, lana eta burokratia" »

Filosofiaren funtzioa: Tractatus eta hizkuntza-jokoak

Psikologia eta soziologia3,05 KB

Filosofiaren funtzioa: Tractatus eta Ikerketa Filosofikoan

Liburuaren helburua: pentsamenduen adierazpenei muga jartzea da. Elkarren artean erlazionatuta hiru elementu daude: errealitatea, pentsamendua eta hizkuntza.

1. Errealitatearen egitura

Mundua = existitzen dena, gertaeren bilduma. Gertaera atomikoak independenteak eta kontingenteak dira, eta objektu-konbinaketek eta munduaren egitura logiko-matematikoak osatzen dute errealitatea.

2. Pentsamenduaren egitura

Errealitatea interpretatzen duena da pentsamendua. Pentsamendua = proposizioa. Proposizio guztiak hizkuntzaren barruan egoten dira. Pentsamenduek mundua pentsatzen dute; gertaera guztien bilduma pentsamenduek errepikatzen dute. Errealitateak eta pentsamenduek egitura logiko bera dute.

3.

...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren funtzioa: Tractatus eta hizkuntza-jokoak" »

Pentsamenduaren Garapena Haur Hezkuntzan

Psikologia eta soziologia9,99 KB

-Pentsamenduaren Deszentrazioa:

Sei edo zazpi urteetatik aurrera, haurrak objektu baten dimentsio bat baino gehiago aldi batera kontuan hartzeko, errealitatearen hainbat ezaugarriri arreta eskaintzeko eta, norberaren ikuspuntua ez ezik, besteena ere hausnartzeko gai dira. Operazioen fasean behatzen duten gauzaren bi dimentsio koordinatzen dituzte, egoera edo zeregin bat konpontzeko. Esate baterako, edalontziaren forma zein likidoa aldi berean.

Pentsamendu Itzulgarriaren Garapena Pixkanaka-pixkanaka ulertzen dute, fenomeno zehatz bat ikusita, alderantzizko ekintzaren ondorioak baliogabetu edo ukatzen dituzten eta abiapuntura eramaten duten ekintzak —alderantzikatzearen bidezko itzulgarritasuna— edo beste baten ondorioak orekatzen dituztenak...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamenduaren Garapena Haur Hezkuntzan" »

Curriculumaren Diseinua, Edukiak eta Ebaluazioa

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Curriculumaren diseinua eta garapena

Helburuen abstrakzio maila

  • Helburu orokorrak: Egitasmo zabalak.
  • Helburu didaktikoak: Landu beharreko edukia eta ikaslearen ikaskuntza.
  • Helburu instruktiboak: Helburu espezifikoen garapen kuantitatiboa.

Helburuen taxonomia

Bloom-en taxonomia: irakaskuntza mota, ezagutza mota eta diziplinak.

Formazio prozesuak eta helburuak

  • Prozesu bukatuak: Helburu instruktiboak (ikasleak garatu beharreko jokabidea, jokabidearen edukia eta jokabidea zein egoeratan azaldu behar den).
  • Prozesu irekiak:
    • Helburu espresibo-esperientzialak: Topaketa (haurren ikasketa egoera deskribatu).
    • Prozedura printzipioak: Baldintza kontestual-funtzionalak.

Diseinuaren osagaiak

Eskolako edukien esanahia

Transmisioa (gizartea) eta aukeratutako edukiak.

Eduki

...
Jarraitu irakurtzen "Curriculumaren Diseinua, Edukiak eta Ebaluazioa" »

Psikoanalisia: Sigmund Freuden Teoria eta Oinarriak

Psikologia eta soziologia3,23 KB

Psikoanalisia: Sigmund Freuden Teoria

Sigmund Freudek sortu zuen psikoanalisia XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Hasieran, jendeak harrera ona egin zion, baina psikologo zientifikoak aurka agertu ziren, haien ikuspuntutik ez baitzituen teoria zientifiko batek bete beharreko baldintzak betetzen.

Freud hipnosia erabiltzen hasi zen, eta teknika horretan oso trebea ez zen arren, baliagarria izan zitzaion zerbaitetarako: jendeak egoera arruntean gogoratzen ez zituen gauzak hipnosi-egoeran gogoratzen zituela ohartu zen. Gerora, teknika hori baztertu eta asoziazio askearen teknikarekin egin zuen aurrera. Honen bidez, pazienteei burura etortzen zitzaien guztia askatasunez adierazteko eskatzen zien, hala nola ametsak edo bestelako oroitzapenak....

Jarraitu irakurtzen "Psikoanalisia: Sigmund Freuden Teoria eta Oinarriak" »

Haurdunaldiaren Jarraipena: Lehen eta Bigarren Hiruhilekoa

Psikologia eta soziologia2,04 KB

1. Hiruhilekoa (0-12 aste)

Lehen bisita (≤12 aste)

  • Historia klinikoa: Miaketa eta anamnesia.

8. astea: Kontsulta ginekologikoa

  • Baginako zitologia: Baginako infekzioak aztertzeko.
  • Kolposkopia: Umetokiaren tamaina eta forma aztertzeko.

10. astea: Analitikak

  • Odol-taldea eta Rh faktorea: Transfusioak egiteko beharra baloratzeko.
  • Zeharkako Coombs-en testa: Odol-taldearekin lotutako arazoak detektatzeko.
  • Hemograma: Globulu gorriak, zuriak, hemoglobina eta plaketak neurtzeko (anemia baztertzeko).
  • Serologia: Agente infekziosoen aurrean immunitate-maila ebaluatzeko.
  • Gernu-analitika: Infekzioak eta giltzurrunen funtzionamendua egiaztatzeko.

12. astea: Azterketak

  • Ekografia: Haurdunaldiaren adina eta mota (bakarra edo anizkoitza) zehazteko.
  • Transluzentzia nukala:
...
Jarraitu irakurtzen "Haurdunaldiaren Jarraipena: Lehen eta Bigarren Hiruhilekoa" »

Anamnesia eta Diagnostiko Klinikoaren Gida

Psikologia eta soziologia3,25 KB

Anamnesiaren kontzeptua

Anamnesia diagnostikoak hasi aurretik egin beharreko prozesu ezinbestekoa da. Pazienteak elkarrizketa klinikoan emandako informazioa jasotzen du, bere egoera aztertzeko.

  • Hurbileko anamnesia: une hartako gaixotasunari dagozkion datuak jasotzen ditu.
  • Urruneko anamnesia: orokorrean pazientearen aurrekari pertsonal eta familiarrei buruzko informazioa biltzen du.

Diagnostiko motak eta prozesua

Diagnostikoa osasun-egoera jakin bat edo gaixotasun bat identifikatzen duen prozesua da.

Hasierako diagnostikoa

Medikuak egiten duen lehen diagnostikoa da, normalean analisi klinikoaren datuetan bakarrik oinarritua. Batzuetan susmoa deitzen zaio ere. Behin betikoa balitz bezala kodifikatzen da.

Diagnostiko partziala

Diagnostiko bat da, oinarri...

Jarraitu irakurtzen "Anamnesia eta Diagnostiko Klinikoaren Gida" »