Gaixotasun Ohikoenak: Fisikoak, Psikikoak eta Endokrinoak
Asaldura Fisikoak
Alzheimerra
Garun-azaleko neuronak endekatzearen ondorioz sortzen da. Sendaezina da. Galerak handitzen joaten dira. Aurreratzean, hitz egitea zaildu, jarraibideak ezin bete eta portaeran aldaketak gertatzen dira.
Genetikak eta ingurumen-faktoreek eragiten dutela uste da.
Parkinsona
Mugimendua eta jarrera kontrolatzen duten organoak endekatzea da. Sintomak honako hauek dira:
- Gihar zurrunak
- Ibiltzeko zailtasunak
- Esku, beso eta hanketako dardara
- Koordinazioan zailtasunak
Genetikak eta substantzia toxikoek eragin dezakete. Gehienetan adinekoei eragiten die.
Asaldura Psikikoak
Antsietatea
Emozio desatsegina da, beldurrarengatik gertatzen diren fisiologia- eta portaera-aldaketak eragiten ditu. Sintomak:
- Urduritasuna
- Kontzentrazio-falta
- Loaren gorabeherak