Pentsamenduaren Garapena Haur Hezkuntzan
-Pentsamenduaren Deszentrazioa:
Sei edo zazpi urteetatik aurrera, haurrak objektu baten dimentsio bat baino gehiago aldi batera kontuan hartzeko, errealitatearen hainbat ezaugarriri arreta eskaintzeko eta, norberaren ikuspuntua ez ezik, besteena ere hausnartzeko gai dira. Operazioen fasean behatzen duten gauzaren bi dimentsio koordinatzen dituzte, egoera edo zeregin bat konpontzeko. Esate baterako, edalontziaren forma zein likidoa aldi berean.
Pentsamendu Itzulgarriaren Garapena Pixkanaka-pixkanaka ulertzen dute, fenomeno zehatz bat ikusita, alderantzizko ekintzaren ondorioak baliogabetu edo ukatzen dituzten eta abiapuntura eramaten duten ekintzak —alderantzikatzearen bidezko itzulgarritasuna— edo beste baten ondorioak orekatzen dituztenak —elkarrekikotasunaren edo konpentsazioaren bidezko itzulgarritasuna— daudela.
Kontserbazioa Haurrek kontserbazioaren nozioa hartzen dute, eta zuzen aplikatzen dute hainbat magnitudetara, adibidez, luzera, pisua eta bolumena. Horrek badakar bi objekturen arteko erlazio kuantitatiboak aldaezinak direla (hau da, kontserbatzen direla) ulertzea, nahiz eta horien itxuran garrantzirik gabeko aldaketak gertatu. Nozio hori ulertzeko, haurrek oinarrizko bi eragiketa logiko izan behar dituzte: identitatea (“osotasuna”ri ezer gehitu edo kentzen ez bazaio, hori berdin geratzen dela) eta itzulgarritasuna (alde batetik eraldaketa egiten bada eta ondoren, hori baliogabetu edo orekatzen duen beste eraldaketa bat egiten bada beste aldetik, orduan “osotasuna” berdin geratzen dela).
Sailkapena Objektuak goragoko edo beheragoko mota edo kategorietan hierarkikoki ordenatzea dakar. Hau da, objektuak sailkatzen ditugu, antzekotasun irizpideren baten arabera taldekatzen ditugunean; gauzak horrela, elementuen eta horiek barne hartzen dituzten multzoen artean mota edo jabetza erlazioak ezartzen ikasi behar da. Sailkapenaren eragiketa kontrolatzeko, honako hauek behar dira: a) Objektu bat aurkako bi moten barnean ezin dela egon ulertzea; b) Mota irizpide bat egitea, adibidez, objektuen forma, eta mota baten barneko elementuak alderen batean antzekoak direla ulertzea; c) Mota bat hori osatzen duten elementu guztiak aipatuz deskriba daitekeela jakitea; d) Hierarkia baten maila ezberdinak ulertzea.
Seriazioa Seriazioaren eragiketak badakar objektuak taldekatu eta antolatzea, ezaugarrietako baten batean antzeman daitezkeen ezberdintasun batzuen arabera. Hau da, asmoa elementuen multzo baten dimentsio bakarreko antolamendua egitea da, zerrendatu beharreko objektuen artean dauden ezberdintasunetan arreta jarrita. Seriazioaren nozioa ulertzeko, honako hauek kontrolatu behar dira: a) multzo baten elementuen artean dauden noranzko bakarreko erlazio asimetrikoak: “A B baino altuagoa bada, orduan B ezin da A baino altuagoa izan”; etab) erlazio iragankorrak: “A B baino handiagoa bada, eta B C baino handiagoa bada, orduan A C baino handiagoa da.”
Numerazioa Numerazioa sailkapenaren eta seriazioaren arteko konbinaziotik aurrera sortzen da. Motak, serieak eta zenbakiak modu sinkronikoan eta interdependentean garatzen diren kontrol kognitiboak dira. Operazio zehatzen faseko aurrerapen nagusia honakoa da: seriazioak eta sailkapenak aukera ematen dute zenbakiak sekuentzia gisa ulertzeko eta moten eta azpimoten multzo gisa sailkatzeko; aldi berean, horrek oinarriak ematen ditu biderkatzeko eta zatitzeko.
Kodeketa do biltegiratze estrategiak Kodeketa edo biltegiratze estrategiak informazioa behar bezala kodetzeko eta memorian denbora luzeagoan gordetzeko prozedurak dira. Gogoratu beharreko informazioa ez da berdin kodetzen beti, eta, horren ondorioz, horren ezaugarrien arabera, gogoratzea errazteko estrategia batzuk beste batzuk baino egokiagoak direla ikasi behar da. Berrikuspena: Gogoratu beharreko materiala norberari edo beste batzuei errepikatzea. Adibidez, hitzen zerrenda bat memorizatzeko, haietako bakoitza hainbat alditan errepikatzen da. Antolaketa: Materiala aztertu eta memorizatu baino lehen, hori semantikoki taldekatu edo kategorizatzea. Adibidez, izenen zerrenda gogoratzea errazteko, alde batetik animalien izenak eta beste aldetik jantzien izenak taldekatu eta memoriza daitezke. Lantzea: Memorizatu behar den edo ikasi beharreko informazioaren eta jada ezagutzen den beste baten artean erreferentzia komuna edo esanahi partekatua identifikatzea.
Metakognizioa Metakognizioaren garapena, hau da, pertsonek beren pentsamendu prozesuen gainean duten ezagutza. Metakognizioaren kontzeptuari lotuta dauden bi alderdi bereiz ditzakegu: lehenengoa kognizioari buruz dakigunari lotuta dago (kognizioaren ezagutza edo metakognitiboa); bigarrena, aldiz, kognizio horren funtzionamendua erregulatzeko daukagun moduari lotuta dago (kognizioaren erregulazioa).
Irakurketa Ikuspegi kognitibotik, irakurtzea bada testu bat ulertzea eta interpretatzea, prozesu horretan funtsezko hiru aldek elkarreragiten dutela: irakurlea, testua eta irakurleak testuaren gainean gauzatzen duen ulermen jarduera. Irakurlea: bere partaidetza lotuago dago giza sistema kognitiboaren gaitasun propioei, ezagutzei (ezagutza linguistikoak eta munduaren ezagutza orokorrak) eta berak dituen eta irakurketarako erabiltzen dituen ulermen estrategiei. Testuari dagokionez: ulergarria izatea hainbat faktoreren mende dago: Edukia argia eta koherentea da? Egitura erretoriko antolatua eta ezaguna (ipuina, saiakera, artikulu zientifikoa eta abar) du? Haren hiztegiak, sintaxiak eta barneko kohesioak maila onargarririk dute? Irakurriaren ulermena honela definitzen da: jarduera kognitibo konplexua, horretan bai testuak ematen duen informazioa, bai irakurleak bere aurreko ezagutza kulturaletik aurrera ematen duena bateratzen direla, testuari esanahia esleitzeko asmoz.
Deskodeketa Deskodeketak kode alfabetikoaren ikaskuntzak hitza segmentutan banatzea, fonemak identifikatzea, eta hizketaren unitate ozenen eta idatzizko kodearen irudikapen grafikoen arteko elkarrekikotasuna ezartzea (hau da, grafemen eta fonemen arteko elkarrekikotasun arauak sistematikoki aplikatzea) dakar berekin. Haurtzaroaren amaieran eskuratu beharreko lorpen nagusietako bat behar bezalako erraztasunez edo abiaduraz irakurtzea da. Horrela, testuaren edukia ulertu ez ezik, hura irakurri ere ahal izango da ozenki, puntuazioari eta intonazioari arreta emanda.
Irakurria-ren Ulermen Estrategiak
Irakurri baino lehen: Irakurketa gidatuko duen helburua zehaztea: zergatik eta zertarako irakurriko dut testua? Adibidez, informazioa lortu eta ikasteko, beste batzuei ozenki irakurtzeko, jarraibideei jarraitzeko eta abarretarako. / Testuan lantzen den gaiari buruzko aurreko ezagutza garrantzitsua aktibatzea. Irakurri bitartean: Testua antolatzen duen egitura erretorikoa (narrazioa, denbora edo kausa sekuentzia baten azalpena, arazo baten eta haren konponbidearen azalpena eta abar) ezagutzea. / Testuko ideien arteko erlazio semantikoak ezagutzea (hau da, ideia batzuk beste batzuekin lotzea modu koherentean). / Ideia nagusiak identifikatzea: Zalantzak argitzea, irakurritakoari buruzko galderak norberari egitea, hurrengo paragrafoaren inguruko iragarpenak egitea... / Ulermena ikuskatzea: berrikustea, ulertu dela egiaztatzea eta ulermena optimizatzeko erabakiak hartzea. Irakurri ondo: Ideia nagusiak laburbiltzea. / Testu osoa edo zati bat berriro irakurtzea. / Berrikustea, laburbiltzea. / Ulermena ebaluatzea, irakurketak zuen helburuaren arabera.
Arau Jolasak Adibidez, ezkutaketa, puxtarriak, mahai jokoak eta abar, horietan haurrak motibazioa duela irabazteko eta arau batzuei jarraitu behar diela. Zortzi urteetatik aurrera, haurrek arauaren izaera konbentzionala eta, jokalariek egokitzat joz gero, hori aldatzeko aukera ulertzen dituzte. Jokoaren arauak ezarri ondoren, jokalari guztiei horiek betetzeko eskatzen zaie, eta haiengandik leialtasuna espero da. Jokoen (kasu honetan “tazo”en jolasa) arauak negoziatzeko gaitasuna harreman sozialen alde oso bereizlea da bigarren haurtzaroan.
Moral Autonomoa Bigarren haurtzaroko haurrak arauei buruzko gogoeta egiten du, horiek eztabaidatzen ditu, eta berregin egiten ditu, kanpoko arauen onarpen itsuak dakarren esklabotasunetik alde eginda. Piageten arabera, berdinkideekiko etengabeko harremanak haurrak kontu moralei buruz independentzia handiagoz arrazoitzea errazten du, berak justiziaz duen zentzuan (moral autonomoa) helduen presioan (moral heteronomoa) baino neurri handiagoan oinarritzen diren azalpenetarantz abiatuta. Kohlbergek adierazi zuen adin horretan arauek truke sozialak arautzen dituztela konturatzeak haurrak bultzatzen ditu ikuspuntu moral konbentzionala hartzera, bizikidetza arauen errespetua funtsean dakarrena. Laburbilduz, haurtzaroaren amaieran autokontzeptuaren, adiskidetasunaren eta justizia sozialaren oinarriak finkatzen dira. Hemendik aurrera, hiru alderdi horiek sakon garatzen dira, lehenik eta behin, nerabezaroan eta, gero, helduaroan eta zahartzaroan.