Komunikazio-jazoeraren osagaiak: Hymes-en eredua

Psikologia eta soziologia3,75 KB

Komunikazio-jazoeraren osagaiak (Hymes, 1972)

Egoera

  • Espazioa: Kanpoko mugak (taberna, ikasgela...) eta barruko mugak (ikasgelan irakaslearen eta ikasleen mahaiak).
  • Denbora: Kanpoko mugak (hasiera/bukaera) eta barruko mugak (ikasgelako azpigertaerak: taldekako lanean saioa antolatu, lana bera, amankomunean jarri, zalantzak argitu...).
  • Giro psikosoziala: Adibidez, diskoteka bateko elkarrekintza ez-formala. Partaideek betetzen dituzten tokiek hitza erabiltzeko beharra edo eskubidea ematen dute, eta errolak adierazten dituzte.

Parte-hartzaileak

  • Ezaugarri soziokulturalak: Adina, sexoa, klasea, etnia, estatusa, hitz-errepertorioa, ezagupenak...
  • Errola: Estatusaren arabera, egoera jakin batean norbaitengandik espero den berbaldi-jokabidea eta haien arteko harreman mota.

Xedeak

Elkarrekintzaren helburuak eta lortutako ondorioak dira. Gizarte-helburua (adibidez, gaixoa sendatzea) eta helburu pertsonala (gaixoak errezeta lortzea) bereizten dira. Xedeak desberdinak direnean, negoziazioa edo istilua sor daiteke.

Egintzen sekuentziak

Elkarrekintzaren antolaketa eta egitura: gaia nola aurkeztu, garatu eta aldatzen den.

Gakoa

Formaltasun edo informaltasun gradua eta tonua (serioa/ludikoa, adostasunezkoa/gatazkatsua, intimoa/urruna...).

Tresnak

  1. Kanala eta euskarria: Mezua pasatzen den medioa (entzuna, idatzia).
  2. Hitz egiteko era: Hizkuntza estandarra, dialektoa, erregistroa.
  3. Osagaiak: Prosodia, kinesia eta proxemia.

Arauak

  • Elkarreragitekoak: Hitza hartzearen arautzea (nork hitz egin, nola, moztu al daiteke, itxaron behar den galdetu arte...).
  • Interpretatzekoak: Partekatzen diren arauak nola interpretatzen diren, esandakoa zein isildutakoa (asmoak interpretatzeko tresnak: aurresuposizioak, inplikaturak, adeitasuna...).

Generoa

Edozein giza jarduera berbaldi edo esakune (enuntziatu) mota batekin lotuta dago. Gaia, hizkuntza-estiloa eta egitura iraunkorrak izaten dira: medikuaren kontsulta, bat-bateko elkarrizketa, eztabaida politikoa...

Konparazioa: Etxea/Kalea vs. Unibertsitatea

EzaugarriaEtxean, kaleanUnibertsitatean
XedeaSubjektiboa. Harreman pertsonalak.Objektiboa. Ikastea, heziketa, ezagupenak hedatzea.
Gakoa eta tonuaIrekiak, malguak.Formalak, ohikoak, itxiak.
TresnakAhozkoa. Erregistro orokorra, lagunartekoa. Euskalkia.Idatzia. Erregistro berezitua, jasoa, formala. Euskara batua.
EzagupenakSubjektiboak, pertsonalak.Objektiboak, zientifikoak.
GeneroaElkarrizketa, eztabaida informala, txistea...Apunteak, azterketa, testuliburua, txostena, ikerketa-artikulua, laburpena (abstract), curriculuma...

Deskargatu

PDF Word HTML