Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Motibazioa, Emozioak eta Agresibitatea: Teoriak eta Ikuspegiak

Psikologia eta soziologia4,95 KB

Motibazioen Sailkapena

Motibazioak sailkatzeko orduan, motibazio fisiologikoak eta sozialak bereiz ditzakegu. Motibazio fisiologikoak organismoaren behar fisiologikoetan sortzen dira, gorputzaren autoerregulazio prozesuetan; batzuk jaiotzen garenetik ditugu (gosea, logurea, egarria) eta beste batzuk gure organismoaren oreka dute helburutzat (arnasa hartzea, lo egitea).

Motibazio sozialak gizarteratze prozesuan bereganatzen ditugu eta ezberdinak izaten dira, pertsonen ezaugarrien eta kulturaren arabera direlako. Adibidez, gure kulturan arrakasta lortzeko zenbait motibo daude: dirua, ospea, giza-harremana; motibo batzuek lotura dute behar fisiologikoekin, baina beste kasu batzuetan ez (diruak ez du fisiologiarekin loturarik).

Maslow psikologia humanistaren...

Jarraitu irakurtzen "Motibazioa, Emozioak eta Agresibitatea: Teoriak eta Ikuspegiak" »

Hominizazioa, Humanizazioa eta Sozializazioa: Gizartearen Eraikuntza

Psikologia eta soziologia3,55 KB

Hominizazioa

Gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu horrek, besteak beste, honako eraldaketa hauek ekarri zituen: bipedoak izatea, aurpegia eta hortzen aldaketa eta burmuina handitzea.

Humanizazioa

Komunikatzeko eta elkartzeko era berriak garatzen hasteko prozesua: jokamoldeak eta garapena eraldatuko zituen prozesua, hain zuzen ere. Hizkuntza eta kultura erabiltzen ditugu komunikatzeko.

Sozializazioa

Definizioa: Gizarte sarean sartzeko eta bertan bere lekua aurkitzeko, gizabanakoak gutxieneko egokitze bat jasan behar du, inguruan bera bezalako beste asko daudela ohartzeko, eta aurrerantzean egingo dituen gauza guztiak inguruan dituenak kontuan hartuta egin behar dituela ikasteko....

Jarraitu irakurtzen "Hominizazioa, Humanizazioa eta Sozializazioa: Gizartearen Eraikuntza" »

Sozializazioa eta Talde Dinamikak: Gizartean Integratzeko Gakoak

Psikologia eta soziologia4,04 KB

La Celestina

Sozializazioa

Sozializazioa norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.

Taldea

Pertsona multzoa. Talde bakoitzak bere egitura tamaina konkretua du eta talde bakoitzak bere dinamika du eta behar zehatzei erantzuten diete. Sailkapen asko daude erabiltzen diren irizpideen arabera.

Talde motak

Afektiboaren arabera
  • Lehen mailakoak: lotura afektibo estukoak, intimitate maila handia, kohesio handia, talde txikiak eta informalak (familia, kuadrilla).
  • Bigarren mailako taldeak: inpertsonalak,
...
Jarraitu irakurtzen "Sozializazioa eta Talde Dinamikak: Gizartean Integratzeko Gakoak" »

Zientzia Formalen, Naturalen eta Gizarte Zientzien Metodoak

Psikologia eta soziologia4,07 KB

Zientzia Formalen Metodoa

Zientzia formalek ez dituzte esperientziaren gertakariak hartzen kontuan, arrazoiketen formak baizik. Zientzien egiaztapenak egiteko bi modu erabiltzen dituzte, nagusiki: dedukzioa eta indukzioa.

Dedukzioa

Dedukzioa bidezko arrazoiketa prozesuak premisa izeneko proposizio batetik deduzitzen du, eta azken hori premisa horren ondorio konklusioa da. Zientzia formalek ideal metodologiko jakin bat dute: sistema axiomatiko bihurtzea. Horretarako, sistemak elementu hauek behar ditu:

  • Axiomak: sistemaren funtsezko printzipio frogaezinak dira. Adibidez, euklidear geometriaren bi axiomak: osasuna zatia baino handiagoa da, eta zuzenaren kanpoko puntuetatik zuzenaren paraleloa baino ezin da marraztu.
  • Antolaketa eta eraldaketa arauak:
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia Formalen, Naturalen eta Gizarte Zientzien Metodoak" »

Psikologiaren Korronte Nagusiak

Psikologia eta soziologia3,14 KB

1) Estrukturalismoa (Wundt)

A) Ezaugarriak:

  • Kontzientziaren egitura edo estruktura aztertzen du.
  • Psikologiaren gaia: kontzientzia.
  • Sentsumenetatik datorren informazioa interesatzen zaio.

B) Zer egiten zen laborategian?

  • Sentsumenezko esperientziak deskribatu eta analizatu, bai modalitateen, bai kualitateen arabera.
  • Erreakzio denborak neurtu.
  • Adi egoteko gaitasuna kalkulatu.

C) Metodoa: Introspekzioa

  • Bakoitzak bere buruari so egitea litzateke: norberaren esperientziak deskribatuz.
  • Subjektu entrenatuak erabiltzen ziren.

2) Funtzionalismoa (James)

A) Asmoak:

  • Filosofoek giza bizitza ere ulertu nahi zuten.
  • Wundten metodoa gainditu nahi zuten, subjektiboa zelako eta animaliek eta haurrek introspekzioa egiteko gai ez zirelako.

B) Aitzindariak:

  • Eboluzioaren teoria:
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren Korronte Nagusiak" »

Jokaera eta Motibazioa: Giza Portaera Ulertzen

Psikologia eta soziologia2,9 KB

Jokaera eta Motibazioa

Jokaera Motak

  1. Jokaera bi mota daude ikusgarritasunaren arabera: ikusezina eta ikusgarria. Ikusezinaren adibideak dira pentsamenduak eta emozio batzuk. Jokaera ikusgarrien adibideak, berriz, hauek dira: beso bat altxatzea, hitz egitea, haserreagatik hortzak erakustea, eta abar. Emozio batzuk ere nabaritu daitezke, zuzenean begiz edo tresna berezien bidez.

    Adibidez, urduritasuna edo beldurra neur daitezke, elektrizitatea garraiatzeko larruazalaren ahalmena neurtuz. Urduritasunak eta beldurrak larruazalaren izerditzea handitzen dute, eta larruazal hezeagoak hobeto garraiatzen du elektrizitatea.

  2. Jokaera bi mota daude jatorriaren arabera: instintiboa eta irekia. Jokaera instintiboak biologikoki aurrez erabakita dauden eta geneen

...

Jarraitu irakurtzen "Jokaera eta Motibazioa: Giza Portaera Ulertzen" »

Testu baten igorlearen eta hartzailearen analisia

Psikologia eta soziologia3,2 KB

Igorlearen eta hartzailearen analisia testuetan

Igorlearen asmoa

Igorleak helburu desberdinak izan ditzake testu bat idaztean:

  • Informatzea eta argibideak ematea: Azalpen-testuetan erabiltzen da, hartzaileak arazoren bat uler dezan.
  • Hartzailea konbentzitzea, hausnarketa piztea edo ekintza bat egitera bultzatzea: Argudio-testuetan ohikoa da.
  • Hartzailea laketzea, haren irudimena garatzea edo nork bere gustuak edo iritziak dotore adieraztea: Testu literarioetan agertzen da.
  • Ekintza edo gertaeren berri ematea: Narrazioetan erabiltzen da.

Adibidez, aztergai dugun testu honen bitartez, igorleak ... lortu nahi du.

Igorlearen inplikazio-gradua

Igorlea inplikatuta egon daiteke ala ez:

  • Urrundik (ez inplikatua): Ikuspegi objektiboa, iritzirik ez, adjektibo gutxi,
...
Jarraitu irakurtzen "Testu baten igorlearen eta hartzailearen analisia" »

Ortega eta Wittgensteinen Filosofia: Ideiak, Sinesteak eta Hizkuntza

Psikologia eta soziologia3,19 KB

Ortega: Gizakiaren Ideiak eta Sinesteak

Ortegaren iritziz, gizakia ulertzeko hark dituen ideiak aztertu behar ditugu. Bi ideia mota bereizten ditu: sinesmen-ideiak eta burutapen-ideiak.

Ideiak: Pentsamendu Sortuak

Ideiak bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira; aztertu, geureganatu eta imitatu egin ditzakegu. Ideia guk sortzen dugu. Ideia guztiak nire bizitzan agertzen dira, baina izateari uzten diote nire bizitzan aktibo ez diren neurrian.

Sinesteak: Gizakiaren Oinarri Ezkutuak

Sinesteak: gizakiak, bizi denean, ez ditu bere ideiak erabiltzen, baizik eta bere sinesteak. Sinesteak ideia mota bereziak dira. Guk ditugu ideiak, baina sinesteak gu gauzkate. Adimenaren irudiak dira, baina inoiz ez dira gure burutazioak, baizik eta egina aurkitzen dugun...

Jarraitu irakurtzen "Ortega eta Wittgensteinen Filosofia: Ideiak, Sinesteak eta Hizkuntza" »

Etika: Proposizioak, Mugak eta Gogoeta Filosofikoak

Psikologia eta soziologia2,58 KB

Etikari Buruzko Hitzaldia: Laburpen Azalpena

Etika ikerketa bat da. Bi motatako proposizioak daude:

  • Gertaera proposizioak
  • Balio proposizioak

Gertaera Proposizioak

Munduko gertaerak azaltzen dituzte, etikoki epaitu gabe. Adibidez: “Lore hori gorria da”.

Balio Proposizioak

Gertaturiko zerbait epaitzen dute. Adibidez: “Lore hori polita da”.

Bi proposizio motak bi motatakoak izan daitezke: erlatiboak eta absolutuak.

Balio Erlatibozko Proposizioak

Helburu batera iristen den ala ez epaitzen dute; ez dute helburua bera ezartzen edo epaitzen. Adibidez: “Gizon hau pianista ona da”.

Balio Absolutuzko Proposizioak

Gure xede gorenek zeintzuk izan behar duten esaten digute. Adibidez: “Zure nahia gezurrik ez esatea eta indarkeria ez erabiltzea izan behar

...
Jarraitu irakurtzen "Etika: Proposizioak, Mugak eta Gogoeta Filosofikoak" »

Filosofia Analitikoa: Wittgenstein eta Hizkuntzaren Azterketa

Psikologia eta soziologia2,99 KB

Filosofia Analitikoa

Filosofia analitikoaren barnean hiru korronte nagusi bereiz daitezke:

Bertrand Russell eta Lehen Wittgensteinen Atomismo Logikoa

Logika eta hizkuntzaren filosofia hartzen dituzte abiapuntutzat. Beraien helburua hizkuntza arruntaren akatsak gaindituko dituen hizkuntza ideal (logiko) bat sortzea da.

Neopositibismoa edo Positibismo Logikoa

Tractatus-aren tesiak beraien filosofiaren oinarritzat hartu, eta hizkuntza zientifiko ideal baten bila aritu dira (fisikalismoa). Filosofiaren eginkizun bakarra zientziaren logika izatea dela aldarrikatzen dute.

Filosofia Analitikoa (Hizkuntza Arruntaren Analisia)

Analisi filosofikoaren bigarren etapa da. Analisia egiteko modu honi formalismoaren aurkakoak esaten zaio; izan ere, hizkuntza zientifikoa...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Analitikoa: Wittgenstein eta Hizkuntzaren Azterketa" »