Etika: Proposizioak, Mugak eta Gogoeta Filosofikoak

Psikologia eta soziologia2,58 KB

Etikari Buruzko Hitzaldia: Laburpen Azalpena

Etika ikerketa bat da. Bi motatako proposizioak daude:

  • Gertaera proposizioak
  • Balio proposizioak

Gertaera Proposizioak

Munduko gertaerak azaltzen dituzte, etikoki epaitu gabe. Adibidez: “Lore hori gorria da”.

Balio Proposizioak

Gertaturiko zerbait epaitzen dute. Adibidez: “Lore hori polita da”.

Bi proposizio motak bi motatakoak izan daitezke: erlatiboak eta absolutuak.

Balio Erlatibozko Proposizioak

Helburu batera iristen den ala ez epaitzen dute; ez dute helburua bera ezartzen edo epaitzen. Adibidez: “Gizon hau pianista ona da”.

Balio Absolutuzko Proposizioak

Gure xede gorenek zeintzuk izan behar duten esaten digute. Adibidez: “Zure nahia gezurrik ez esatea eta indarkeria ez erabiltzea izan behar du”.

Beraz, oinarrizko hiru mota hauek ondo aztertuz gero, hau gertatzen dela ohartzen gara: balio erlatibozko proposizio oro gertaera proposizioak besterik ez dira. Horregatik, balio proposizioaren itxurarik ez duen eran jar daitezke. Oinarrian, bi proposizio mota baino ez dira geratzen: gertaera proposizioak eta balio absolutuzko proposizioak. Azken hauek etika proposizioak dei daitezke, etikaren barnean geratzen diren bakarrak direlako.

Etikari Buruzko Hitzaldia: Etikaren Ezintasuna

Etikari On absolutua geratzen zaio ikergaitzat. On absolutua, egoera deskribagarria izango balitz, guztiek, norberaren gustuak eta joerak alde batera utzita, derrigorrez gauzatu beharko lukete, baina hori gertatzea ezinezkoa dirudi.

Etika eta erlijiokotzat jotzen diren proposizio guztiak zentzugabeak dira, guztiak metaforak baitira. Gai izan beharko ginateke metaforak baztertu eta gertaerak zuzenki deskribatzeko. Baina etikan eta erlijioan metaforak baztertzean, deskribatzeko gertaerarik ez dagoela ohartzen gara. Eta badirudi ez garela gai nahi duguna adierazteko, ez baitugu analisi logikorik lortu, etika eta erlijioa gure grinak baitira.

Etika eta erlijio proposizioekin egin nahi dena mundutik harantz joatea da, esanahia duen hizkuntzatik harantz, alegia. Etikaz eta erlijioaz idatzi duten guztien joera hizkuntzaren mugak gainditzen saiatzea izan da. Baina gaindiezinak gertatzen zaizkigu. Hizkuntzaren pareten artean harrapaturik baikaude, eta pareten kontra jotzea itxaropenik gabea da.

Etika ezin da zientzia izan, etikak dionak ez baitio gure ezagutzari ezer berririk ezartzen. Baina giza gogoaren joera baten agerpena da, eta errespetu handia sorrarazten digu.

Deskargatu

PDF Word HTML