Ortega eta Wittgensteinen Filosofia: Ideiak, Sinesteak eta Hizkuntza
Ortega: Gizakiaren Ideiak eta Sinesteak
Ortegaren iritziz, gizakia ulertzeko hark dituen ideiak aztertu behar ditugu. Bi ideia mota bereizten ditu: sinesmen-ideiak eta burutapen-ideiak.
Ideiak: Pentsamendu Sortuak
Ideiak bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira; aztertu, geureganatu eta imitatu egin ditzakegu. Ideia guk sortzen dugu. Ideia guztiak nire bizitzan agertzen dira, baina izateari uzten diote nire bizitzan aktibo ez diren neurrian.
Sinesteak: Gizakiaren Oinarri Ezkutuak
Sinesteak: gizakiak, bizi denean, ez ditu bere ideiak erabiltzen, baizik eta bere sinesteak. Sinesteak ideia mota bereziak dira. Guk ditugu ideiak, baina sinesteak gu gauzkate. Adimenaren irudiak dira, baina inoiz ez dira gure burutazioak, baizik eta egina aurkitzen dugun aurretiko zerbait. Sineste guztiak hasieran gizaki talde batera zabaldutako ideiak izan dira, eta gero horien ondorengoei transmititu zaizkie.
Zalantza eta Filosofiaren Jatorria
Zalantza: zeri eutsi jakitea adimenaren jardueraren helburua da, eta zeri eutsi jakingo dut baldin eta zerbaitetan sinesten badut. Nire sineste-sistemak zuloak, hutsuneak, gune zailak baditu bakarrik jarriko dut martxan nire adimena, hutsune horiek betetzen saiatzeko, eta horretarako ideiak sortuko ditut, eta horiek gero sineste bihurtuko dira. Sinestearekiko dugun fedea galtzen badugu, zalantza sortzen da. Horrela sortzen da filosofia: gizakiak sinesteekiko fedea galtzen duenean.
Proposizio Motak
- Zentzuz betetakoak: proposizio posibleak edo zentzuzkoak dira, gezurrezkoak izan arren.
- Zentzuz hustutako proposizioak: proposizio bat eta bere kontrakoa ezin dira egia izan.
- Zentzurik gabeak: hizkuntzatik eta mundutik harago dauden errealitateak.
Wittgenstein: Hizkuntza eta Esanahia
Wittgensteinen filosofia ikerketak hizkuntza du ikergai. Hizkuntza logikoa bizitzako hainbat egoera azaltzeko ez da egokia. Hitz egokien bidez mundua deskribatzea, hizkuntzak duen funtzio bat baino ez da. Hizkuntzak erabilera desberdinak ditu; hizkuntza arrunta interesatzen zaio Wittgensteini orain.
Filosofia Ikerketaren Esanahia
Hizkuntza ikergai, hizkuntza logikoa bizitzako hainbat egoera azaltzeko ez da egokia. Hitz egokien bidez mundua deskribatzea, hizkuntzak duen funtzio bat baino ez da. Hizkuntzak erabilera desberdinak ditu, hizkuntza arrunta interesatzen zaio Wittgensteini orain.
A Posteriori Ikerketa
Fenomenoak a posteriori ikertu.
Esanahia: Erreferentziatik Erabilerara
Esanahia eta erreferentzia ez datoz bat, adibidez, Margarita izenaren kasuan, erreferentzia pertsona bat da, baina esanahia lore bat. Esanahia erabileraren araberakoa bihurtuko da, bizitzan betetzen duen helburutik datorkio esanahia hitzari.
Hizkuntza-Jokoen Teoria
Hizkuntzaren erabilera desberdinak hizkuntza-jokoak dira; hitz bakoitzak ez du esanahi bakarra, esanahia erabilerak zehazten du. Hizkuntzak zenbait erabilera ezarriak ditu, baina erabilera hauek ez daude aurrez ezarrita, praktikaren bitartez aldatzen dira.