Jokaera eta Motibazioa: Giza Portaera Ulertzen

Psikologia eta soziologia2,9 KB

Jokaera eta Motibazioa

Jokaera Motak

  1. Jokaera bi mota daude ikusgarritasunaren arabera: ikusezina eta ikusgarria. Ikusezinaren adibideak dira pentsamenduak eta emozio batzuk. Jokaera ikusgarrien adibideak, berriz, hauek dira: beso bat altxatzea, hitz egitea, haserreagatik hortzak erakustea, eta abar. Emozio batzuk ere nabaritu daitezke, zuzenean begiz edo tresna berezien bidez.

    Adibidez, urduritasuna edo beldurra neur daitezke, elektrizitatea garraiatzeko larruazalaren ahalmena neurtuz. Urduritasunak eta beldurrak larruazalaren izerditzea handitzen dute, eta larruazal hezeagoak hobeto garraiatzen du elektrizitatea.

  2. Jokaera bi mota daude jatorriaren arabera: instintiboa eta irekia. Jokaera instintiboak biologikoki aurrez erabakita dauden eta geneen heredatzearen bidez jasotako jokaera moldeak dira. Espezieko banako guztien artean berdinak dira. Abantaila batzuk dituzte, milioika urtetan zehar naturan arrakastatsuak izan direlako. Baina beste desabantaila batzuk ere badituzte, molde aldaezinak direlako. Adibidez, haur jaioberriek negar egiten dute gosez daudenean.

    Jokaera irekiak, berriz, instintiboak ez direnak dira. Espezieko banakoen artean desberdinak dira. Berriak asmatu daitezke, eta ikaskuntzaren bidez jasotzen dira.

Motibazioa

  1. Motiboak jokaera bat egiteko subjektuak dituen zergatiak dira. Ikusezinak dira, baina inferitu edo susmatu ditzakegu. Adibidez, "Jon ikastera etorri ez bada, hamaiketakoa jateko izan da" esaten dugunean, Jonen jokaeraren motiboa azaltzen ari gara. Motiboei buruzko teoria desberdinak daude.

  2. Bi maila desberdineko motiboak ditugu: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Lehen mailako motiboak biologikoak dira, eta beste animaliek ere badituzte; adibidez: gosea, egarria, eta abar. Motibo biologikoen funtsa gorputzeko tentsio bat izaten da. Motiboa asetzean, tentsioa desagertu eta gorputza lasaitu egiten da.

    Bigarren mailako motiboak ikasitakoak dira; adibidez: eskolako notak, tituluak, dirua, eta abar. Zein da lehen mailako eta bigarren mailako motiboen arteko lotura?

  3. Maslow (1908-1970) psikologoak motibo nagusien ondorengo zerrenda aipatzen du:

    • Motibo biologikoak: gosea eta egarria bezalakoak.
    • Segurtasunezkoak: inguruneko mehatxuak baztertzeko.
    • Maitasunezkoak: taldean maitatzeko eta maitatua izateko.
    • Estimuzkoak: norberaren balioaz seguru egoteko.
    • Autoerrealizaziozkoak: norbera baino haratago joateko, besteentzako emankorra izanez.

    Maslowk dioenez, motibo horiek mailakaturik daude; hau da, zerrendan ondoren aipatutakoak lortzeko, aurrekoak aseturik egon behar dira.

Deskargatu

PDF Word HTML