Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizarte Teoriak: Komunikabideak, Arraza eta Etnizitatea

Psikologia eta soziologia4,36 KB

Komunikabideen Teoriak: Habermas eta Baudrillard

Komunikazioa – gizabanako edo taldeen artean ematen den informazioaren joan-etorria, izan hitzez edo beste zeinahi sistemaren bitartez – erabakigarria da edozein gizarterentzat.

Jürgen Habermas eta Frankfurteko Eskola

Jürgen Habermas filosofo eta soziologo alemaniarra Frankfurteko Eskola deitu gizarte pentsamenduko eskolari atxikita dago. Eskola hau Marxen ideietan oinarritzen ziren egile talde batek osatzen zuen, nahiz eta haren ideiek muturreko eguneratzea behar zutelako ustea zuten. Frankfurteko Eskolak kulturaren industria izendatzen zuena sakonki aztertu zuen, bertan sartzen zituen entretenimendurako hainbat industria, hala nola, zinea, telebista, herri musika eta irratia.

Habermasek gai...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Teoriak: Komunikabideak, Arraza eta Etnizitatea" »

Motibazioa eta Nortasuna Psikologian

Psikologia eta soziologia4 KB

Motibazio Estrintsekoa (Kanpoko motibazioa)

Motibazioaren iturria subjektuaren eta egin beharreko lanaren kanpoan dago. Jarduera beste gauza bat lortzeko egiten da.

  • Sariak:

    Ingurunearen elementu erakargarria, jokabidearen ondoren.

  • Zigorrak:

    Ingurunearen elementu desatsegina, jokabidearen ondoren.

  • Pizgarriak:

    Ingurunearen elementu erakargarria, jokabidearen aurretik.

Sarien, pizgarrien eta zigorren azpian dauden ikaskuntza prozesu nagusiak baldintzapen klasikoa eta operantea dira.

Motibazio Intrinsikoa (Barruko motibazioa)

Motibazioaren iturria subjektuaren eta egin beharreko lanaren barruan dago. Subjektuak lan hori atsegina dela uste du, interes eta jakinminagatik.

  1. Jardueraren ezaugarriak:

    • Konplexutasuna, berritasuna, aurretik jakin ezin dena.
    • Erronka
...
Jarraitu irakurtzen "Motibazioa eta Nortasuna Psikologian" »

Oroimen Motak eta Sailkapena: Gida Euskaldun Baterako

Psikologia eta soziologia2,7 KB

Oroimen Motak

Iraupen Handiko Oroimena

Faseak:

  1. Ezagutza deklaratiboak (kontzeptualak).
  2. Ezagutza prozedimentalak (praktikoak).

Oroimen Deklaratiboa

Ezagutza orokorrak buruan gordetzea (gertaerak, arauak, kontzeptuak eta esperientzia pertsonalak). Tuving, 2 mota:

Oroimen Episodikoa

Esperientzia pertsonalen informazioa jaso eta gorde, garai eta espazio zehatzean (ezkontza eguna, heriotzak).

Oroimen Semantikoa

Munduari buruzko ezagutzak osatutako biltegia. Kontzeptuak, arauak, gertaerak eta haien arteko harremanak barne hartzen ditu. Hori guztia gizabanakoaren jakinduria/ezagutza kulturala da, izaera entziklopedikoa du.

Oroimen Prozedimentala

  1. Trebetasun motore, pertzeptual eta kognitiboak nola eskuratu, gorde eta berreskuratzen diren (igeri egiten jakitea,
...
Jarraitu irakurtzen "Oroimen Motak eta Sailkapena: Gida Euskaldun Baterako" »

Hezkuntza Planifikazioa: Helburuak, Edukiak eta Metodologia

Psikologia eta soziologia2,64 KB

Helburuak Hezkuntzan

Sailkapena Orokortasunaren Arabera

  • Hezkuntza Xedeak: Umeak integralki garatzea.
  • Helburu Orokorrak: Norberaren ekintzak planifikatzea.
  • Helburu Espezifikoak: Bakarkako ariketak egitea.

Sailkapena Derrigorrezkotasunaren Arabera

  • Gutxieneko Helburuak: Ilargiaren faseak ezagutzea.
  • Aukerako Helburuak: Tigrearen ezaugarriak aipatzea.
  • Helburu Askeak: Animalien errekorrak aipatzea.

Sailkapena Arloen Arabera

  • Ingurunearen Ezaguerakoak
  • Hizkuntzak: Komunikazioa eta Adierazpena
  • Norberaren Ezaguera eta Autonomia Pertsonala

Konpetentziak

Hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena. Adibidez, Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Irakaste-Ikaste Prozesuko Asmoak

Adierazpen Helburuak

Zer irakatsi nahi diegun

...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Planifikazioa: Helburuak, Edukiak eta Metodologia" »

Garapenaren Teoria Nagusiak: Etologia, Ekologia eta Eboluzionismoa

Psikologia eta soziologia3,28 KB

Garapenaren Teoria Nagusiak

9. Teoria Etologikoak (Testuinguruko Teoriak)

Egileak: Konrad Lorenz / John Bowlby

  • Alderdi biologikoak eta ebolutiboak nabarmentzen ditu garapena azaltzeko orduan.
  • Espezieetan eredu ebolutibo bat dagoela nabaritzen da, arau finko batzuk daudelako une eta egoera jakin batzuetan ekiteko, eta belaunaldiz belaunaldi errepikatzen direlako, eragin biologikoen eta ikaskuntzaren ondorioz. Eskuarki, espeziearen biziraupenarekin loturiko funtzioak ditu.
  • Gizakiak eragin jakin batzuekiko sentikortasun edo harmen berezi hori duenez gero, funtsezko alderdia da aldi horietan izandako esperientziak egokiak izatea. Sentikortasun berezi horrek bide ematen du horren ondorioak, izan positibo edo izan negatiboak, denbora askoan iraun dezan.
...
Jarraitu irakurtzen "Garapenaren Teoria Nagusiak: Etologia, Ekologia eta Eboluzionismoa" »

Giza Jokabide eta Patologia Psikologikoak

Psikologia eta soziologia2,66 KB

Pertsona Toxikoak

Pertsona toxikoek gainerakoen akatsak handi bihurtzeko eta beren lorpenak txikiagotzeko joera dute. Hasiera batean, pertsona hauek ezagutzen dituzunean, zure laguna izango balira bezala jokatzen dute. Pertsona hauek txantxa txikiak eta zure motibazioa pixkanaka kaltetzeko ironiak erabiltzen dituzte. Zure balioa txikiagotzen saiatzen dira, beren irudia handiago ikusi ahal izateko.

Transexualitatea

Transexualitatea nortasun sexuala anatomia sexualarekin bat ez datorrenean gertatzen da. Emakume transexuala gizon baten anatomiarekin jaiotzen dena litzateke, eta gizon transexuala emakume baten anatomiarekin. Sexu horretara egokitzen dute beren gorputza, hormona tratamenduen eta ebakuntza kirurgikoen bidez. Prozesu horretan, bigarren...

Jarraitu irakurtzen "Giza Jokabide eta Patologia Psikologikoak" »

Haurren Dolua: Gurasoentzako Gida Praktikoa

Psikologia eta soziologia7,23 KB

Haurren Dolua: Gurasoentzako Gida

Haurren dolua ulertzea eta kudeatzea funtsezkoa da. Guraso gisa, gogoan izan haurrari lagundu baino lehen, zeure buruari lagundu behar diozula. Dolua zuk ere bizi duzu. Galerei aurre egiteko moduaz gogoetarik egin ez baduzu, zaila izango zaizu semealabei laguntzea.

Saihestu Beharreko Esaldiak

Ez esan:

  • "Ez kezkatu, luze bizi izan da."
  • "Ez kezkatu, orain ez du sufritzen."
  • "Ez kezkatu, leku hobean dago."

Esaldi hauek sentitzen dugunaren guztiz aurkakoak direlako. Gertaera triste, mingarri edo negatiboen aurrean tristura, samina eta sentipen negatiboak izatea bidezkoa eta osasungarria da.

Dolua Kudeatzeko Oinarrizko Aholkuak

  • Ez saiatu galdutakoa ordezkatzen

    Galeraren min saihestezina arintzeko beste norbait erabiltzeak estutasunera

...
Jarraitu irakurtzen "Haurren Dolua: Gurasoentzako Gida Praktikoa" »

Guraso Estiloak eta Beraien Eragina Seme-Alaben Heziketan

Psikologia eta soziologia4,42 KB

Estilo Autoritarioa

Estilo autoritarioa: Estilo honek gurasoak kokatzen ditu erdigunean. Estilo autoritarioak norabide bakarreko komunikazio-sistema itxi bat ezartzen du; gurasoek aginduak ematen dituzte inolako azalpenik gabe, eta seme-alaben autonomia murrizten dute, zeinak urrundu egiten baitira. Oso ohikoa da etengabe zigorrak, mehatxuak eta debekuak jartzea, batere arrazoitu gabe. Familia-estilo honek asko exijitzen die seme-alabei bizitzako alderdi guztietan; gurasoek ez dituzte kontuan hartzen haien beharrak, eta ez dituzte aldatzen beren diziplina-teknikak testuinguruaren, adinaren eta beste aldagaien arabera. Eredu horrek ondorio hauek izan ditzake heziketan:

  • Autoestimuaren, autonomia pertsonalaren, sormenaren eta jendetasunaren maila
...
Jarraitu irakurtzen "Guraso Estiloak eta Beraien Eragina Seme-Alaben Heziketan" »

Motibazioa, Emozioak eta Agresibitatea

Psikologia eta soziologia5,66 KB

Motibazioa, Emozioak eta Agresibitatea Psikologian

Psikologian funtsezkoak diren hainbat kontzeptu aztertuko ditugu atal honetan: beharrak, motibazioa, bulkadak, emozioak, adimen emozionala eta giza agresibitatea.

Beharra

Urritasun fisikoa edo psikologikoa adierazten du. Autore batzuentzat, motibazioa eta beharra sinonimoak dira.

Motibazioa

Behar batek eragiten duen eta behar hori asetzera bultzatzen gaituen indarra edo zirikatzea da. Gure barnetik ekintza burutzera bultzatzen gaituen faktore eta ideia da. Motibazio guztiek bi osagai dituzte: irrika edo oinarrizko energia eta lortu nahi den helburua. Motiboak, beraz, beharretan oinarritzen dira eta, horregatik, askotan, nahastu egiten dira, batari eta besteari esanahi bera emanez.

Bulkada

Oinarrizko...

Jarraitu irakurtzen "Motibazioa, Emozioak eta Agresibitatea" »

Soziologia, Instituzio Sozialak eta Bazterketa: Azterketa

Psikologia eta soziologia3,13 KB

Soziologia eta Gizartearen Azterketa

Soziologia gizarte zientzia bat da, natura zientzietatik bereizten dena. Natura zientzietako legeak aldaezinak diren bitartean, soziologiaren legeak interpretatu eta aldatu egin daitezke. Soziologiak erakunde sozialak aztertzen ditu, gizabanako eta taldeen arteko harreman sistemak, sinesmen eta balio partekatuetan oinarrituta.

Soziologiaren Agertzea

Soziologia XIX. mendean agertu zen, testuinguru historiko zehatz baten ondorioz:

  • Estatu nazioen eta nazionalismoen agerpena.
  • Kapitalismoak gizarte tradizionalak astindu zituen, aldaketa norabidea argi ez zegoelarik.
  • Iraultza eta gatazka sozialaren garaia.

Instituzio Sozialak

Definizioa

Instituzio sozialak gizabanako eta taldeen arteko harreman sistemak dira, sinesmen...

Jarraitu irakurtzen "Soziologia, Instituzio Sozialak eta Bazterketa: Azterketa" »