Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Sozializazioa, Tradizioa eta Kultura Kontzeptuak Soziologian

Psikologia eta soziologia3,94 KB

Sozializazio Kontzeptuak: Azalpen Laburra

A) Lehen Mailako Sozializazioa

Etaparik garrantzitsuena da. Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Haurrek inguruan dituztenen rolak, jarrerak eta balioak hartzen dituzte. Haiekin eta munduarekin identifikatzen dira.

  • Haurrak rolak eta arauak barneratzen ditu (orokortze prozesu mailakatua).
  • Arau, jarrera eta balio zehatzetatik orokortuetara igarotzen da.
  • Prozesu hau ez da kognitiboa, ezagutza bidezkoa baizik. Alderdi emozionalak eragin handia du.

B) Bigarren Mailako Sozializazioa

Mundu instituzionalak barneratzea du helburu. Beste sozializazio eragile batzuk sortzen dira:

  • Lan-erakundeak
  • Erakunde politikoak
  • Erlijio-erakundeak

Lehen etapan, haurrak inguruan dituen besteak...

Jarraitu irakurtzen "Sozializazioa, Tradizioa eta Kultura Kontzeptuak Soziologian" »

Adimena: Definizioak eta Teoria Nagusiak (Spearman, Piaget...)

Psikologia eta soziologia3,33 KB

Adimena: Definizioak eta Ikuspegiak

Adimena giza espeziearen bereizgarri nagusia da. Batzuentzat, adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da; besteentzat, problemak ebazteko gaitasuna.

Adimenaren Analisi Faktoriala

Analisi faktorialak adimenaren faktoreak aurkitzea du helburu:

  • Testetan emandako erantzunak aztertu eta estatistikoki landu ondoren, sortu dituzten faktoreak bereizten dira.

Charles Spearman: Bi Faktoreen Teoria

Spearmanek bi faktore nagusi bereizi zituen:

  1. "g" Faktore Orokorra: Maila altuena duena, edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra.
  2. Faktore Espezifikoak ("s"): Adimenaren jarduera bereziei dagozkien 7 faktore nagusiak:
    1. Hitzezko faktoreak.
    2. Zenbakizko faktoreak.
    3. Faktore espaziala.
    4. Faktore logikoa.
    5. Oroimen faktorea.
    6. Faktore
...
Jarraitu irakurtzen "Adimena: Definizioak eta Teoria Nagusiak (Spearman, Piaget...)" »

Eskola: Sozializazioa, Teoria Kritikoak eta Ikuspegi Demokratikoa

Psikologia eta soziologia3,33 KB

Eskola

Eskola sozializazio-esparrua da, edukiak transmititzeko esparrua baino gehiago. Eskolan, umeek helduen instituzioen oinarrizko normak barneratzen dituzte. Sozializazioa, gehienbat, errendimenduaren inguruan gertatzen da.

  • Sailkapen hau egiteko erabiltzen diren arrazoiak ez dira biologikoak, baizik eta errendimenduan oinarritutakoak.
  • Eskola, umeek topatzen duten lehenengo instituzio formal, inpertsonal eta burokratikoa da.

Parsons-en ikerketa: "The School Class as a Social System"

  • Irakasle bakarra dago gela barruan (irakasle honek ordezkatzen du gizartea).
  • Bi polo: ikasle taldea eta irakasle heldua.
  • Estatus-sistema (ikasle onak/txarrak).

Diferentziazioa errendimenduan oinarrituta

  • Trataera generikoa.
  • Aukeraketa-prozesua eta desberdintasun “naturalak”.
...
Jarraitu irakurtzen "Eskola: Sozializazioa, Teoria Kritikoak eta Ikuspegi Demokratikoa" »

Sentsazioa eta Pertzepzioa: Oinarrizko Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia4 KB

Sentsazioa

Sentsazioa estimulu bati erantzunez zentzumen-datuak jasotzea da, hau da, estimuluak jasotzean datza. Sentsazioak zentzumenen bidez jasotzen dira. Kanpo-zentzumenak (bost baino gehiago) eta barne-zentzumenak (adibidez, egarria, gosea, nekea) daude. Zentzumenetara iristen diren estimulu guztiek ez dute sentsaziorik eragiten.

Estimuluak eta Atalaseak

Estimulua zentzumen-organoak kitzikatzen dituen energia da (fisikoa, kimikoa, mekanikoa, etab.), organismoan erreakzio funtzionalak sortzeko gai dena. Adibidez, hots-uhinak estimuluak dira, eta egarria sentiarazten duten erreakzio kimikoak ere bai. Estimulu bat atzeman ahal izateko, estimulu horrek neurri zehatz batzuen artean egon behar du.

Psikofisika estimuluen neurriak aztertzen dituen...

Jarraitu irakurtzen "Sentsazioa eta Pertzepzioa: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Sozializazioa, Gizarte Identitatea eta Kultura Taldeak

Psikologia eta soziologia2,27 KB

Sozializazioa: Zer da eta Nola Gertatzen da?

Gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatzen du, eta pertsona egiten da. Bizitza osoan zehar sozializatzen gara. Prozesu honek etapa nagusiak ditu, hala nola lehen eta bigarren mailako sozializazioa.

Lehen Mailako Sozializazioa

Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, eta haurtzaroan gertatzen da, nagusiki familiaren baitan. Gaur egungo gizarte industrialetan, telebistak eta lehen hezkuntzak ere eragin nabarmena dute etapa horretan. Rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze-prozesuaren bidez. Alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

Bigarren Mailako Sozializazioa

Mundu instituzionalak barneratzen dira etapa honetan. Gizabanakoak zein gizarte-...

Jarraitu irakurtzen "Sozializazioa, Gizarte Identitatea eta Kultura Taldeak" »

Giza Zerebroa eta Nerbio Sistema: Funtzioak eta Egitura

Psikologia eta soziologia6 KB

Gida honek giza zerebroaren, neuronen eta nerbio sistemaren funtzionamendua eta egitura aztertzen ditu, galdera eta azalpen zehatzen bidez.

Egia ala Gezurra: Giza Gorputzari Buruzko Adierazpenak

Ondorengo adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi:

  1. Zerebroak gehienetan zati jakin bat erabiltzen du. Gezurra
  2. Gizakion ahalmenak azaltzeko herentzia da faktore garrantzitsuena. Gezurra
  3. Nerbio-bulkadak dendritetan hasi eta, axoitik pasatuz, nerbio-adar muturreraino doaz. Egia
  4. Informazio genetikoaren transmisioan sortzen diren akatsak, anomalia genetikoak, kasualitatez izaten dira. Gezurra
  5. Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak garraiatzea da. Egia
  6. Zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, lo egiteko arazoak agertzen dira. Gezurra
  7. Tentsio eta beldur egoeretan intsulina
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Zerebroa eta Nerbio Sistema: Funtzioak eta Egitura" »

Gizakia, Kultura eta Sozializazioa

Psikologia eta soziologia2,49 KB

2 Gizakia, izaki sinboloduna

Zergatik da erabat desberdina gizakion kultura? Ikasitakoa ondorengo belaunaldiei eskaintzeko dugun bidea gizakiok bakarrik erabili ahal dugulako: gizakiok bakarrik erabiltzen ditugu sinboloak.

Komunikazio sinbolikoaren bidez, pertsonek irakaspen zehatzak elkar truka ditzakete, aurkikuntzak partekatu edo eragiketa landuak antolatu.

Hizkuntza du gizakiak bere sinbolo multzorik garrantzitsuena. Hizkuntzarik gabe, giza pentsamendurik gehiena ez litzateke posible izango. Hizkuntzari esker ikasten dute haurrek beren gizarteak nola ulertzen duen mundua.

Beraz, hizkuntza funtsezkoa da gizartea antolatzeko orduan; kultura sortzeko eta zabaltzeko erabiltzen da.

Sozializazioa

Gizarte ingurunera moldatzeko, gizabanakoak kultura-...

Jarraitu irakurtzen "Gizakia, Kultura eta Sozializazioa" »

Wittgenstein: Bi Teoria Arrakastatsu

Psikologia eta soziologia2,39 KB

Wittgensteinek bi teoria arrakastatsu sortu zituen, elkarren aurkakoak. Horregatik, bere filosofiaren bilakaera azaltzean, W lehena (Tractatusen egilea) eta W azkena (Filosofia Ikerketak lanaren egilea) bereizi ohi dira.

W Lehena (Tractatus Logico-Philosophicus)

Lehen aldian, Wittgenstein Russellen atomismo logikoari buruzko lana onartu eta osatu zuen. Hizkuntza gaizki erabiltzeagatik sortutako arazoak konpondu nahi izan zituen.

Tractatusen hizkuntzaz eta horiek munduarekin duten harremanaz hitz egiten du. Horren muina esanahiaren teoria piktorikoa edo figuratiboa da. Horren arabera, munduak, hizkuntzak eta sinesteek egitura logikoa dute komunean.

Jarduera filosofikoak funtzio hau du: proposizioak argitzea haien forma logikoa agerian geratzeko....

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Bi Teoria Arrakastatsu" »

Botere Politikoaren Jatorria, Zilegitasuna eta Gizarte Antolamendua

Psikologia eta soziologia6,62 KB

Botere Politikoaren Jatorria eta Zilegitasuna

1.1. Jatorria

Gauza baten jatorriari buruz hitz egiten dugunean, historiari buruz hitz egiten dugu. Botere politikoak zer jatorri duen jakiteko, gobernariak eta gobernatuak argi banatuta zeuden lehen izaki komunitateak nola, noiz eta zergatik sortu ziren aztertu behar dugu. Gainera, ikusiko dugu gizarte talde batek gizarte osoari bere borondatea bortizki ezartzean sortu zela botere politikoa. F. Nietzschek argudiatu zuen errealitate politikoa ulertzeko kontuan hartu behar dugula erresumak indarkeriaren bidez sortu zirela; izan ere, batzuek besteen nagusi izateko grina izatea da botere politikoaren oinarria.

1.2. Zilegitasuna

Botere politikoa legitimoa ote den galdetzen badugu, berriz, ez dugu botere

...

Jarraitu irakurtzen "Botere Politikoaren Jatorria, Zilegitasuna eta Gizarte Antolamendua" »

Pertzepzioa, Faktoreak eta Haluzinazioen Sailkapena

Psikologia eta soziologia3,2 KB

Pertzepzioa: Eragina duten faktoreak

Pertzepzioa gure inguruko informazioa interpretatzeko eta ulertzeko prozesua da. Hainbat faktorek eragiten dute hautemateko dugun moduan:

  • Motibazioa

    Adibidez: gose eta egarri diren pertsonek janari eta edarien irudiak beste edozein irudi baino distiratsuago hautematen dituzte.

  • Ingurua eta Estimulua

    Estimulu bat ohikoa ez den inguru batean agertzen bada, zailagoa izaten da atzematea. Adibidez, emakume bat beti monja jantzita ikusi izan badugu, kaleko arropekin ikusten badugu, zailagoa da ezagutzea.

  • Aurreikuspena

    Hauteman behar duguna aurretik badakigu, azkarrago hautemango dugu.

  • Faktore Kulturalak

    Herri bakoitzaren ohiturek eta sinesmenek eragin handia dute hautemateko moduan. Esate baterako, lekeitiar batek eta txinatar

...
Jarraitu irakurtzen "Pertzepzioa, Faktoreak eta Haluzinazioen Sailkapena" »