Sozializazioa eta Talde Dinamikak: Gizartean Integratzeko Gakoak

Psikologia eta soziologia4,04 KB

La Celestina

Sozializazioa

Sozializazioa norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.

Taldea

Pertsona multzoa. Talde bakoitzak bere egitura tamaina konkretua du eta talde bakoitzak bere dinamika du eta behar zehatzei erantzuten diete. Sailkapen asko daude erabiltzen diren irizpideen arabera.

Talde motak

Afektiboaren arabera
  • Lehen mailakoak: lotura afektibo estukoak, intimitate maila handia, kohesio handia, talde txikiak eta informalak (familia, kuadrilla).
  • Bigarren mailako taldeak: inpertsonalak, instituzionalak (eskola).
Pertsonak taldearekin duen loturaren araberakoak
  • Pertenentzia: talde batean sarturik egotearena, aukeratzen ez denean.
  • Erreferentzia: pertsona talde bateko pertsonekin identifikatzen denean helburu batekin.
  • Partaide izatea: kirol klub batean.
Talde bat sortzeko arrazoien araberakoak
  • Formalak: helburu bat lortzeko eratzen direnak, arau finkoekin (lan taldeak).
  • Informalak: berezko taldeak.

Talde txikiak

20 pertsona, zuzeneko komunikazioa, erregularki erlazionatzen direnak, bakoitzaren beharrak taldean betetzen direnak. Truke afektiboa interakzioaren ondoriozkoa da. Ekintzak elkarrekin egitean, segurtasuna, konfiantza dagoenean. Emozioak, sentimenduak transmititzen dira. Talde identitatea eta elkartasuna sortzen da.

Taldearen garapena

  1. Orientazio fasea: lehenengo kontaktua agertzen da, elkar ez ezagutzea, urduritasuna.
  2. Arauak ezartzearen fasea: hasierakoa gaindituta, gero eta hobeto ezagutzen dira, interakzioak arau multzoa egin eta zehaztu, liderra agertzen da.
  3. Elkartasunaren eta integrazioaren aldia: komunikazio irekia denean, gatazkak komunikazioaren bidez konpontzen direnean, adostasuna sortzen denean. Guztiak baloratuak sentitzen direnean, guztien aportazioa eta beharrak asetzen direnean.
  4. Amaieraren aldiko fasea: behin helburuak lortuta, gerta litekeena da taldeak luzaro jarraitzea sozializazioa edo banatzea.

Zer da garrantzitsuena? Talde kohesioa

Zein neurritan sentitzen diren taldekideak elkarturik. Taldeak bere kideen arteko interakzioaren bidez elkartasuna edo kultura komuna osatzen du, kideak homogenizatuz, beraien artean gero eta berdintsuagoak izaten. Homogeneotasunak elkartasun sentimendua sorazten du, loturak indartuz.

Indartzeko estrategiak

  • Giro afektiboa sortu.
  • Adostasunak.
  • Helburuak argiak izan.
  • Talde egoera berrietara moldatu.

Komunikazioa

Talde batek gehien erabiltzen duen komunikazio bidea hezkuntza da. Talde askok garatzen dituzten hizkuntzek beraien artean komunikatzeko argota, besteek uler ez dezaten, jergak. Zehaztasun handiz, medikuena, hizkuntza juridikoa. Hitzezkoa ez dena, keinuak, mugimenduak. Azkenik, komunikazio aukera berriak, zuzeneko kontaktua, SMSak...

Motibazioa

Zerbaitek gauza bat edo bestera egitera bultzatzen gaituena. Onarpen soziala, prestigioagatik (kanpokoak), auto-errekonpentsa, emaitzak ikusiz (barrukoak).

Botere egiturak

Taldeko kide bakoitzaren estatusa edo posizioa erakusten du, honek izandako eragina eta aginte maila kontrolatuz. Taldea egiten ari den lanaren edo taldearen interesen arabera banatzen da boterea.

Komunikaziorako egiturak

Edozein taldetan lehentasun indibidualak adierazten dira, pertsona batengana edo beste pertsona batengana zuzentzerakoan. Orduan, komunikazioak bide batzuk baditu, hau da, ez da homogeneoa. Komunikazio egiturak taldean funtzionamenduan eta errendimenduan arazoak konpontzen eta informazioa banatzen eragina dauka. 50. hamarkadan, 5 kidez osaturiko taldeetan, 4 komunikazio egitura sortu ziren. Baten bat gurpil egitura, oso zentralizatua dena.

Deskargatu

PDF Word HTML