Frantziako Iraultza: hasiera, erradikalizazioa eta etapak
1. Frantziako Iraultzaren Hasiera
Iraultzaren jatorria
XVIII. mendearen amaieran, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat gertatu zen. Honako hauek izan ziren kausa nagusiak:
- Gizartearen atsekabea: Aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuen; bestetik, nekazariek ia ezin zuten bizi ere, ordaindu beharreko zerga andanak itota.
- Krisi ekonomikoa: 1760tik aurrera, prezioek gora egin zuten uzta kaskarren ondorioz, eta horrek herritarrak gogaitu zituen. Hori gutxi balitz, errege-ogasuna krisialdian hondoratu zen, Estatuak gastu handiak zituelako.
- Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herritarren babesa galdu zuen. Erreformek ez zutelako aurrera egiten, pribilegiatuek ere ez baitzuten begi onez ikusten Ilustrazioak