Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zuberoako euskararen ezaugarri fonetikoak eta morfologikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,31 KB

1. Ezaugarri Fonetiko-Fonetologikoak

Batez ere fonologiak egiten du Zuberoako euskara berezi. Hona hemen azterketa zehatz bat:

1. Bokalak

  1. Euskara zuberotarrak bost fonema bokalikoaz gain (/a, e, i, o, u/), seigarren soinu bat ere badu: /ü/. Testuinguru foniko jakinetan gertatzen da eta ez du fonema baliorik, hau da, ez du hitzaren esanahia aldatzen: Bürü, Mündüan...
  2. Bokal alternantziak.
  • o > ü bilakaera da zuberotarraren berrikuntzen artean nabarmenena, gaskoiak eragindakoa. /ü/ ahoskerak Zuberoan eta Amiküze eskualdean du indarrik eta maiztasunik handiena: entzün (16), gaztetarzün (3), Mündüan (13)...
  • Aurrekoarekin batera o > u gauzatu da. Ipar Euskal Herri osoan eta Nafarroako ipar-mendebalean zabaldu da, baina indarrik eta maiztasunik
...
Jarraitu irakurtzen "Zuberoako euskararen ezaugarri fonetikoak eta morfologikoak" »

Madozen desamortizazioa (1855): legea, testuingurua eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,06 KB

Hemen agertzen den testua 1855. urtean izandako desamortizazio orokorrari buruzkoa da.

Testuaren izaera eta egitura

Lege bat adierazten duen testua da, izaera juridikokoa beraz, eta lehen mailako iturria. Honen egilea Gorte Konstituziogileak izan ziren, Pascual Madozen ideiari jarraituz.

Egiturari dagokionez, testuaren lehen lerroetan Isabel II.a erreginak egindako legearen aurkezpena agertzen da. Bestetik, I. eta IV. atalak agertzen dira.

Atalen edukia

  • I. atala: Bi azpiatal ditu. Lehenengoan salmentan dauden lurrak zehazten dira, eta bigarrenean salbuespenak.
  • IV. atala: Salmenten ondorioz lortutako irabaziekin zer egingo den azaltzen da.

Desamortizazioa zer den eta zergatiak

Testua ulertzeko, lehenik eta behin desamortizazioa zer den ulertu behar...

Jarraitu irakurtzen "Madozen desamortizazioa (1855): legea, testuingurua eta ondorioak" »

Enpresaren oinarriak: sailkapena, merkatuak eta kudeaketa

Ekonomia-n eguneratua9,91 KB

Enpresen Sailkapena

Enpresak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke:

  • Tamainaren arabera:
    • Txikiak: 50 langile baino gutxiago.
    • Ertainak: 50 eta 250 langile artean.
    • Handiak: 250 langile baino gehiago.
  • Jabetzaren arabera:
    • Pribatuak: Jabetza partikularren esku daudenak.
    • Publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoen esku daudenak.
    • Mixtoak: Bi motatako jabetza dutenak.
  • Izaera juridikoaren arabera:
    • Banakakoak.
    • Elkarteak: Kolektiboak, Komanditarioak, Anonimoak, Mugatuak, Laboralak, Kooperatiboak.

Produktuen Bizitza Zikloa

Produktu orok bizitza ziklo bat du, hainbat etapatan banatuta:

  • Sorrera-etapa: Merkaturatu aurretik igaro behar duen etapa. Produktua definitu, ezaugarriak finkatu eta zein merkatutara zuzendu behar den zehazten da.
  • Sarrera-etapa: Produktua dagokion
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren oinarriak: sailkapena, merkatuak eta kudeaketa" »

Espainiako krisi militarra, politikoa eta soziala (1917-1923) eta Primo de Riveraren diktadura

Historia-n eguneratua2,72 KB

Krisi Militarra (1916-1917)

Arazo militarrak zeuden, eta 1916an Defentsa Juntak sortu ziren, errebindikazioak eskatzeko. 1917an, helburua lortuta, langile eta oposizioaren kontra jarri ziren.

Krisi Politikoa (1917)

Alderdi politikoak ugaritu egin ziren, eta katolikoen hainbat eskabide ukatu ziren. Gobernuak Parlamentarien Batzar Nazionala bilatu zuen, hiru arazoak aztertuko zituen deialdia egiteko. Euskal Herrian, autonomiaren alde egin zen.

Krisi Soziala (1917)

1917an, hainbat talde sozialek greba orokorra deitu zuten. Greba Espainia osora hedatu zen, baina buruzagiak atxilotu zituzten, eta porrot egin zuen, goizegi deitu zutelako, sindikatuen batasun ezagatik eta parte-hartze baxuagatik, besteak beste.

Grebaren Ondorioak eta Diktadura Militarrerako

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako krisi militarra, politikoa eta soziala (1917-1923) eta Primo de Riveraren diktadura" »

Espainiako erliebearen bilakaera geologikoa eta harri motak

Geologia-n eguneratua3,02 KB

Espainiako Erliebearen Bilakaera Geologikoa

Aro Arkaikoa edo Kanbriarraurrea (4000-600 milioi urte)

Arbelak eta gneisak osatzen zuten.

Aro Primarioa edo Paleozoikoa (600-255 milioi urte)

Orogenesi hertziniarra gertatu zen. Material silizeoekin eratuta: granitoa, arbela...

Aro Sekundarioa edo Mesozoikoa (225-68 milioi urte)

Higadura eta sedimentazioa izan ziren nagusi.

Aro Tertziarioa (68-1,7 milioi urte)

Alpetar orogenesia:

  • Alpetar mendikateak sortu ziren.
  • Sakonune aurrealpetarrak eratu ziren.
  • Goi-lautadak alpetar orogenesiaren eragina izan zuen:
    • Atlantikorantz inklinatu zen.
    • Ekialdeko eta hegoaldeko mendi-ertzak eratu ziren.
    • Goi-lautadako zokaloak, hausturak eta failak sortu ziren. Bloke altxatuek goi-lautadaren iparraldeko mendigunea eta goi-lautadaren
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako erliebearen bilakaera geologikoa eta harri motak" »

Kolorea hizkera plastikoan: argia, pigmentuak eta pertzepzioa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,53 KB

Kolorea Hizkera Plastikoan

1-Kolorea hizkera plastikoaren osagaia da, puntua, lerroa, planoa eta testura bezala. Gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua.

Argia eta Kolorearen Pertzepzioa

2-Koloreak ezin ditugu argirik gabe ikusi, ARGIA ezinbesteko elementua da koloreen pertzepzioan. Isaac Newton izan zen lehena kolorea argia dela frogatzen. Argi izpia prisma batetik igarotzean ortzadarraren koloretan deskonposatzen zela ikusi zuen.

Argi Ikusgaia eta Uhin Elektromagnetikoak

3-Argia energia izanik uhin elektromagnetikoz osatuta dago, eta beste uhin batzuk bezala zabaltzen da: irratia, soinua... Argi ikusgaia giza-begiak ikus dezakeen espektro elektromagnetikoaren zatiari deitzen zaio, (380-...

Jarraitu irakurtzen "Kolorea hizkera plastikoan: argia, pigmentuak eta pertzepzioa" »

Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza: jarduera ekonomikoak

Geografia-n eguneratua3,5 KB

Nekazaritza

Nekazaritza deritzogu elikagaiak lortzearren lurzorua tratatzeko eta lurra lantzeko egin beharreko jarduera tekniko eta ekonomikoen multzoari.

Nekazaritzaren ezaugarriak

  • Baldintza naturalak: Klima, erliebea eta lurzorua. Tenperatura- eta hezetasun-baldintza eta lurzoru-mota batzuk emankorragoak dira.
  • Biztanle-kopuruaren handitzea: Elikagai gehiago ekoitzi beharra ekarri du, eta nekazaritzarako lurrak behar dira.
  • Nekazaritza-politikak: Gobernuek hobekuntza-planak ezartzen dituzte.
  • Baliabide teknikoak: Bi multzo nagusitan banatzen dira: iraupeneko nekazaritza eta merkatuko nekazaritza.

Abeltzaintza

Abeltzaintza tradizionala

Abeltzaintza tradizionalean, animalia-jatorriko produktuak autokontsumorako dira, eta abereak lurra lantzeko erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza: jarduera ekonomikoak" »

Substantzia puroak: konposatuak eta bakunak

Teknologia-n eguneratua2,47 KB

SUBSTANTZIA PUROAK:

Beste substantzia batzuekin nahasturik ez badaude substantzia puroak dira método fisikoen bidez nahasturetatik nasten diren azken osagaiak substantzia puroak dira Substantzia puro batzuk: Aluminioa, Kobrea, Merkurioa...

substantzia puroak bereizteko modu kimikoak erabili behar dira eta beroa, argia, korronte elektrikoak... Izan daitezke método haiek, hasierako substantzia hori beste substantzia batean bihurtu daiteke.

substantzia puroak bere propietate berezi edo espezifikoen arabedra bereizten dira batz: Dentsitatea, Disolbagarritasuna, Fusio-puntua, Irekite-puntua... Substantzia puro bakoitzak propietate espezifiko berak ditu beti.

Substantzia puroak bi taldetan bereizten dira: KONPOSATUAK eta BAKUNAK (simpleak):

 ·Konpsatuak:...

Jarraitu irakurtzen "Substantzia puroak: konposatuak eta bakunak" »

Platonen Ongiaren ideia: kontzeptua eta Errepublikako pasartea

Filosofia eta etika-n eguneratua1,38 KB

P.1O.PLATON:ONGIAREN KONTZEPTUA:Platonen Mundu adigarrian Ideia asko daude,baina haien arteko erlazioa hierarkikoa da,hau da,Ideia guztiak ez daude maila berean, orokorragoak diren Ideiek partikularragoak direnak barne hartzen baitituzte.Aztertu behar dugun Errepublikaren Vll. Liburuaren pasarte adierazgarri batean deskripzioa.Ongiaren ezagutza lortzen duenak ona eta ederra den guztiaren zergatia Ongia bera dela ondorioztatuko du.Baina,horrez gain,Ongia jarduera etiko-politiko zuzenaren oinarria ere badela ondorioztatuko du,eta bere ezagutza beharrezkoa dela,bai norberaren jardueran bai gizarte osoaren jardueran,bertutetsuki jokatzeko.Haitzuloaren mitoan,Platonek Ongiaren Idea eguzkiarekin alderatzen du.Metafora guztiz egokia da,eguzkiak mundu
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Ongiaren ideia: kontzeptua eta Errepublikako pasartea" »

Errege manufakturak

Historia-n eguneratua579 bytes


Despotismo industriala: erreformak egitea herriaren ekonomia igotzeko baina...

NEKAZARITZA-UREZTAPEN SISTEMA/MERKATARITZA-KOMPANIAK BULTZATU/INDOSTRIAN-ERREGE MANUFAKTURAK/OSASUNEAN-HIJIENEA ZAINDU/HEZIKETAN-AKADEMIAK,ESKOLAK SORTU/HERRI LANETAN-GARRAIOBIDEAK.