Frantziako Iraultza: hasiera, erradikalizazioa eta etapak
Laburpena
Dokumentuak Frantziako Iraultzaren jatorria aztertzen du, krisi ekonomikoaren, gizarte-tirabiren eta Ilustrazioaren ideien eraginetik abiatuta. Ondoren Estatu Orokorrak, Asanblea Nazionala eta 1791ko Konstituzioa azaltzen ditu. Azkenik, Konbentzio Nazionalaren, menditarren diktaduraren eta Direktorioaren etapak laburbiltzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Iraultzaren kausa nagusiak: gizarte-atsekabea, krisi ekonomikoa eta Ilustrazioaren ideiak.
- 1789ko maiatzean Estatu Orokorrak Versallesen bildu ziren; ekainean hirugarren estatuak Asanblea Nazionala izena hartu zuen.
- 1789ko uztailaren 14an Bastilla hartu zen, eta abuztuaren 4an eskubide feudalak abolitu ziren.
- 1791ko Konstituzioak subiranotasun nazionala aitortu zuen, monarkia parlamentarioa ezarri zuen eta botere banaketa ezarri zuen.
- 1792an Konbentzio Nazionalak monarkia abolitu zuen, eta 1793an menditarrek boterea lortu zuten Robespierreren gidaritzapean.
- 1795ean Direktorioak gobernu moderatua eratu zuen eta 1795eko Konstituzioa onartu zuen.
1. Frantziako Iraultzaren Hasiera
Iraultzaren jatorria
XVIII. mendearen amaieran, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat gertatu zen. Honako hauek izan ziren kausa nagusiak:
- Gizartearen atsekabea: Aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuen; bestetik, nekazariek ia ezin zuten bizi ere, ordaindu beharreko zerga andanak itota.
- Krisi ekonomikoa: 1760tik aurrera, prezioek gora egin zuten uzta kaskarren ondorioz, eta horrek herritarrak gogaitu zituen. Hori gutxi balitz, errege-ogasuna krisialdian hondoratu zen, Estatuak gastu handiak zituelako.
- Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herritarren babesa galdu zuen. Erreformek ez zutelako aurrera egiten, pribilegiatuek ere ez baitzuten begi onez ikusten Ilustrazioak aurrera egitea.
Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala (1789)
1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versallesen bildu ziren. Estamentuek kexa-koadernoak idatzi zituzten, bakoitza bere aldarrikapenekin. Nobleziak eta kleroak estamentu bakoitzeko boto bat ematea eskatzen zuten.
Ekainean, hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea Nazionala izena hartu zuten, Frantziaren ordezkari bakarrak zirela adierazteko.
Asanblea Konstituziogilea (1789-1791)
1789ko uztailaren 14an, Parisen, herritarrek Bastillari eraso zioten; Erdi Aroko gotorleku hura absolutismoaren ikur baitzen. Landa-eremuetan, nekazariek nobleen gazteluei eraso zieten, eta jauntxoen jabetza-tituluak erre zituzten. Matxinada horri Izu Handia deritzo.
Abuztuaren 4an, Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen dekretu bidez, eta egun batzuk geroago, Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuten.
1791ko Konstituzioa
- Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren. Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
- Botere banaketa ezarri zen. Botere legegilea Asanblearen esku jarri zen, botere betearazlea monarkaren gain utzi zen, eta botere judiziala, berriz, auzitegi independenteen esku.
- Errolda sufragioa: Ezarri zen Asanblea aukeratzeko bidetzat. Hau da, 25 urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonezkoek soilik zuten bozkatzeko eskubidea.
Asanblea Legegilea (1791-1792)
1791ko urrian, behin hauteskundeak egin eta gero, Asanblea Legegilea eratu zen. Asanbleak aurre egin behar izan zien nobleziaren eta kleroaren aurkakotasunari, ez baitzituzten beren pribilegioak galdu nahi, bai eta monarkaren beraren aurkakotasunari ere. Pribilegiatu askok atzerrira emigratu zuten, eta iraultzaren aurka konspiratzen hasi ziren.
2. Iraultzaren Erradikalizazioa
Girondinoen Konbentzioa (1792-1793)
1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren. Horien ondorioz, beste asanblea bat eratu zen: Konbentzio Nazionala, monarkia abolituko zuena. Errepublika haren hasierako giroak bide eman zion erradikaltasun eta herritarren partaidetza handiagoko iraultzaren etapa bati. Girondinoez gain, jakobinoak edo menditarrak zeuden.
Menditarren Konbentzioa (1793-1794)
Iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eraginda, Sans-Culottek estatu-kolpe bat egin zuten girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz, menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela. Menditarrek konstituzio demokratikoa onartu zuten 1793an, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena.
Direktorioa eta Iraultzaren Amaiera (1795-1799)
Beste diktadura bat ez ezartzeko, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen. Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda sufragioa eta botere banaketa aintzatesten ziren. Erregezaleak ere matxinatu ziren, Borboien dinastia berrezartzeko garaia zela uste baitzuten.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zergatik izan zen Frantziako Iraultza?
Gizartearen atsekabeak, krisi ekonomikoak eta Ilustrazioaren ideiek eragin zuten. Burgesiak botere politikoa nahi zuen, nekazariak zergen pisuaren azpian zeuden, eta errege-ogasuna hondoratuta zegoen.
Zer izan zen Izu Handia?
1789an landa-eremuetan izan zen matxinada, non nekazariek nobleen gazteluei eraso eta jabetza-tituluak erre zituzten.
Zer ezarri zuen 1791ko Konstituzioak?
Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu zituen, monarkia parlamentarioa ezarri zuen eta botere legegilea, betearazlea eta judiziala banandu zituen.
Zer izan ziren menditarrak?
Konbentzio Nazionaleko jakobinoak, Robespierre gidari zutela, 1793an boterea lortu zutenak. Gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zuen konstituzio demokratikoa onartu zuten.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.