Merkatuaren segmentazioa: irizpideak eta adibideak

Ekonomia-n eguneratua3,29 KB

Laburpena

Dokumentu honek merkatu segmentazioaren oinarriak azaltzen ditu: merkatua ezaugarri berdintsuak dituzten kontsumitzaile taldeetan banatzea. Sexua, adina, diru-sarrerak, familia mota, ikasketa maila, bizilekua, fidelitatea, erosketa maiztasuna eta etxebizitza mota bezalako irizpideak aurkezten ditu adibideekin. Era berean, segmentazio anitza eta estatistikaren papera laburki azaltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Merkatu segmentazioa merkatua ezaugarri berdintsuak dituzten taldeetan banatzea da.
  • Sexuaren araberako segmentazioan produktuak kontsumitzailearen sexuaren arabera diseinatzen dira, adibidez perfumeak.
  • Adinaren arabera, produktuaren aurkezpena eta publizitate eslogana aldatu egiten dira haurrentzat edo helduentzat.
  • Diru-sarreren araberako segmentazioak produktuaren prezioa eta zuzentzen den errenta maila baldintzatzen ditu.
  • Fidelitatearen arabera bezeroak ohizkoak, noizbehinkakoak edo bezero potentzialak izan daitezke.
  • Erosketa maiztasunaren arabera bezero oldarkorrak edo zentzuzkoak bereiz daitezke, eta bakoitzari desberdin heldu behar zaio.
  • Enpresa batek hainbat irizpide batera erabil ditzake bere merkatua mugatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko.

Frogatu zeure burua

Merkatuaren Segmentazioa

Gutxitan gertatzen da marketing-politika bakarra kontsumitzaile guztientzat egokia izatea.

Merkatu segmentazioa, merkatuak, ezaugarri berdintsuak dituzten taldeetan banatzearen prozesua da.

Merkatuaren Segmentazio Irizpideak

  1. Sexuaren araberako segmentazioa

    Merkatua bi zati ia berdinetan banatzen du. Kontsumitzailearen sexuaren arabera, ezberdinduriko ezaugarriak dituzten produktuak daude. Adibidez, perfumeak; izenak, itxurak eta usaiak ezberdinak izan behar dute perfumea gizon batek edo emakume batek kontsumitu behar badu.

  2. Adinaren araberako segmentazioa

    Produktu baten aurkezpenak eta publizitate esloganak ezaugarri ezberdinak izango dituzte kontsumitzaileen adinaren arabera. Honela, xanpu batean begietan azkura ematen ez duela azpimarratuko da haurrentzat zuzendua badago, edo usaia eta edertasuna helduei zuzendua badago.

  3. Diru-sarreren araberako segmentazioa

    Produktu baten ezaugarriek bere prezioa baldintzatzen dute eta errenta maila jakin bateko kontsumitzaileei zuzentzen zaie.

  4. Familia motaren araberako segmentazioa

    Irizpide honen arabera, seme-alaba bakar bateko edo biko familiak, familia ugarietatik bereiziko dira.

  5. Ikasketa mailaren araberako segmentazioa

    Kontsumitzaileak ikasketa maila ezberdinen arabera bereiz daitezke: lehen mailakoak, maila ertainekoak edo goi mailakoak.

  6. Bizilekuaren araberako segmentazioa

    Produktuen banaketan eragina duten zonalde geografikoen araberako ezberdintasunak aztertzen ditu. Bezeroak bertakoak, estatu mailakoak, europarrak eta munduko beste zonaldeetakoak izan daitezke.

  7. Produktuari diogun fideltasunaren araberako segmentazioa

    Kontsumitzaileak ohizko bezeroetan -sarritan produktu bat erosten dutenak-, noizbehinkako bezeroetan -noizbait erosten dutenak- eta bezero potentzialetan -oraindik erosi ez dutenak, baina noizbait egin lezaketenak- banatzen dira.

  8. Erosketa maiztasunaren araberako segmentazioa

    Bezeroak oldarkorrak edo zentzuzkoak izan daitezke. Oldarkorrek era azkarrean eta aldez aurretik pentsatu gabe erosten dute, beraz, produktuaren aurkezpena zaindu behar da. Bezero zentzuzkoek pentsatu ondoren egiten dute, beraz, prestakuntzak eta ezaugarri teknikoak zaindu behar dira.

  9. Etxebizitza motaren araberako segmentazioa

    Bezeroak etxebizitza txiki batean, handi batean edo familia bakarreko etxe batean bizi diren arabera sailka daitezke.

Enpresa bakoitzak nahi adina bana dezake bere merkatua eta gainera, hainbat irizpideren araberako segmentazioa egin. Adibidez, honako sailkapen hau egin dezake: bizi maila altu eta goi-mailako ikasketak dituen gizon helduena.

Kontsumitzailea izate konplexu eta anitza da eta bere portaera mugatzen duten barne eta kanpo egoerek baldintzatzen dute. Produktu baten merkatua gero eta zabalagoa bada, orduan eta zailagoa izango da merkatal iharduera biztanleria guztira heltzea; beraz, merkatua mugatzen bada, bere eraginkortasuna hobetu dezakete.

Kontsumitzaileen segmentazioa egiteko erabiltzen den zientzia estatistika da. Datuak jasotzeaz arduratzen diren enpresa bereziak ere badaude eta ondoren eskatzen dituzten enpresei segmentaturiko helbideak saltzen dizkiete.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da merkatu segmentazioa?

Merkatu segmentazioa merkatua ezaugarri berdintsuak dituzten taldeetan banatzearen prozesua da. Horri esker, enpresek kontsumitzaile talde bakoitzari egokitutako marketing politika aplika dezakete.

Zein irizpide erabil daitezke merkatua segmentatzeko?

Dokumentuak sexua, adina, diru-sarrerak, familia mota, ikasketa maila, bizilekua, fidelitatea, erosketa maiztasuna eta etxebizitza mota aipatzen ditu. Enpresa bakoitzak nahi adina irizpide erabil ditzake.

Zergatik da garrantzitsua merkatua mugatzea?

Merkatua zabalagoa bada, zailagoa da biztanleria osora heltzea. Merkatua mugatzeak merkatal iharduera eraginkorragoa izaten laguntzen du.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer da merkatu segmentazioa?
2. Zein irizpidetan oinarritzen da produktuaren aurkezpena eta publizitate eslogana aldatzea haurrentzat edo helduentzat?
3. Zer gertatzen da merkatu bat zabalagoa denean?
4. Zer bereizten dira fidelitatearen arabera?
5. Zein estatistikaren papera aipatzen da dokumentuan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.