Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena antzezlanaren edizio kritikoa

Beste ikasgaiak-n eguneratua2,74 KB

Laburpena

Testuak Pedro Ignazio Barrutia idazlearen Acto para la Nochebuena antzezlanaren edizio kritikoa aurkezten du, lehen euskal antzerki lana dela uste dena. Idazlearen bizitza, eskuizkribuaren ibilbidea eta argitalpen desberdinak azaltzen dira. Era berean, edizioan erabilitako metodologia, lekukotasunen erkaketa eta grafia aldaketak azaltzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Pedro Ignazio Barrutia Arrasaten jaio zen 1682an eta notario lanak egin zituen.
  • Acto para la Nochebuena da ezagutzen den lehen euskal antzerki lana, XVIII. mendearen hasieran idatzia uste denez.
  • Antzezlana euskaraz idatzita dago, baina akotazioak gazteleraz daude.
  • Eskuizkribua Joan Carlos Gerrak aurkitu zuen XIX. mendearen bukaeran.
  • Edizio kritikoak hiru lekukotasun erabili ditu: faksimilea, Azkueren argitalpena (1897) eta Arestiren argitalpena (1960).
  • Aparatu positiboa egin da, eta grafia gaurkotzean egindako aldaketak ez dira oharretan adierazi.

Frogatu zeure burua

Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena Antzezlanaren Edizio Kritikoa

Sarrera

Pedro Ignazio Barrutia Arrasaten jaio zen 1682an. Notario lanak egin zituen Arrasaten. Berarena da ezagutzen dugun lehen euskal antzerki lana, Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna), uste denez XVIII. mendearen hasieran idatzia, ekialdeko bizkaieraz. Antzezlana oro har euskaraz idatzita egon arren, akotazioak gazteleraz daude. Eskuizkribua Joan Carlos Gerra euskalari arrasatearrak aurkitu zuen XIX. mendearen bukaeran.

Grafiari dagokionez, originalean hainbat aldaketa eman ondoren, gerora, Azkuek Euskalzale aldizkarian argitaratu zuen lehenengo aldiz. Jarraian, originala galdu egin zen. 1960. urtean, Arestik Azkuek egindako lanaren ildotik, berriz argitaratu zuen Euskera aldizkarian. Honekin batera, Arestik zalantzan jarri zuen ea Barrutia benetako egilea ala kopiagile huts bat izan zen. 1965ean, Arestik berriro berrargitaratzen du antzezlana Teatro zaarra liburuan. Azkenik, 1983an, Joseba Lakarra euskalariak edizio kritikoa eta gaztelerazko itzulpena argitaratu zituen, bertan Barrutiaren bizitza, kezkak eta abar azaltzen zirelarik. Urte berean, gainera, Latxagak eskuizkribu originala aurkitu zuen. Horri esker, edizio faksimile eta paleografikoak egin ahal izan ziren.

Edizio faksimile hau izango da guk erabili duguna gure edizio kritikoa sortzeko.

Metodologia

Lehenengo eta behin, edizio kritikoarekin hasteko, atalak bereizi eta lerroak bosnaka zenbatu ditugu, izenburuak ere kontuan hartuz. Ondoren, grafia, letra larri zein xeheen erabilera eta hitz banaketa eguneratu ditugu. Behin hau eginda, hiru lekukotasun ezberdinez baliatu gara edizio kritikoa egiteko: Barrutiaren faksimilea, Azkueren argitalpena (1897) eta Arestiren argitalpena (1960).

Jarraian, lekukotasun guztiak bildu eta erkatu ditugu, batetik besterako aldaerak ateratzeko asmoz. Aldaeren arteko ezberdintasunak oharren bidez aparatu kritikoan adierazi ditugu. Hau egiteko hainbat modu daudela jakinik, aparatu positiboa egitea erabaki dugu. Honekin batera, zenbait ohar kultural eta linguistiko ere aipatu ditugu oin-oharren bidez. Nolanahi ere, oharretan grafia gaurkotzean burututako aldaketak ez ditugu adierazi, ahoskeran eragina izan duten aldaketak soilik zehaztu baititugu.

Grafia Aldaketak

Grafiari dagokionez egindako aldaketak eman aurretik, aipagarria da izenburuak eta akotazioak letra etzanez jarri ditugula. Era berean, esan, hitz banaketa eguneratu dugun arren, salbuespen batzuk mantendu ditugula; ez partikula aditz laguntzaileak jarraitzen duenean, batuta mantendu dugu.

Beraz, hurrengo hauek dira eguneratzean egindako grafia aldaketak:

  • ...

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz idatzi zen Acto para la Nochebuena?

Uste denez XVIII. mendearen hasieran idatzi zen, ekialdeko bizkaieraz. Antzezlanaren akotazioak, ordea, gazteleraz daude.

Nork aurkitu zuen eskuizkribua?

Joan Carlos Gerra euskalari arrasatearrak aurkitu zuen XIX. mendearen bukaeran. Geroago, 1983an, Latxagak eskuizkribu originala aurkitu zuen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Non jaio zen Pedro Ignazio Barrutia?
2. Zein hizkuntzatan daude Acto para la Nochebuena antzezlanaren akotazioak?
3. Zein urtetan argitaratu zuen Azkuek lehen aldiz antzezlana?
4. Zein lekukotasun ez zen erabili edizio kritikoan?
5. Zein aparatu mota egin da edizioan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.