Bilboko klimograma: tenperatura eta prezipitazioa

Geografia-n eguneratua2,14 KB

Laburpena

Dokumentuak Bilboko klimograma aztertzen du, tenperatura eta prezipitazioaren bilakaera hilez hile erakutsiz. Klima ozeanikoaren ezaugarriak azaltzen ditu: uda epelak, negu freskoak eta euri ugariak. Gainera, hezetasun eta idortasun indizeak (Gaussen eta Martonne) erabiltzen ditu klima hori baieztatzeko.

Funtsezko puntuak

  • Klimograma grafiko mistoa da: tenperaturak marra linealez eta prezipitazioak barra bertikalez adierazten dira.
  • Bilbon urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa da, eta gorabehera termiko txikia (10,9) itsasoaren eraginez.
  • Abuztua da hilabeterik beroena (19,8), eta urtarrila hotzena (8,9).
  • Urteko prezipitazioa 1236 mm-koa da; negua da euritsuena eta uda hezea baina lehorrena.
  • Gaussen eta Martonneren indizeek ondorioztatzen dute ez dagoela hilabete lehorrik eta klima hezea dela.
  • Klima ozeanikoa Penintsularen iparmendebaldean hedatzen da, kostaldetik Pirinioetaraino.

Frogatu zeure burua

KLIMOGRAMA BILBO:

Grafiko Mota: Grafiko hau klimograma da. Bertan toki bateko klimak dituen tenperatura eta prezipitazio ezaugarriak ageri dira eta aldi berean hauek hilez hile, urtean zehar, duten bilakaera ere erakusten da. Grafiko mistoa da. Alde batetik, era lineala erabiltzen da, tenperaturaren gorabeherak adierazteko eta bestetik barra bertikalak hilabetekako prezipitazio kopuruak adierazteko.

Tenperaturak:

Udak epel-beroak dira, bero handiko hilabeterik gabe (19.8 abuztuan, hilabeterik beroena), eta negu freskoak, hilabete hotzegirik gabe (8.9 urtarrilean). Ondorioz, urteko bataz bestekoa epela da (14) eta gorabehera termiko txikia (10.9) itsasoaren eragina. Klima ozeanikoa.

Prezipitazioak:

Ugariak eta erregularrak, urteko (1236mm) Negua urtarorik euritsuena. Udan euri gutxiago baian hezea. Udaberri eta udazken euritsuak, Azaroan eta Apirilean tontorrak. Egun euritsu asko izan arren (>150), Proportzionalki, guztirako kopuruak ez dira hain handiak, lanbro eta sirimiri egunak zaparradakoak baino gehiago direlako. Euri kopurua eta negua eta udaren arteko aldea Azoreetako antizikloiaren eta Fronte Polarraren desplazamenduek eragitzen dute. Prezipitazio ezaugarriak ere klima ozeanikoarenak dira.

Hezetasuna eta Idortasuna:

Klima ozeanikoa euritsua eta hezea da. Hau Gaussen eta Martonneren indizeen bidez baiezta daiteke. Lehenengoak hileko idortasun maila kalkulatzen du (2Tc > Pmm lehorra). Bigarrenak urteko idortasun orokorra (Prezi guztira zati tenp bataz bez +10, emaitza > 30 klima hezea) Gaussen indizea aplikatuz: Abuztuko 2TC (39.6) > 51mm. Beraz ez dago hilabete lehorrik. Martonneren indizea aplikatuz 1236: 14C + 10 = 51.5. Beraz klima hezea da.

Hedapena:

Klima ozeanikoa Penintsularen iparmendebaldean zehar hedatzen da, Galiziatik Pirinioetaraino, Asturias, Cantabria eta EAE. EH kostaldeko ozeanikoa Bizkaia, Gipuzkoa, Lapur zehar hedatu. Barnekoa euri gutxiago (hilabete lehor 1 negu fresko hotz, Araba ipar, Nafarroaren iparmende, Nafarroa behe eta Zuberoa).

Landaretza:

  • Utoktono: lizarra, pagoa, sastraka: sasiak, larreak, piñu, eukalipto

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da Bilboko urteko batez besteko tenperatura?

Bilboko urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa da. Gorabehera termiko txikia (10,9) itsasoaren eraginaren ondorioa da.

Zein hilabetetan dira prezipitazioak handienak Bilbon?

Testuaren arabera, negua da urtaro euritsuena eta Azaroa eta Apirila dira prezipitazio tontorrak. Udan euria gutxiago da, baina hezea izaten da.

Zergatik da Bilbo klima ozeanikoa?

Tenperatura moderatuak, euri ugariak eta erregularrak eta gorabehera termiko txikiak itsasoaren eragina adierazten dute. Klima hori Penintsularen iparmendebaldean hedatzen da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein grafiko mota da klimograma?
2. Zein hilabete da hilabeterik beroena Bilbon?
3. Zenbat da Bilboko urteko prezipitazio totala?
4. Zein indizek erabiltzen da hileko idortasuna kalkulatzeko?
5. Zergatik da gorabehera termiko txikia Bilbon?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.