Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Immunoeskasiak eta HIESa: GIB birusaren egitura, transmisioa eta tratamendua

Biologia-n eguneratua4,76 KB

5.3.-ImmunoeskasiakAntigeno arrotzen aurrean immunitate Sistemak ezin duenean erantzun espezifiko bat garatu//B eta T linfozitoen ekoizpena baxua dago eta Horren ondorioz,  populaziorentzat Kaltegarriak ez diren mikrooranismoak kaltegarri bihur daitezke.Immunoeskasi motak:a) Jaiotzetiko immunoeskasiaSistema inmunologikoan eragina duten gen Bat do batzuk mutatuta daudenean. Beraz, haur horiek ez dute defentsarik izango Eta gune esterilizatuetan bizi beharko dira: “Haur burbuilak” ////Tratamendurik gabe mortalak dira///Tratamendu Motak: antibiotikoak eta antigorputzak (sueroak), hezur muinaren edo timoaren Transplantea eta terapia genikoab) Harturiko ImmunoeskasiaBizitzaren une  batean ager daitezkeenak. Kausak:Gaizki Elikatzeagatik. Adibidez,

...
Jarraitu irakurtzen "Immunoeskasiak eta HIESa: GIB birusaren egitura, transmisioa eta tratamendua" »

Hezkuntza Premia Berezien sailkapenaren bilakaera historikoa: UNESCO, Warnock, LOE eta Eusko Jaurlaritza

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,29 KB

UNESCO (1977)

UNESCOk honako sailkapena proposatu zuen:

  • Urritasun fisikoa: gaixo kronikoak eta entzumen-, ikusmen- eta urritasun motorrak dituztenak.
  • Adimen-urritasuna: koefiziente-gradu desberdinak.
  • Jokabide-arazoak: egokitu gabeak, familia-arazoengatik, gizarteratzeko arazoengatik, autoirudiagatik, neurosiagatik edo haur-psikosiagatik.
  • Nahasmendu partzialak: ikasteko nahasmenduak eta hitz egiteko patologia zehatzak.
  • Gizarteratze-arazoak: delinkuentzia-arazoak, drogazaletasuna eta abar ekar ditzakete.
  • Ahalmen handiko pertsonak: duten goi-gaitasunengatik bereizten direnak, eskola-porrota pairatzen duten supergaituak edo defizit bat dutenak.

Warnock txostena (1978) eta 334/1985 Dekretua

Hezkuntza Bereziaren Antolamendurako Dekretuak (334/1985) honako...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Premia Berezien sailkapenaren bilakaera historikoa: UNESCO, Warnock, LOE eta Eusko Jaurlaritza" »

Demokrazia, utopia, distopia, liberalismoa eta sozialismoa: kontzeptu politikoak

Beste ikasgaiak-n eguneratua7,48 KB

Demokrazia

Demokrazia talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du. Antzinako Greziako polisetan sortu zen demokrazia, non herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez estatuaren edo beste erakunde politiko baten gobernuari buruz erabakiak hartzen dituzten erregimen politikoak ere badira. Gaur egun sistema politiko guztiek demokratikotzat dute beren burua. Nolanahi ere, historian zehar eztabaida gogorrak eta liskar handiak izan dira, aurrena eredu horri izatasuna nola eman, eta geroztik arau bidez nola zilegitu erabakitzeko. Demokraziaren bilakaera historikoa...

Jarraitu irakurtzen "Demokrazia, utopia, distopia, liberalismoa eta sozialismoa: kontzeptu politikoak" »

Zientziaren definizioa, ezaugarriak eta metodo zientifikoak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,81 KB

Zientzia: Definizioa eta Ezaugarri Nagusiak

Naturaren eta gogamenaren gertakarien prozesuen ezagutza arrazionala da.

Zientziaren Ezaugarriak

  • Arrazionala
  • Sistematikoa (ordenatua)
  • Metodikoa, metodoa erabiltzen baitu.
  • Egiaztagarria: Frogapenak erabiltzen direlako. Bi frogapen mota daude:
    • Logikoa (dedukzioa)
    • Enpirikoa (indukzioa, dedukzioa, behaketa, esperimentazioa)

Zientzia Motak

  • Zientzia Formalak

    Matematika eta Logika. Prozesu mental, logikoez eta matematikoez arduratzen dira.

  • Zientzia Enpirikoak

    Natura-zientziak eta Gizarte-zientziak. Errealitateko gertakariak eta prozesuak azaltzen dituzte.

    Aurreko ezaugarriez gain, hauek ere badituzte:

    • Objektiboak: Naturaren eta gizakiaren gertakariez arduratzen dira, haien kausak zuzentzen dituzten legeak eta ondorioak
...
Jarraitu irakurtzen "Zientziaren definizioa, ezaugarriak eta metodo zientifikoak" »

Costaren Oligarkia eta Jauntxokeria: Errestaurazioaren kritika (1901)

Historia-n eguneratua3,01 KB

Joaquín Costaren "Oligarkia eta Jauntxokeria" lanaren pasartea (1901)

1. Sailkapena

Lehen eskuko dokumentu hau Joaquín Costaren Oligarkia eta Jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa liburuaren zati bat da. Eduki politikoa du, Errestaurazioaren sistemari kritika egiten diona. 1901ean argitaratu zen Madrilen. Egilea Joaquín Costa intelektuala izan zen.

2. Analisia

Testu honen ideia nagusia oligarkia eta jauntxokeria salatzea da. Beste ideia garrantzitsu bat da jauntxoak ez direla nazioaren benetako ordezkariak, nahiz eta boterea haiek izan, eta hauteskundeetan egiten den pucherazoa (iruzurra) salatzen du.

3. Iruzkina eta Testuinguru Historikoa

Errestaurazioaren aurreko krisia (1868-1874)

1868an, Isabel II.a Espainiatik kanporatu ondoren,...

Jarraitu irakurtzen "Costaren Oligarkia eta Jauntxokeria: Errestaurazioaren kritika (1901)" »

HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)

Magisteritza-n eguneratua2,72 KB

1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleei emandako Hezkuntza Erantzuna (DEKRETUA 118/1998)

HPBak Atzematea eta Baloratzea

Talde Multiprofesionalak (kontsultorea, Berritzegunea, etab.) arduratzen dira HPBak atzemateaz eta baloratzeaz.

HPBak eskolatze aurretik antzematen ez badira, taldeko tutoreak egindako hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua.

Ebaluazioari buruzko Oharrak

  • Lehen Hezkuntzarako ez dago eskalarik txostenak betetzeko.
  • Ez dira testak pasatuko (ez da gure ardura).
  • Hasierako ebaluazioa: jarrera eta jokaera aztertzea.

2. HPBak dituzten Ikasleak Eskolatzeko Irizpideei buruzko AGINDUA (1998/07/20)

IV. Atalburua: Gela Egonkorretan Eskolatzea

Etxetik ahalik eta hurbilen dagoen eskolara joateko eskubidea. Gela Egonkorretan eskolatzea (PT

...

Jarraitu irakurtzen "HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)" »

Fotosintesia: fase argia eta fase iluna (garraio ziklikoa eta Calvin zikloa)

Biologia-n eguneratua2,66 KB

Elektroien Garraio Ziklikoa

Fase argiaren ordezko bidea da; bertan, argiak I. fotosistemako elektroia aktibatzen du, baina NADP+-ra joan beharrean, PS I-era itzultzen da. Ibilbidean, cit b6f konplexura lagatzen da, protoiak estromatik eremu intratilakoidera garraiatzen dituen konplexura. Translokazio horrek ATP molekulen sintesia ahalbidetzen du. Garraio ziklikoa ATP sintesirako bide bat da, eta kloroplastoetan NADP+ gutxi dagoenean erabiltzen da. Egoera horretan, PS I-ak elektroiak lagatzen dizkio cit b6f deritzonari, horrek ez baitauka NADP+ molekula oxidaturik. Baina bakterio fotosintetiko anoxigenikoen ohiko bidea ere bada. Bere ezaugarriak hauek dira:

  • I. fotosistemak soilik hartzen du parte.
  • Ez dago NADP+-aren erredukziorik, elektroiak irten
...
Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia: fase argia eta fase iluna (garraio ziklikoa eta Calvin zikloa)" »

Indar eremu kontserbakorrak eta energia potentziala: grabitate eremua

Fisika-n eguneratua2,57 KB

Indar Eremuak eta Energia Potentziala

Indar Eremu Kontserbakorrak

Indar eremu kontserbakorrak partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende dagoenean definitzen dira, eta ez egindako bidearen menpe. Bi propietate nagusi dituzte:

  1. Ibilbide itxian egindako lana nulua da.
  2. Eremuak egindako lana, magnitude berezi batek hasierako eta amaierako puntuen artean dituen aldakuntza modura adieraz daiteke: W = EpA - EpB = -ΔEp.

Indar Ez Kontserbakorrak

Bi punturen artean higitzean indarrak egindako lana ibilbidearen araberakoa denean, indarra ez kontserbakorra da. Kasu honetan, ez dago energia potentzialik indar horrekin loturik. Indar ez kontserbakorraren adibide argia marruskadura indarra...

Jarraitu irakurtzen "Indar eremu kontserbakorrak eta energia potentziala: grabitate eremua" »

XIX. mendeko Espainiako eta Euskal Herriko ekonomia: nekazaritza, industria eta merkataritza

Historia-n eguneratua3,51 KB

XIX. Mendeko Espainiako Ekonomia

Espainiako ekonomia oso atzeratuta zegoen. Baina XIX. mendean asmatutako teknikak ez ziren leku guztietan ondo egokitzen. Hemen nekazal erreforma ilustratuak geldituko dira, baina erreforma hauek orain hasiko dira, eta horregatik produkzioa handituko da hazkunde demografikoa mantenduz.

Nekazal Sektorea

Gobernu liberalek erreforma prozesu bat lurjabetzaren egituraren barruan egingo dute, lur eta jabetza esplotazioaren egitura berritzeko. Jabetza mota berri honekin lurjabeek produktibitate handiagoa lortu zuten. Lur jabetzaren egoera berrian, lurjabeek askatasun osoa izan zuten eta produktuaren prezioa erabakiko zuten.

Desamortizazioa

Helburuak gerra karlista irabaztea eta zor publikoa ezabatzea izan ziren.

Ondorio
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako eta Euskal Herriko ekonomia: nekazaritza, industria eta merkataritza" »

Lurrazala eta Mantua: Lurraren barne egitura

Geologia-n eguneratua3,24 KB

Geosferaren Geruzak Etenune Sismikoen Arabera

Metodo sismikoen bidez erdietsitako informazioa harrien konposizioari, egiturari, tenperaturari, presioari edo adinari buruzko beste azterketa-metodoen bidez lortutako datuekin osatzen da. Horren guztiaren emaitza da Lurraren barne-egiturari buruz dugun ezagutza.

Lurrazala

Lurrak kanpoaldean duen geruza solidoa da, eta geosferaren bolumenaren % 1,6 hartzen du. Mohorovicicen etenuneak Mantuarekin mugatzen du. Tenperaturak sakonerarekin egiten duen gorakadari gradiente geotermiko deitzen zaio, eta, batez beste, 30 ºC igotzen da kilometro bakoitzeko.

Geruzaren lodieran, egituran eta konposizioan oinarrituta, bi lurrazal mota bereizten dira:

Lurrazal Kontinentala

  • Lodiera: Aldakorra da, 30-40 km ingurukoa
...
Jarraitu irakurtzen "Lurrazala eta Mantua: Lurraren barne egitura" »