Sabino Aranaren ideologia: arraza, hizkuntza eta erlijioa
Laburpena
Dokumentuak Sabino Arana abertzaleak garatutako ideologia azaltzen du, nazioa arrazan, hizkuntzan, foruetan eta erlijioan oinarritzen zuena. Antiespainolismoa, antimaketismoa eta industriaren aurkako jarrera bezalako ezaugarri nagusiak aztertzen ditu. Ikasleak Euzkadi nazioaren kontzeptua eta euskal nazionalismoaren lehen formulazioa ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Sabino Aranaren nazio-kontzeptua alemaniar erromantizismoan oinarritzen zen eta nazio-eragile nagusia arraza zen.
- Hizkuntza arrazaren garbitasuna zaintzeko eta euskal nazioa atzerriko eraginetatik babesteko tresna politikoa zela uste zuen.
- Aranaren arabera euskal foruak benetako kode nazionalak ziren, eta 1839ko urriaren 25eko legea haien amaiera izan zen.
- Ideologia antiespainolista, antimaketista, industriaren aurkakoa, antiliberala, antisozialista eta integrista zen.
- Haren lema Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) izan zen, eta independentzia foruen berrezarpenaren emaitza bakarra zela defendatzen zuen.
Sabino Arana (1865-1903)
Sabino Aranaren ideologia
Sabino Aranaren pentsamendua karlismoa eta foruzaletasunaren barnean eratu bazen ere, izaera erradikalagoa hartu eta independentismora jo zuen. Nazioaren kontzeptu sabindarra alemaniar erromantizismoan oinarritu zen, hau da, Bizkaia (eta, geroago, Euzkadi) nazioa zen berez, nazio gisa objektiboki zedarritzen zuten ezaugarri nahikoa baitzuen:
- Arraza: Nazio-eragile nagusia, bera baitzen nazio-ezaugarririk garrantzitsuena. Aberria ez zen lurraldea, arraza baizik. Honen garbitasuna Euskal Herriaren salbaziorako faktore nagusia izango litzateke. “Arraza iraungitzen bada, aberria galdu egiten d".
- Hizkuntza: Arrazaren jatortasun eta garbitasunaren lekukotza. Hori ez ezik, hizkuntzari atxiki zitzaion eginkizun politiko eta instrumentala, arrazaren garbitasuna zaintzeko eta euskal nazioa atzerritar eraginetatik babesteko lanabes gisa. Euskara Euskal Herrian zabaldu behar zen, baina maketoek ez zuten ezagutu behar (“…hondamendia litzateke gure lurraldean bizi diren maketoek euskaraz egin lezaten”, Sabino Aranaren artikulu batetik jasotakoa). Honez gain, “erderakada”tzat zituen hitzen ordez beste batzuk proposatu eta hedatu zituen, hizkuntzaren “garbitasuna” gorde nahian.
- Nortasun historikoa (Gobernua eta legeak): Sabino Aranak euskal historia mito bihurtu zuen, horretarako zuen asmoa erabat instrumentala zelarik. Industrializazioaren aurreko gizarte idiliko/bukolikoa deskribatu zuen, berdintasunezkoa, independentea eta lege propio eta bereziak zituena (lagizarra). Euskal lurraldeak, bere ustetan, askeak izan ziren 1839ra arte eta foruak benetako kode nazionalak ziren, euskal nazioaren askatasun eta subiranotasunaren adierazpenak. 1839ko urriaren 25eko legea, haren izate burujabearen amaiera litzateke.
- Izaera eta ohiturak: Arrazaren kontzeptutik ondorioztatzen zena.
Euskaldunei atxiki zitzaizkien bertute/balore on guztiak: langile finak, azkarrak, erlijiosoak,…Horren aurrean, espainiarrei zegozkien bizio/grina txar guztiak: alferrak, zikinak, zekenak, erlijiogabeak, biraogile hutsak, adimen-laburrekoak, adulteriora jotzen zutenak…
Euskal arrazaren benetako baloreak Bizkaia nekazaria eta arrantzaleko biztanleek adierazten zituzten.
- Erlijio katolikoa: Etorkizuneko Euzkadi katolikoa, apostolikoa eta erromatara izango litzateke (integrismoa: Gu Euzkadirentzat eta Euzkadi Jaungoikoarentzat). “Nahiago Euzkadi esklabo, baina Kristorekiko fidel, Euzkadi aske, baina Kristorengandik aldenduta baino”.
Euzkadi nazioa izatearen formulazio horrek bide emango du, lehen nazionalismoari (aranismoa) nortasun ezaugarri hauek hartzeko:
- Antiespainolismoa (Espainia zen gaitz guztien iturburua, hortaz, harreman guztiak hautsi behar ziren Espainiarekin eta Euzkadi eragin espainolistetatik isolatu behar zen) eta independentismoa.
- Antimaketismoa (xenofobia). Maketoen etorrera euskal arrazaren eragile kutsagarri eta desegile nagusi legez hartuko da, eta horrek politika babesle eta bereiztailea bidezkotuko luke, euskaldunak ez direnak euskal gizartean sar ez daitezen.
- Industriaren aurkakoa, baserritasuna eta arkaismoa
- Antiliberalismoa (erlijioaren kontrakoa, ez morala)
- Antisozialismoa (ideologia arrotza, euskal arimaren aurkakoa)
- Erlijio integrismoa
Laburbilduz, Sabino Aranaren ideologia “euskal arrazaren” kontzeptuaren, foruen eta erlijioaren inguruan gorpuztu zen. Haren lema Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) izan zen. Aranaren arabera oso-osorik berrezarri behar ziren foruak, eta haren ustez independentzia zen berrezarpen horren taxuzko emaitza bakarra. Euskal Herri berri honetan arraza garbiko euskaldunak baizik ez lirateke biziko, etorkinek ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzituzten.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein izan zen Sabino Aranaren lema?
Haren lema Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) izan zen. Lema horrek erlijioa eta foru-tradizioa batzen zituen.
Zergatik zen garrantzitsua arraza Sabino Aranarentzat?
Arana uste zuen arraza zela nazioaren ezaugarri garrantzitsuena, eta aberria lurraldea baino arraza zela. Arrazaren garbitasuna euskal Herriaren salbaziorako faktore nagusitzat hartzen zuen.
Zein data hartzen zuen Aranak euskal askatasunaren amaieratzat?
Aranaren arabera euskal lurraldeak askeak izan ziren 1839ra arte. 1839ko urriaren 25eko legea haren izate burujabearen amaiera litzateke.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.