Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XX. mendeko euskal eleberrigintza: Txomin Agirre, Urretabizkia, Ugalde eta Atxaga

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Garoa (1912) eta Txomin Agirre

1876an, Guda Karlista amaitu eta foruen galera gertatu zen. Horrek politika eraberritzea eta alderdi modernoen agerpena ekarri zuen: euskal abertzaletasunaren eta sozialismoaren sorrera. XX. mende hasieran, industrializazioak ekonomia hobetu zuen, baina immigrazioa dela eta, euskarak indarra galdu zuen gaztelaniaren eta frantsesaren aurrean. Horren aurrean, euskal pizkundea sortu zen.

Txomin Agirre apaiz eta idazleak, Garoa, Kresala eta Auñamendiko Lorea eleberriak idatzi zituen. Bere ideologia hiru ardatzetan oinarritzen zen: kristautasuna, euskalzaletasuna eta abertzaletasuna.

Analisi teknikoa

  • Pertsonaiak: Lauak, bilakaerarik gabeak (deskribapen esentzialista).
  • Narratzailea: Orojakile iruzkingilea, heterodiegetikoa
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko euskal eleberrigintza: Txomin Agirre, Urretabizkia, Ugalde eta Atxaga" »

Higidura: definizioak, magnitudeak eta ekuazioak

Fisika-n eguneratua3,39 KB

Gorputz bat, denboran zehar gorputz batean posizioa aldatzen badu, gorputza higitzen dela esaten dugu. Higidura erlatiboa da, behatzailearen arabera desberdina izan daitekeelako.

Higidura

Gorputz bat higitzen dela esaten dugu erreferentzia-sistemarekiko haren posizioa denbora igaro ahala aldatzen bada. Horregatik esaten da higidura erlatiboa dela. Erreferentzia-sistema finkoa dela esaten da, baina errealitatean hori ez da gertatzen, lurra mugitzen baita.

Posizioa

Une bakoitzean higikaria dagoen puntua. Definitzeko, erreferentzia-sistema behar dugu.

Erreferentzia-Sistema

Koordenatu-sistema da. Hiru mota daude:

  • Dimentsiobakarrak (x edo y ardatza)
  • Bidimentsionalak (x,y ardatzak)

Ibilbidea

Higikari baten posizio guztiak lortzen baditugu, sortzen den lerroa...

Jarraitu irakurtzen "Higidura: definizioak, magnitudeak eta ekuazioak" »

Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida

Biologia-n eguneratua3,33 KB

Biziaren Antolakuntza Mailak

Izaki bizidunak egitura konplexu eta antolatuetan oinarritzen dira, maila sinpleenetatik hasi eta organismo osora iritsi arte. Hauek dira maila nagusiak:

Atomoa
Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen zatirik txikiena.
Molekula
Bi atomo edo gehiagoz (berdinak edo desberdinak) osatutako partikula. Materiaren propietateak dituen unitaterik txikiena da.
Makromolekula
Molekula handiak dira, polimero bezala ere ezagunak. Bizitzarako funtsezkoak dira, hala nola:
  • Gluzidoak
  • Lipidoak
  • Proteinak
  • Azido nukleikoak
  • Bitaminak
Zelula
Bizia duen unitaterik txikiena da.
Ehuna
Funtzio bereko zelulak elkartuz osatzen da. Lau mota nagusi daude:
  • Gihar-ehuna
  • Nerbio-ehuna
  • Ehun konektiboa
  • Ehun epiteliala
Organoa
Ehun multzo batek osatzen du, funtzio zehatz
...
Jarraitu irakurtzen "Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida" »

Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean

Arteak eta humanitateak-n eguneratua4,67 KB

Goi Errenazimendua (Cinquecento)

Goi Errenazimendua XVI. mendearen lehen zatiari dagokio. Artista nagusiak hauek izan ziren:

  • Florentzia eta Erroma: Leonardo Da Vinci, Michelangelo eta Rafael.
  • Venezia: Tiziano.

Bigarren zatitik aurrera Manierismoa sortu zen. Ezaugarri nagusiak:

  • Irudiaren batasunaren bilaketa.
  • Obraren osagaiak konposizioaren mendean ezartzea.
  • Forma geometriko soilen erabilera konposizioa egituratzeko.
  • Marrazketaren nagusitasuna kolorearen aurretik.

Pintura

Leonardo Da Vinci

Errenazimenduko artista osoa zen (pintorea, marrazkilaria, eskultorea, arkitektoa, idazlea...). Edertasuna idealizatu gabe izadian aurki daitekeela uste zuen. Garrantzi handia eman zien argiari, itzalari eta aireko perspektibari, bolumena nabarmenduz.

Teknikak eta Teoriak:

...
Jarraitu irakurtzen "Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean" »

Euskararen fonetika: dardakariak, bustidura eta neutralizazioak

Plastika eta arte hezkuntza-n eguneratua3,89 KB

Oharra: (EB) alaba > al/ha/ba, (EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)

Dardakariak

Euskarak berez bi dardakari ditu: /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna maiz nahasten dira: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leunaren galera

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu ohi da:

B r B > B ø B.

  • (L) mendirat > mendiat.
  • (Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)
  • (EB) Zuberoa > Xibeua (Z)

(G) Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al(h)aiz?

Bigarren Mailako Diptongoak

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.

Kontsonante Alternantziak

Bi...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen fonetika: dardakariak, bustidura eta neutralizazioak" »

Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida

Informatika-n eguneratua2,64 KB

Informazio Estatistikoaren Adierazpena: Taulen Funtzioa eta Osagaiak

Taulak oso erabilgarriak dira; batik bat, ikerketetan datu asko gobernatu behar direnean, edo grafikoak osatzeko euskarri gisa erabili behar direnean. Datuak taulatan antolatuz gero, informazioa azkar eskura daiteke, eta datuen arteko konparazioak eta loturak erraz egin.

Funtzio horiek behar bezala bete ditzaten, bi irizpide nagusi izan behar dira kontuan taulak egiteko garaian: batetik, taularen diseinua eta osagaiak zaindu behar dira; bestetik, zenbakiz ematen den informazioa erraz aurkitzeko moduan jarri behar da, eta esanahia aise ulertzeko moduan.

Taulen Osagai Nagusiak

  • Izenburua. Argia eta zehatza izan behar du, eta aditzak saihestu behar dira. Zer?, non? eta noiz? galderei
...
Jarraitu irakurtzen "Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida" »

Kapitalizazio bakuna eta interes bakuna: oinarriak eta formulak

Ekonomia-n eguneratua2,75 KB

Gaia: Kapitalizazio bakuna eta interes bakuna (I)

Kontzeptua: Kapitalizazio bakuna (IT = Co * i * n)

  • Finantza-eragiketa baten bidez, kapitalaren kopurua alda daiteke.
  • Kapitala epe batean mailegatzean datza.
  • Dirua mailegatzeagatik lortzen den diru-kopuruari interesa esaten zaio.
  • Kapitalizazio bakunean, aldi bakoitzaren amaieran kapital batek sorturiko interesak ez zaizkio kapitalari gehitzen, baizik eta kapitalaren jabeari itzultzen zaizkio.
  • Ezaugarri nagusia:
    • Ez zaizkio interesak gehitzen hasierako kapitalari hurrengo urteko interesak kalkulatzeko.
  • Co: Hasierako kapitala (mailegatutako kapitala).
  • n: Denbora (maileguaren iraupena).
  • i: Urteko interes-tasa (batekotan adierazia).
  • Cn: Azken kapitala.
  • I: Interes totala.

Azken kapitalaren kalkulua (Cn = Co * (

...
Jarraitu irakurtzen "Kapitalizazio bakuna eta interes bakuna: oinarriak eta formulak" »

Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,26 KB

Testuinguru Historikoa

XII. mendea amaitzean gauzatu zen estilo gotikoa, aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozialen, politikoen eta filosofiko-erlijiosoengatik, XV. mendera arte iraun zuelarik. Frantzian hasi zen mugimendua eta azkar hedatu zen Espainian, Alemanian, Italian eta Europako beste lurraldeetan.

XII. mendearen erdialdetik aurrera, merkataritza azkar hedatu zen eta merkataritza-bide berriak zabaldu ziren ekialderantz. Horrekin batera, hiriko bizimodua berpiztu zen. Hiriak hazi ziren eta hiri-giroko gizarte-molde berri bat garatu zen. Burgesia gero eta indartsuagoa zen. Hirietan gremioak sortu ziren, lanbide bereko artisauek osatuak.

Europako gizartearen pentsamoldea aldatu zen; hiriak handitu ziren eta burgesia eta monarkiak gero eta...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa" »

Erreflexuak eta zirkular erreakzioak: haurtzaroko lehen 8 hilabeteak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,76 KB

Erreflexuak eta zirkular erreakzioak (0–8 hilabete)

Erreflexuen jarduna (0–1 hilabete)

Haurrak jaiotzean erreflexu, jarrera eta sentsazioek osatutako hereditario muntaia bat dakar. Hau da, jaiotzetik dakar haurrak errepertorio bat.

Zurrupatze-erreflexua eta beste erreakzioak

Zurrupatze-erreflexua: hasieran estimulurik gabe ere agertzen den erreflexua da; hainbat hurbilketa egiten ditu amaren titiburura. Begien erreflexua eta bestelako sentsazio erantzunak ere badaude.

Piageten ikuspegia

Piagetek jaioberriaren gaitasunez ikusmolde ezkorra isladatzen du: bere ikuspegitik, haurraren egokitze-errepertorioa biologikoki erabakitako erreflexu sinpleetara mugatzen dela uste du. Jokamolde horiek ingurumeneko estimulu zehatzekiko erantzun automatikoak...

Jarraitu irakurtzen "Erreflexuak eta zirkular erreakzioak: haurtzaroko lehen 8 hilabeteak" »

Eskaria, eskaintza eta merkatu egiturak: lehia perfektua, monopolioa eta oligopolioa

Ekonomia-n eguneratua2,98 KB

Eskaria eta Eskaintza: Funtsezko Faktoreak

Eskatutako kantitateak behera egitean

  • Ordezko ondasunen prezioa behera.
  • Ondasun osagarrien prezioak gora.
  • Errenta erabilgarriak behera.
  • Moda aldaketa.

Eskaintzan eragiten duten faktoreak

  • Eskainitako kantitateak gora: Eskaintzaren kurba eskuinerantz mugitzen da.
  • Eskainitako kantitateak behera: Eskaintzaren kurba ezkerrerantz mugitzen da.

Merkatu Motak eta Lehia Egiturak

1. Lehia Perfektuko Merkatua

Merkatu ekonomia ideala da, non ondasun eta zerbitzuak borondatez trukatzen diren merkatuak finkatu duen prezioan. Enpresek ez dute prezioan eraginik, eta guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.

Ezaugarriak

  • Ekoizpen merkea: Egin beharreko inbertsioak txikiak dira.
  • Merkatu homogeneoa: Ekoizle batetik bestera
...
Jarraitu irakurtzen "Eskaria, eskaintza eta merkatu egiturak: lehia perfektua, monopolioa eta oligopolioa" »