Erreflexuak eta zirkular erreakzioak: haurtzaroko lehen 8 hilabeteak
Erreflexuak eta zirkular erreakzioak (0–8 hilabete)
Erreflexuen jarduna (0–1 hilabete)
Haurrak jaiotzean erreflexu, jarrera eta sentsazioek osatutako hereditario muntaia bat dakar. Hau da, jaiotzetik dakar haurrak errepertorio bat.
Zurrupatze-erreflexua eta beste erreakzioak
Zurrupatze-erreflexua: hasieran estimulurik gabe ere agertzen den erreflexua da; hainbat hurbilketa egiten ditu amaren titiburura. Begien erreflexua eta bestelako sentsazio erantzunak ere badaude.
Piageten ikuspegia
Piagetek jaioberriaren gaitasunez ikusmolde ezkorra isladatzen du: bere ikuspegitik, haurraren egokitze-errepertorioa biologikoki erabakitako erreflexu sinpleetara mugatzen dela uste du. Jokamolde horiek ingurumeneko estimulu zehatzekiko erantzun automatikoak...