Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bigarren Mundu Gerraren Bilakaera (1939-1945)

Historia2,31 KB

Bilakaera: (1939-1945)

Ezaugarriak

1. Mundu gerra

Gerra hau munduko lehenengo benetako gerra gisa har dezakegu. Fronteak ez ziren Europara mugatu; operazio militarrak Afrika, Asia eta Ozeano Barera hedatu ziren. Potentzia protagonista nagusiak ez ziren europarrak soilik izan; AEB, Japonia eta Sobietar Batasuna ere funtsezkoak izan ziren.

2. Zientifikoki planifikatutako gerra

Zientzia, teknika eta ekonomia gerraren zerbitzura jarri ziren, bereziki Alemaniaren eta Japoniaren kasuetan. Arma berriak garatu ziren:

  • Tankeak: Alemanek borrokarako tresna autonomo gisa garatu zituzten, gerraren lehen fasean nagusitasuna emanez.
  • Radarrak: Britainiarrak aitzindari izan ziren teknologia honetan.
  • Bonba hegalariak: Alemanen V-1 eta V-2 ereduak.
  • Hegazkin flota eta
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Bilakaera (1939-1945)" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ezaugarriak

Historia2,95 KB

Euskal Herriko Industrializazio Prozesua

Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean, Bilbon siderurgian oinarritutako industria-hazkunde izugarria garatu zen. Gipuzkoan, berriz, industriaren garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, bai geografikoki bai sektoreei dagokionez, eta ez zen XX. mendearen lehenengo hamarkadara arte finkatu. XX. mende erdialdera arte, Araba eta Nafarroa nekazaritza-lurraldeak izaten jarraitu zuten.

Industrializazioaren Ezaugarri Nabarmenenak

  • Beranduago heldu zen, Ipar Europarekin konparatuz.
  • Siderurgiaren nagusitasuna nabarmentzen da.
  • Bizkaiaren protagonismoa prozesu osoan.
  • Merkatu espainiarrekiko mendekotasuna: Ipar Europarekiko atzerapenak Euskal
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ezaugarriak" »

Euskal Herriko Industri Kokapena eta Sektore Nagusiak

Geologia2,31 KB

Euskal Herriko industri kokapena eta sektore nagusiak: Industriak E.H-an XX. mendean hedapenak aldaketa handia izan zuen. Industri eskualde handiak agertu dira; lantegiak landalde jakin batzuetan polarizatu dira, industriaguneak ere agertu dira. EAE-ko industriak tamainaren arabera bantuta. Industria txikiak enpresen %42, langileen %9-enplegatzen dituzte. Industria handiek enplegu guztiaren %60 biltzen dute. Enpresa txikiak nagusi Ipar E.H-an (Gipuzkoa, Nafarroa) enpresa txiki eta ertainak nagusi. Handiak Bizkaia eta Araban. E.H-ko industri kokapenaren ezaugarri nagusiak hauek: - Industriak etengabe agertzea zenbait paisajetan. - Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentratua, Laudi eta Amurriokoa izan ezik. - Nafarroako industria Iruñeko...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industri Kokapena eta Sektore Nagusiak" »

Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Sufragioa (1931)

Historia2,77 KB

Testuaren Aurkezpena: Clara Campoamorren Hitzaldia (1931-09-01)

Iruzkintzeko dugun testua 1931an idatzi zen, biurteko ezkertiarrean, hain zuzen ere, II Errepublikan. Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, garai hartan emandako hitzaldia baita. Horretaz aparte, formari dagokionez, zirkunstantziala dela esan daiteke eta eduki politikoa jorratzen da.

Argi eta garbi ikus dezakegu dokumentu honen egileak, hau da, Clara Campoamorrek, abokatu eta diputatu errepublikarra zenak, Espainiako herritarrentzako baina batez ere Gorte konstituziogileetako diputatuentzako emandako hitzaldia dela, hauek bere proposamenaren alde bozkatzeko helburuarekin.

Testuaren Azterketa

Lexikoaren Argipena

Azterketarekin hasteko, lexikoari erreparatuz, hainbat hitz argitzea...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Sufragioa (1931)" »

Gizakiaren Izaki Morala: Askatasuna eta Determinismoa

Filosofia eta etika4,49 KB

Gizakia Izaki Morala Da

Gizakia izaki morala da. Gizakiok izaera jakin batekin jaiotzen gara, naturak eta gizarteak emandakoa, eta hori ez dago aukeratzeko. Hala ere, izaera hori ez da betirako; izaera geuk moldatu behar dugu gure bizitza norabide batera edo bestera bideratzeko. Aukeratzen dugun bidea justifikatu behar dugula sentitzen dugunez, horrexegatik gara izaki moralak.

Gizakiontzat, printzipio batzuk beste batzuk baino hobeak iruditzen zaizkigu. Printzipio morala, zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez jabetzeko gitasuna da. Gure jarduera kontzientzia moralak kontrolatzen du.

Printzipio moralaren zeregina hau da: printzipio orokorrak (egia esatea, errespetua izatea...) bizitzan gauzatzea. Printzipioa...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Izaki Morala: Askatasuna eta Determinismoa" »

XIX. mendeko Espainiako krisiak eta erregimen aldaketak

Historia2,64 KB

Isabel II.aren erregealdiaren amaiera

Isabel II.aren erregealdia amaieran krisi larri bat izan zen. Progresistek, demokratek eta errepublikanoek Ostendeko Ituna sinatu zuten Isabel II.a Espainiatik botatzea helburu zuten akordio gisa.

1868ko iraultza eta ondorioak

1868an Isabel II.a kentzeko altxamendu militar bat egon zen; Serrano eta Prim jeneralak buru zeuden. Horrekin batera iraultza-juntak sortu ziren. Iraultza hori "La Gloriosa" izenez ezaguna izan zen eta Isabel II.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. Ondoren behin-behineko gobernu bat eratu zen eta hauteskundeak antolatu ziren. Gorteek 1869ko konstituzioa onartu zuten, Espainiako lehen testu demokratikoa. Serrano erregeorde izendatu zuten.

Amadeo I.aren monarkia (1871-1873)

Gorteek...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako krisiak eta erregimen aldaketak" »

Erromako Literatura Klasikoa: Antzerkia eta Zizeron

Latina4,82 KB

Antzerkia Erroman (K.a. III. mendea)

Kristo aurreko III. mendean, Greziatik ekarritako tragediak eta komediak latinera itzuliak izan ziren, baina Greziako giroan eginak. Mende horretan, erromatarrak beren antzerki propioak egiten hasi ziren, baina arrakasta gutxirekin. Horregatik, Greziako komediekin jarraitu zuten (fabula palliata).

Tragedia vs. Komedia

  • Tragediak: Arrakastarik ez. Zergatiak:
    • Norberaren atsekabeak plazaratuak ikustea ez zitzaien gustatzen.
    • Hizkera jasoa zen, eta herri xumeek ez zuten ulertzen.
  • Komediak: Nahiago zituzten. Gaiak: amodioak, istorioak... Hizkera ulergarriagoa.

Komediak bakarrizketa batekin hasten ziren, non iragana, momentua eta etorkizuna kontatzen ziren. Pertsonaiak berdinak ziren obretan, ohikoenak: emagaldua, gazte...

Jarraitu irakurtzen "Erromako Literatura Klasikoa: Antzerkia eta Zizeron" »

Energia Berriztagarriak: Hidraulikoa eta Eguzki-energia

Teknologia2,97 KB

Energia Baliabideen Sailkapena

Baliabide Agortezinak eta Berriztagarriak

Energia iturriak bi kategoria nagusitan sailkatzen dira:

  1. Baliabide Agortezinak: Inoiz amaitzen ez diren energiak dira. (Adibidez: eguzki-energia, itsas-energia, energia geotermikoa eta haize-energia).
  2. Baliabide Berriztagarriak: Inoiz ez dira amaitzen, etengabe sortzen ari baitira. (Adibidez: biomasa, energia geotermikoa, energia hidraulikoa, eguzki-energia, haize-energia, itsas-energia).

Energia Iturrien Sailkapen Laburra

Ondorengo iturriak, oro har, berriztagarri eta agortezin gisa sailkatzen dira:

  • Haize-energia (Berriztagarria, Agortezina)
  • Energia hidraulikoa (Berriztagarria, Agortezina)
  • Energia geotermikoa (Berriztagarria, Agortezina)
  • Itsas-energia (Berriztagarria, Agortezina)
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Berriztagarriak: Hidraulikoa eta Eguzki-energia" »

Biziaren Jatorria: Biomolekulak eta Oparinen Teoria

Biologia2,65 KB

Biziaren jatorria eta biomolekulen sorrera

Gaur egungo izaki bizidunen molekula nagusiak honako hauek dira: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak. Beraz, izaki bizidun bera izango da izaki bizidun guztien jatorria (jatorri komuna).

Lurraren historia eta fosilak

Lurraren historia aztertzeko, fosilen azterketa egiten da. Lurra duela 4.700 milioi urte sortzen hasi zen; fosil zaharrenek (bakterio antzekoak) 4.000 milioi urte dituzte.

Zelula baten oinarrizko baldintzak

Abiapuntu gisa, zelula bat eratu eta funtzionatzeko baldintza hauek bete behar ditu:

  • Lipidoak eta proteinak: Mintzak eta organuluak eratzeko.
  • Gluzidoak: Jardueretarako energia izateko.
  • Azido nukleikoak: Informazioa gorde eta beste zeluletara pasatzeko.

Nola sortu ziren molekula

...
Jarraitu irakurtzen "Biziaren Jatorria: Biomolekulak eta Oparinen Teoria" »

Euskadiko Garapen Ekonomikoa eta Politikoa 1950-1975

Historia4,87 KB

EAJren barnean lehenengo desadostasunak izan baitziren. 1957. urtean Pariseko Hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Errepublikari uko eginez, monarkikoengana hurbiltzeko asmoarekin. Euskadi 1960tik 1975era bitartean: Aldaketa bizkorreko aroa: Desarrollismoa eta euskal kooperatibismoa. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, euskal gizartea ekonomia-hazkunde handia eta industrializazio-prozesu bizkorra izan ziren Euskadin. Mugimendu kooperatibista sortu zen, eta immigrazio masiboa izan zen; oso urbanizatze-prozesu bizkorra gertatu zen.

Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan: gizartean, ekonomian, politiketan eta kulturan. Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua. Planaren ondorioz, atzerriko kapitalak heldu, eta enpresa...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Garapen Ekonomikoa eta Politikoa 1950-1975" »