Gizakiaren Izaki Morala: Askatasuna eta Determinismoa
Gizakia Izaki Morala Da
Gizakia izaki morala da. Gizakiok izaera jakin batekin jaiotzen gara, naturak eta gizarteak emandakoa, eta hori ez dago aukeratzeko. Hala ere, izaera hori ez da betirako; izaera geuk moldatu behar dugu gure bizitza norabide batera edo bestera bideratzeko. Aukeratzen dugun bidea justifikatu behar dugula sentitzen dugunez, horrexegatik gara izaki moralak.
Gizakiontzat, printzipio batzuk beste batzuk baino hobeak iruditzen zaizkigu. Printzipio morala, zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez jabetzeko gitasuna da. Gure jarduera kontzientzia moralak kontrolatzen du.
Printzipio moralaren zeregina hau da: printzipio orokorrak (egia esatea, errespetua izatea...) bizitzan gauzatzea. Printzipioa praktikoa bihurtu ondoren, kontzientzia morala egindakoa baloratzen du eta autokritika egiten du. Kontzientziak esandakoari jarraitu diogun ala ez badakigu, eta horrexegatik gara geure buruaren epaile. Egindakoaren erantzulea izateko, lehenik morala eduki behar da eta, bigarrenik, askatasuna.
Askatasuna: Zer Da?
Nork bere egitateak menperatu eta zuzentzeko ahalmena da askatasuna. Adimenak eta nahimenak dute zeregin horretan.
- Adimena: Aurretik ezagutzen dugunaren artean aukeratuko du, nahimenaren bitartez, horren aurretik gogoeta egin ondoren.
- Erabakia: Aukera bat hautatzen dugunean hartzen dugu.
Bi askatasun mota daude: barnekoa eta kanpokoa.
Barne Askatasuna
Norbaitek hautatzeko gaitasuna izatea da, aukera askoren artean, adimenak aztertuta, inoren eta ezeren eraginik eta eragozpenik gabe. Batzuetan, nahiz eta geuk aske mugitzen garela pentsatu, kanpotik norbaitek ezarritako bideari jarraitzen diogu. Gaur egun, publizitateak duen eragina hain handia da, barne askatasuna kolokan egon daitekeela.
Kanpo Askatasuna
Jarduteko askatasunaz ari gara, askatasun fisikoaz, horra joateko aukera izateaz. Askatasun publikoak (zibila, politikoa, adierazpen askatasuna, ekonomikoa, etab.) askatasun hauek hartzen ditu kontuan.
Diktaduretan bi askatasun hauek galtzen dira:
- Askatasun publikoak: Ez dago adierazpen askatasunik, hauteskunderik.
- Askatasun fisikoa: Jendearen joan-etorriak oso kontrolatuak daude.
Gainera, ideia aniztasuna debekatzen da, eta intelektualak ezabatu behar dira, publizitatearen kontrola iritzi publikoa eta bertsio ofiziala bat etor daitezen. Beraz, barne askatasuna puzten da jendearen hautatzeko aukera bideratzen denean. Bizitzako proiektuak ezingo dira gozatu eta borondatea manipulatuta baldin badago, nahiz eta jarduteko askatasuna izan. Benetako bizitza ez da izango.
Askatasun guzti horiek Giza Eskubideen Adierazpenean eta estatu demokratikoen konstituzioan agertzen dira, nahiz eta askotan ez diren betetzen.
Determinismoak
Historian zehar, askatasuna ukatzen duten teoriak egon dira. Egia da erabat aske ez garela: jaioterria, sexua, egoera ekonomikoa, gurasoak ezin ditugu aukeratu…
Hala ere, aukeren artean bai dago aukeratzeko aukera. Inolako mugarik egongo ez balitz, askatasun kontzeptua ez litzateke existituko. Baina determinaturik gaude? Askatasunez jokatzeko aukera ukatzen duten pentsaera joera hauek determinismoa baieztatzen dute:
1. Determinismo Kosmologikoa
Patua den-dena halabeharrez gertatzen dela esan nahi du. Gizakiak ezin du ezer egin patua aldatzeko; haren esanetara gaude. Horregatik, zoriontasuna ezin da bilatu gugandik kanpokoetan (ondasunak, plazerra...), barneko bakea baizik. Barneko handitasunak lortu behar dira zoriontsua izateko.
2. Determinismo Teologikoa
Jainkoa orojakilea da; iraganaren, orainaren eta etorkizunaren berri du. Badaki zer ekintza egingo dugun etorkizunean, nola jokatuko dugun, eta gizakiok ezin dugu horren aurka ezer egin. Zerbait egitea posiblea balitz, Jainko bat baino boteretsuagoa izango ginateke, eta hori ezinezkoa da.
3. Determinismo Fisiologikoa
Gure gorpuzkera eta gure izaera heredatzen dugun kode genetikoan idatzita daude. Horrek esan nahi du ezinezkoa dela askatasunez jokatzea; jaio ginateke gizaki onak ala gaiztoak. Teoria honen arabera, erantzukizun morala eta legezkoa desagertuko lirateke.